heriotza

BIDEGORRITIK – Ashraf Fayadh poeta palestinarraren alde

urtarrila 14, 2016 | 0 Komentarioak

Ashraf Fayadh heriotzera kondenatu dute Saudi Arabian. Eta guk nazioarteko elkartasunez, guk ere, irratsaio berezi bat egin gura izan dugu 97 irratian. Bere poemak euskarara ekarri dituen Ignazio Aiestaran poeta elkarrizketatu dugu Iruñean. Katakrak eta Garoa liburudendetan irakurraldiak egingo dira, eta gure irrati emankizunean ere bere poemak eta Palestinako beste poema batzuk irakurri ditugu. Elkartasun […]

irakurri gehiago →

Ekaineko azken ostirala izanik, Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenaren bisita izan dugu gaurko saioan, eta harekin barneratu gara ekaineko Mirarikeria-n. Gaurkoan, hiltzea zeinen garesti atera daitekeen kontatu digu: beilatokia, gorpuarentzako egurrezko kaxa edo errautsentzako potoa, loreak, eskelak…

irakurri gehiago →

Duintasunez hiltzeko eskubidearen inguruan hausnartu nahi genuke jarraian, gaiari tira egiteko hainbat hari mutur badirelako. Hilaren 12an hasita, bi astez egin dute Nicolas Bonnemaisonen aurkako bigarren epaiketa, adibidez, eta kartzelara joan beharko ez badu ere, bi urteko espetxe zigorra ezarri diote, hilurren zeuden zazpi gaixoei hiltzen lagundu zielako. Bestetik, hilurren diren gaixoei hiltzen lagundu edo […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin; hasteko, urriaren 24an Bilbon egin zen Alternatiben Herriko kronika egin digu. Jarraian, kirol espektakuluen audientziak gainditzen dituen bideo-jokoen fenomenoa nabarmendu du. Amaitzeko, heriotza duinaren inguruan Iñaki Olaizolari egindako elkarrizketaz aritu zaigu.

irakurri gehiago →

Bilb Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoarekin izandako solasaldiari egin diogu lekua gaurko saioan. Andrea Lago neskato galiziarrak mahai gainean jarri duen duin hiltzeko eskubidearen inguruan hausnartu dute.

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariak ekarriko dituen kontuak aurreratu ditugu gaur ere. Horretarako, Oihana Llorente kazetaria batu zaigu saiora, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: haurrez eta heriotzaz egin duten erreportajea; Somaliako egoerari bota dioten begirada; Leire Larrasa Ziburuko EH Baiko zinegotziari egindako elkarrizketa; eta In Fraganti atalean harrapatu duten Zuriñe Ramos diseinatzailearen elkarrizketa.

irakurri gehiago →

Hamabostero bezalaxe, gaurkotasunaren errepaso kritikoa egin digu Mikel Elorzak. Gaurkoan, Eduardo Galeano eta Gunter Grass idazleen heriotzaz, zein Mediterraneoan galdu diren 400 etorkinez hitz egin digu, besteak beste.

irakurri gehiago →
no image

Gaur8 astekariaren aurrerapena Amagoia Mujikarekin

azaroa 7, 2014 | 0 Komentarioak

Ostiralero bezala, Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujika batu zaigu, eta astekariaren biharko alearen aurrerapena egin digu. Honako gaiak nabarmendu dizkigu, besteak beste: duintasunez hiltzeko erabakiari buruzko erreportajea; euskal iheslarien errealitatea ezagutarazteko Kaxa Hutsak egitasmoari buruzko erreportaejea; eta euskarazko zinema sustatzen duen Tinko elkarteko kide Marian Galarragari elkarrizketa.

irakurri gehiago →

Arimen egunaren bezpera izanik, gaurko literaturaren tartean heriotzaz hitz egiten duten elberriak ekarri dizkigu Garkoa kultur laborategiko Imanol Agirrek: Thomas Wolferen Hermana muerte, Julian Barnesen Niveles de vida, Marc Bernarden La muerte de la bien amada, eta Sandro Veronesiren Profecía liburuak izan ditugu hizpide berarekin.

irakurri gehiago →
no image

Lutoa. Bosgutxitako Ohelikopteroa

apirila 10, 2014 | 0 Komentarioak

Aste honetako gaia Lutoa da eta saioa bereziki Teodoro Alberdi Alberdiri eskainitakoa, berriki hil dena. Heriotzaz, hiletaz eta beste hainbat gaiez gogoeta egiteko aukera eskaintzen du gaurko saioak.

irakurri gehiago →