heziketa

Generoen araberako heziketaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu Iñaki Kasaresekin. Berdin hezi behar ditugu haurrak? Behar berdinak izango dituzte jendarte honetan? Galdera potoloak izanagatik ere, hainbat gako ekarri dizkigu Iñaki Kasares kolaboratzaileak. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Indarkeria jasateko beldurra du emakumeak eta transmititu egiten du hori, amak arduratzen dira alabari ezer gerta ez dakion zaintzeaz, adibidez. Mutilak, ordea, lasai ateratzen dira kalera, gurasoek ere ez dute uste ezer gertatuko zaienik. Onintza Iruretak indarkeria matxistaren prebentziorako gazteekin egin beharreko lanketaz egindako erreportajea aiaptu du Estitxu Eizagirrek Argia aurreratzerakoan. Horrez gain, Reyes Ilintxetak […]

irakurri gehiago →

Dagoeneko bada denbora Bergarako kartzela zaharrean haur eta guraso asanblada martxan jarri zutenetik. Aisialdi ekintzak antolatzeko, guraso izateak sortzen dizkien kezka eta zalantzak argitzeko, hezkuntza eredu ezberdinak aztertzeko, herrian seme-alaben eskubideak defendatzeko, haurren parte hartzea sustatzeko, beste herrietako dinamikak ezagutzeko… hainbat helburutarako jarri zuten martxan. Aurtengo lehen batzarra egin dute, baita datorren astebururako bigarren baterako […]

irakurri gehiago →

Tertanga kulturala egitasmoa Bizkaiko Urtxintxa Eskolak sortu zuen duela hiru urte. Bertako eskola zaharrari eta Tertanga berari indarra eman nahian. Izan du nolabaiteko hedapena ere, bertatik eratorri baita Euskararen Jolas Parkea. Urtxintxakoen ustez, parte hartzean hezi behar dira haur eta gazteak, botere harremanik gabeko jendartea eraiki ahal izateko eta helburu horri erantzuten dio Tertangako proiektuak. […]

irakurri gehiago →

Nerabezaroa ez da aro erreza. Garatu berri diren gaitasun kognitiboekin errealitatea interpretatu eta zentzua eman beharrarekin egiten du topo pertsonak, gorputza aldatzen ari den bitartean eta inguruan gizarte-postmodernoaren balore aldakorrak dabiltzan bitartean. Aro horretan guraso asko zer egin ez dakitela ibiltzen dira, haien nerabezaro urruna ezberdina izan zelako. Hargatik, Koldo Gilsanzek zenbait aholku eman dizkie […]

irakurri gehiago →

Ikasturte hasiera izaten da erronka berriei heldu eta hainbat arlotan eskaintza berriak planteatzeko garaia. Beasaingo Ttiklik gunean ere hala izango da urte garai hau, seguru asko. Bertako Itxaro Mendizabalekin hitz egin dute Bergarako Txapa irrati libreko lagunek aurtengo kurtsorako prestatzen ari direnaz.

irakurri gehiago →

Hezibide zentroari buruzkoak ekarri ditugu gaurko Zebrabidera. Psikologiako osasun zentroa da Hezibide, zumaian dago eta haur, gazte zein helduentzako heziketa zerbitzuak eskaintzen ditu. Psikologia arloko profesionalak aritzen dira lanean bertan, eta horietako baten hitzak, Mireia Centenorenak, bildu dituzte Bergarako Txapa irrati libreko lagunek.

irakurri gehiago →

Iristear da uda garaia, eta, horrekin batera, oporrak nola antolatu pentsatzeko ordua. Udalekuak izaten dira guraso eta haur askoren aukeretako bat aisialdiaz gozatzeko garaian. Ongi pasatzeko helburuz joaten dira haurrak, eta ongi pasatu bitartean balore batzuk lantzeko ahalegina egiten dute begiraleek. Hori bera da Urtxintxako kideen asmoa, eta horretaz hitz egin dugu Eñaut Aiartzaguenarekin.

irakurri gehiago →

Agenda kontuei tiraka, Beasaingo Ttiklik gunera begira jarri gara gaurko saiaon. Izan ere, bullying-a eta eskola jazarpena prebenitzeko jardunaldiak antolatu dituzte biharko, goizeko hamaiketatik ordu bietara bitartean, Igartzako jauregian. Xehetasunak ekartze aldera, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Ttiklikeko Itxaro Mendizabali egindako elkarrizketa ekarri dugu gurera.

irakurri gehiago →

Gogoan al duzue Haziak hezkuntza egitasmoa? Gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea helburu duen hezkuntza proiektua joan den martxoan ezagutu genuen Nora Barroso eta Eli Pomboren eskutik. Proiektuaren baitan hainbat elementu sortzen ari zirela aipatu ziguten orduan, besteak beste, Igel marroitxo ipuina. Ba orain, Etxegiroan proiektuko lagunekin ipuin horri ahotsa jarri […]

irakurri gehiago →