heriotza

SOINUGELA: Heriotzaren omenez

azaroa 22, 2017 | 0 Komentarioak

Bizitzaren atal garrantzitsua dugu heriotza, azkenengoa, hain zuzen ere, eta milaka herri kantu daude gai horren inguruan. Guk gaurko Theme/Time  horren inguruko kantu sorta bat aukeratu dugu non heriotza edota hilak protagonista diren. Aproposa iruditu zaigu Alvaro Ortegaren Olimpo Rock marrazkia hau ilustratzeko, rock mundutik beste mundura joan ziren izarrez betetakoa: PiLT: Dios ya morrió […]

irakurri gehiago →

2011ko irailean sortu zuten Death Cafe dinamika, Londresen. Horren helburua da heriotzari buruz modu askean hitz egitea leku atsegin batean, kafe baten bueltan. Eta Londresen sortu zenez geroztik, 4.000 ekitaldi baino gehiago egin dituzte 40 herrialde baino gehiagotan. Aste honetan bertan, ostegunean, Zarautzen egingo dute topaketa. Dinamika bera ezagutu eta Zarauzko saioaren aurrerapena egiteko, bi […]

irakurri gehiago →

Otsailean iragarritakoa betez gero, Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak urtea amaitu baino lehen emango du Garoñako zentrala berriro martxan jartzeko eskaerari buruzko txostena. Unai Brea kazetariak zorrotz jorratu du horrek zer ekarriko lukeen Argia astekarian, eta Estitxu Eizagirre zuzendariak aipatu du gaia astekariaren aurrerapenean. Horrez gain, heriotza errituen artean ugaritu diren ohiturez Itziar Ugartek egindako erreportajea […]

irakurri gehiago →

Hilean behin saiatzen gara hezkidetzari, heziketan genero aldagaiak duen garrantziari lekua egiten gurean. Prebentzio arloan egin daitekeen lanak gure izaeran nolako eragina duen hausnartzeko beste adibide bat ekarri dugu gaurkoan, proiektu konkretu bati lotuta. Errezilen, udalarekin, Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitatearekin eta segurtasun zein larrialdi zerbitzuekin elkarlanean aurrera daramaten Bizitzaz Blai proiektua aurkeztu baitigu Harremanak osasun […]

irakurri gehiago →

Boudour Hassan palestinarraren idatzia jaso dute Gaur8 astekariaren biharko alean, eta Xabier Izaga kazetariak aurrerapenean azaldu du Siriako gatazkak aldatu egin duela emakume palestinar ekintzailearen ikusmoldea. Horrez gain, Oihane Larretxeak egindako erreportajearen berri ere ekarri du Izagak gurera eta azaldu du Jon Ander Alonso donostiarrak ikus-entzunezko antzerki bat egiteko proiektua duela, heriotzaren gainean hausnartzeko. Amaitzeko, […]

irakurri gehiago →

Argia astekariaren azalera ekarritako gaiari erreparatu diogu, hasteko, Estitxu Eizagirre zuzendariarekin egin dugun aurrerapenean. Carme Junyenti Miel Angel Elustondok egindako elkarrizketa da lehen planoan jarri dutena, hizkuntzalaria eta Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da Junyent, baita hizkuntza gutxituen aldeko borrokalaria ere. Eta hizkuntza gutxituen heriotzaz hitzaldia eskaini zuen, duela zenbait egun, Gasteizko Oihaneder euskararen etxeko Hitz adina […]

irakurri gehiago →

Apgar testari buruz hitz egitea proposatu digu Zientzia Kaierako zabalkunde zientifikorako arduradun Uxune Martinezek, gaurkoan. Haur jaioberriei egiten zaien ohiko testa da hori, baina gutxik dakitena da emakume batek sortutako azterketa dela: Virginia Apgar medikuak 1953. urtean. Jaioberrien heriotza goiztiarraren zergatiak ezagutzeko asmoz sortu zuen, eta Martinezek Uxue Razkinek idatzitako artikulua hautatu du horren berri […]

irakurri gehiago →

Igandean izango da Maiatzaren 1a, Langileen Nazioarteko Eguna. Horren harira, ELA sindikatuko idazkari Adolfo Txiki Muñozekin hitz egin dute Argia astekariko lagunek, eta Estitxu Eizagirre zuzendariak elkarrizketa hori nabarmendu du gaurko aurrerapenean. Ditxosozko krisi ekonomikoa hasi zenetik orain arteko balantzea egin dute Muñozekin, baita alderdi politikoek arlo sozialarengan duten eraginaren inguruko hausnarketa ere. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →

Lan istripuak bezain hilgarriak izan ohi dira lanaren ondorioz hartutako gaixotasunak. Zerrenda luze baten isla da amiantoa, adibidez. Martxo amaieran jakin genuen Arcelor Mittalen Olaberriako altzairutegian 37 urtez labezain aritu zen langile bat hil zela, asbestosiak jota. Eta egun gutxiko tartean jakin genuen Altsasuko Sunsundegi enpresan aritutako beste bati ere gauza bera gertatu zitzaiola. Egoera […]

irakurri gehiago →

Ez adiorik, Mieltxo!

otsaila 25, 2016 | 0 Komentarioak

Gaur goizean, eta minbiziarekin borrokan galdu eta gero, hil da Mieltxo Monfort Bilbo Hiriako koordinatzaile, esatari, Arrosa Sareko kide eta laguna. Euskarazko irratigintzak  hutsune handia izango du gaurtik aurrera. Arrosa Sareko irratiok besarkada handi bat bidali nahi diegu Bilbo Hiria irratiko lagunei eta Mieltxoren familiari une latz hauetan.  

irakurri gehiago →