hendaia

Irratien tartean Hendaiara jo dugu Antxeta irratiaren eskutik, gaur abiatu den Antzerkiaren maiatza festibalaz egindakoa erreportajea ekarri baitugu gurera. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

IPK elkarteak ostiral hontan abiatzen den Olentzero Rock festibalaren 8. edizioaren berri izan dugu. Festibala, Hendaiako gaztelu zahar frontoian iragaiten ari da (ostiralean hasi eta iganderarte iraunen du). Kontzertuak, tailerrak eta animazioak biltzen ditu. Ekimen honek helburu sozial bat ere badu, festibalean sartzeko jostailu berri bat eramatea beharrezkoa da, eta ondoren, Hendaian beharretan diren haurrendako […]

irakurri gehiago →

Akelarre dantza elkarteko ikasleek ikasturteko azken ikuskizuna eskainiko du ekainaren 23an. Asun Mikelarenarekin izan dira Antxeta irratiko lagunak, eta harekin hitz egindakoa izango dugu irratien tartean.

irakurri gehiago →

Hendaiako Akelarre elkarteak Txontxongilo Egunen 29. edizioa antolatu du. Akelarre elkarteko kide den Inko Manterolarekin izan da Antxeta irratiko Aitor Errazkin, eta gurera ekarri dugu harekin hitz egindakoa.

irakurri gehiago →

Ertza konpainiak Hendaian eskeiniko duen dantza “Meeting point” ikuskizunaren berri izan dugu. Izan ere, Hendaian ostegun gauean abiatu zen 34. Antzerkiaren Maiatza festibala. Aurten, 21 Konpainia profesionalek, 38 emanaldi eskeiniko dituztelarik igande bitarte,  Chimères antzerki taldeak eta Hendaiako Herriko Etxeak antolaturik, antzerki, zirku, dantza eta musikaz osaturiko egitaraua proposatzen dute. Gaztelu Zaharren festibalaren herrixka bat sortu […]

irakurri gehiago →

Hendaiara jo dugu gaurko Irratien tartean, bertan izan baitziren joan den astean Amaia Elizaran eta Leire Otamendi “sorkuntza egonaldi” bat burutzen. Karrika plataformari esker Block lana garatzen izan dira bertan, eta Antxeta Irratiko lagunek harekin hitz egindakoak ekarri ditugu Zebrabideara.  

irakurri gehiago →

Bi’Arte-ren “Zubilanak eginez” ikuskizunaren berri eman digute Antxeta Irratiko lagunek. Maia Muruagak egindako erreportaia ekarri dugu Zebrabideara, Hendaian estreinatuko baitute ikuskizuna.

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Hendaiara jo dugu, bihar hasiko baita “Solo en scène” festibala. Bertan “Nigara zuek” proiektua aurkeztuko da Mendizolan kulturgunean, eta Ander Fernandez izan da Antxeta irratian proiektuaren berri emateko.

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Antxeta irratia izan dugu. “Izpiliku sasi gibelean gordeturik Cyranok lixibaren usain ona zuen” antzerkia eskainiko dute igande honetan Hendaiako Mendizolan kulturgunean arratsaldeko 17:00etan. Barbara Rivas aktorearekin izan da Antxeta Irratiko Maia Muruaga eta gurera ekarri ditugu harekin hitz egindakoak.

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Antxeta irratia izan dugu. Alos Quartet-ekoek “Garden” lana aurkeztuko dute Hendaian datorren astean eta Xabier Zeberiorekin hitz egindakoak ekarri ditugu gurera.

irakurri gehiago →