gurasoak

Bergarako Txapa irratiko lagunek era.eus egitasmoaren berri eman digute. Egitasmoa aurrera daraman kide batekin aritu dira, eta harekin hitz egindakoak ekarri ditugu Zebrabideara.

irakurri gehiago →

Amelia Barquinen lagun baten semea, 11 urtekoa, larri heldu omen zen etxera pasa den astean. Amari kontatu zion lagun baten telefonoan sexu pasarte batzuk ikusi zituela eskolan, lagunartean. Oso bortitza iruditu zitzaion ikusitakoa. Amak elkarrizketa luzea izan zuen semearekin. Barquinen iritziz, semeak zortea du ama feminista duelako. Hala, Kinka blogean, irakasleei zuzendutako lerro batzuk idatzi […]

irakurri gehiago →

Itsaso Pagoaga, mini munduen eraikuntzaz, Txapan

azaroa 2, 2016 | 0 Komentarioak

Ba al dakizue zer diren mini munduak? Edo zer den pieza solteen teoria? Itsaso Pagoaga guraso.eus egitasmoko kolaboratzaileak Bartzelonara egindako bidaia bat baliatu dute Txapa irratiko lagunek minimunduak eraikitzea zer den edo zer izan daitekeen ulertzeko. Bartzelonan egin zuten esperimentua. Jolasarekin lotutako proiektuek bat egin zuten bertan, eta Pagoagak Gurasoak irratsaioan eman die horren berri […]

irakurri gehiago →

Hiru urte bete dira Oarsorriak taldean parte hartzen duten haur eta gurasoek udal baratze ekologiko eta sozialen parkean lursail bat lantzeko aukera izan zutenetik. Irri Baratzea proiektua abiatu zuten, eta denen artean erabaki zuten, auzolanean eta hainbat belaunaldi bilduta lurra lantzea. Hiru urteko epe horretan, Irri Baratzea proiektua elikatu dute familiek, egutegia adostuta lursaila lantzera […]

irakurri gehiago →

Kide ugariko familien errealitatea ezagutu dugu gaurko saioan. Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioa da. Kide ugariko familiak dira hiru seme-alaba edo gehiago dituztenak, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 21.000 familia inguru dira. Sinetsita gaude batasunetik indarra sortzen dela, eta indarra da kide ugariko familiek behar dutena euren ahotsa entzunarazteko eta euren eskubideak errespetarazteko. […]

irakurri gehiago →

Ikasturte hasiera izaten da erronka berriei heldu eta hainbat arlotan eskaintza berriak planteatzeko garaia. Beasaingo Ttiklik gunean ere hala izango da urte garai hau, seguru asko. Bertako Itxaro Mendizabalekin hitz egin dute Bergarako Txapa irrati libreko lagunek aurtengo kurtsorako prestatzen ari direnaz.

irakurri gehiago →

Irratien tartea zabalduta ekin diogu Zebrabideko asteari, eta Tolosaldeko kontuak ekarri ditugu gurera. Hamabostero bezalaxe, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillosekin hitz egin dugu. Hasteko, Aralarko larreak ardi, behi eta behor aziendentzat libre uzteko Larraitzen atzo egindako larre irekiera ekitaldia nabarmendu du. Horrez gain, larunbatean Tolosan egindako Lanbide Heziketako eskaintzaren azokaren ingurukoak ere aipatu ditu. Amaitzeko, […]

irakurri gehiago →

Bergarako Txapa irrati libreko lagunei egin diegu lekua saioaren azken txanpan. Izan ere, Anuska Esnaolarekin hitz egin dute Txapakoek, eta Esnaolak haren blog pertsonalizatua aurkeztu die, Maitasunetik deiturikoa.

irakurri gehiago →

Ikerketek eta berezko esperientzia pertsonalek erakusten dute gaur egungo haurrek eta familiek natura behar dutela. Interakzio zuzena funtsezkoa omen da zentzumenen eta adimenaren garapenerako; baita garapen sozial eta afektiboarentzako ere. Horretaz jabetuta, Heike Freireren Educar en Verde liburua da ekarri dute euskarara Txatxilipurdi elkarteko kideek, eta Berdean hezi izendatu dute. Diego Martiartu Zugastik egin ditu […]

irakurri gehiago →

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga izan zen hasiera batean Sabeletik mundura, eta webgune bihurtu da dagoeneko. “Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa”, bezala definitzen du Nahia Alkortak proiektua, eta haurrak autoan eramateko moduaz hizketan aritu da Bergarako Txapa irrati libreko lagunekin, Gurasoak saioan.

irakurri gehiago →