guraso

Hezkuntza publikoan hirugarren greba egin zuten herenegun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lakuako Gobernnuak dio langileen erdiek eskasek egin dutela; sindikatuek adierazi dute «oso erantzun zabala» izan duela, nahiz ez duten daturik eman. Martxoan ere egin zuten greba, eta joan den asteartean ere bai. Negoziazioetan aurrerapenik ez dago, ordea, eta hurrengo ikasturteari begira jarri dira. Gatazka […]

irakurri gehiago →

Amelia Barquinen lagun baten semea, 11 urtekoa, larri heldu omen zen etxera pasa den astean. Amari kontatu zion lagun baten telefonoan sexu pasarte batzuk ikusi zituela eskolan, lagunartean. Oso bortitza iruditu zitzaion ikusitakoa. Amak elkarrizketa luzea izan zuen semearekin. Barquinen iritziz, semeak zortea du ama feminista duelako. Hala, Kinka blogean, irakasleei zuzendutako lerro batzuk idatzi […]

irakurri gehiago →

Lukas Barandiaran San Romanek eta Kauldi Iriondok Errekaleorren izandako azken gertakaiez osatutako erreporatajea nabarmendu du Estitxu Eizagirre zuzendariak Argia asteakariaren aurrerapenean. Horrez gain, Axier Lopezek Nafarroan Mozal Legeaz egin den ezarpenaz idatzitakoa, eta Mikel Garciak hezkuntza sistemaren egoerak haurrengan duen eraginaz ondutakoa ere aipatu ditu.

irakurri gehiago →

Haurdunaldi subrogatua toki urrunetako kontua zen lehen; lehenbiziko lerroko albistea da egun. Asteburuan Berria egunkarian irakurri ahal izan dugunez, ugaritzen ari dira Euskal Herrian ere era horretan jaiotako haurrak. Atzerrian sortuak dira, bertan ezin baita praktika hori egin. Gaia gerturatu ahala, prozedurak etikatik eta justiziaren arlotik sortzen dituen galderen ertzak zorroztu dira; etxe barrura begira, […]

irakurri gehiago →

XVI. mendeko moralisten arabera, haur bat ongi hezteko komenigarria zen lehen urteak amarekin eta etxeko emakumeekin igarotzea. Eta gaur egun? Nolako pentsamendua dugu gurasotasunaz eta gurasoen rolaz? Aitatasunaz hausnartzen al dugu amatasunaz bezainbeste? Eta nolako eragina du horrek umeen heziketan? Horiek dira gaurko hezkidetzaren tartera ekarri ditugun puntuetako batzuk, eta horietaz hitz egin dugu Harremanak […]

irakurri gehiago →

Adimen gaitasun handia duten haurren guraso askok izaten du kezka seme-alabei horren berri eman edo ez erabakitzeko. Izan ere, askok ez diete seme-alabei etiketarik jarri nahi izaten. Baina Amaia Agirianok guraso.eus atarian idatzi duenez, haur horiek, ezkutuan bada ere, badituzte etiketa horrek zehazten dituen ezaugarriak eta guraso eta inguruko hezitzaileen esku dago horiek ulertzen laguntzea.

irakurri gehiago →

Eguraldi kaskarrarekin, Arrasaten aterpe gutxi dagoela ikusita, herriko guraso talde batek gaztetxea umeen aisialdirako espazio gisa erabiltzeko eskaria egin zieten bertako kideei. Oniritzia jaso ondoren, Arrasateko Guraso eta Haur Asanblada eratu zuten, eta jada hasi dira ekintzak antolatzen. Ba gune eta dinamika berri horri buruzkoak gurera ekartzeko, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek asanblada horretako kide […]

irakurri gehiago →

Inoiz mendian zuhaitz bat landatu duenak ba omen daki erronkaren lehen urratsa toki egokia aukeratzea dela. Horrekiko paralelismoa eginda, bikote asko ere antzera ibiltzen direla uste du Koldo Gilsanzek. Gurasotasunari ekiteko une perfektuaren zain: etxe txukuna eta handia izateko zain, biek lanpostu hobea lortzeko zain, haurrak izan aurretik bizitzaz apur bat gozatzeko itxaropenez… Horrek guztiak […]

irakurri gehiago →

Gurasoek haurrei zerbait exijitzen dietenean, haurrak matxinatzera eta oposizioan egotera bideratzen dituztela uste du Nerea Mendizabal psikologoak. Helduek exijentzia horren atzean dauden beharrak deskubritu eta haurraren jarrerarekin bat eginez gero, ordea, egiazko komunikaziorantz bidea egiteko aukera dagoela iruditzen zaio. Gurasoen eta haurren interesak kontuan izan eta irtenbidea topatzeko aukera. Guraso.eus atarian horretaz idatzi duena hitzetan […]

irakurri gehiago →

Dorleta Kortazarrek maite omen ditu ipuinak: maite du ipuinak kontatzea; maite du ipuinak irakurtzea; eta batez ere maite du ipuinak entzutea. Eta askotan semearekin partekatzen du tarte hori. Oherakoan elkarrekin ipuinak kontatzea edota irakurtzea bien artean eraiki dugun lotura afektiboaren zatia da, zati garrantzitsua eta ederra, gustagarria. Bularretik ipuinetara salto egin zuten ia ohartu gabe. […]

irakurri gehiago →