guraso.com

no image

AISZIRIMOLA: euskaratik mundura

abendua 3, 2014 | 0 Komentarioak

  Euskararen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz hainbat gai ekarri ditugu irratsaiora. Estres linguistikoa, euskararen aldeko mobilizazioak Tafallan, Euskara Aniztasunean jardunaldiak Topagunearen eskutik… Aisialdian euskaraz aritzeko zenbait irizpide eta gomendio bildu ditugu Bizkaiko urtxintxa Eskolaren Balioetan Hezteko Koadernoaren bildumatik. Bukatzeko: tooooooriiiiiiiiii muxu goxo baaaaaaaaaaat bero berooooooooa goxo goxooooooooooa!! euskara bezalakoooooooooooooaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa   Kurkurkurkurkurkur!! Bai, oso ondo pasatzen […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Sexualitatea eztabaidagai

ekaina 3, 2014 | 0 Komentarioak

Euskal Herriko Bilgune Feministak sexualitateaz eztabaidatzeko txostena osatu du. Hori dela eta gai interesgarri honi ukaezineko leihoa zabaldu eta gure artera ekarri dugu dokumentuaren ataletako bat. Gainontzekoak irakurtzeko harra piztuko zaizuelakoan. Bestetik han hemenka aurkitutako hezkuntza artikulu ugari izango ditugu hizpide aktualitatearen atalean: haurraren hauskortasuna, delikatuz telebista saioko zeliakiaren inguruko tartea, ArteOnen bidez musika afrikarraren […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: naturarekin hezi

apirila 2, 2014 | 0 Komentarioak

Natura eta inguruneak eskaintzen dizkigun heziketa eremuak izango ditugu hausnarketarako gai nagusi. Berdeguneak, errekak, txabolak, aintzirak, hondartzak, lokatzak, makilak, harriak… naturak emandako egoera eta materialekin jolasean daudenean askatasun sentsazioa eta lasaitasuna areagotzen direla ikasiko dugu, beste hainbat konturen artean. Hazi hezi aldizkariaren artikuluaz baliatuko gara horretarako: “Heziketa berdea”. Albisteen atalean nesken eta mutilen komunak bereiztearen […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: transexualitatea eta haurrak

martxoa 25, 2014 | 0 Komentarioak

Identitate sexuala eraikitzen hasten gara haurtzarotik. Haur batzuk identifikatzen ez diren gorputz baten barruan itota sentitzen dira. “Ama, ez naiz mutila, neska naiz” esan zion behin 9 urteko haurrak bere amari. Istorio erreal hau ekarri dugu uhinetara.  Horretan oinarriturik transexualitateaz hausnartzeko aukera aprobetxatu nahi izan dugu gaurko saioan. Horrez gain, haurrei jartzen dizkiegun etiketak izan […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Nola landu adimen emozionala?

martxoa 4, 2014 | 0 Komentarioak

Emozioen bidez sexismoari aurre egiteko liburuxka hartu genuen  behin, eta oraingoan, zehazki, adimen emozionala zer den eta hezitzaileok nola landu dezakegun azaltzen digun atala izango dugu aztergai irratsaioan. Baina ez hori bakarrik: “Erdaraz egiozu” artikuluak hausnartzera gonbidatzen gaitu, eta guraso.com-eko azken posta ere ekarri dugu irratsaiora, haurrek euren buruan konfiantza izateak duen garrantzia nabarmentzen duelarik. […]

irakurri gehiago →

Euskal Udalekuak 1965ean jaio ziren euskara eta euskal kultura bultzatzeko asmoz. Bide batez, euskaldunen arteko harremanak sustatzeko aukera paregabea eskaintzen zuten Euskal Herriko haur, gazte eta hezitzaileentzat. Bolondreski eta auzolanean eraikitako herri proiektua dugu eta honen inguruan arituko gara irratsaio honetan. Hik hasiko erreportaia etaTopatu.infoko bideo elkarrizketan oinarrituko gara horretarako. Albisteen atalean kolorekolore.com ataria aurkeztuko dugu, aniztasuna lantzeko […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: hezkuntza zero azpitik

urtarrila 21, 2014 | 0 Komentarioak

Euskal Herritik Finlandiara begira jarri gara, bertakoekin lotzen gaituelako hotzak, besteak beste. Hotza hezkuntzaren parte esanguratsua da Europako iparraldeko herrialdeetan. Izan ere, hotzari aurre egiteko prestatzen dituzte euren seme alabak jaiotzetik. Hainbat kuriositate ekarri ditugu zer pentsatua emango digutenak. Bestalde, hainbat ikastaro eta jardunaldi ere aipatuko ditugu, eskualdean eta Euskal Herrian zehar garatuko direnak datozen […]

irakurri gehiago →

Asterik aste gai ezberdin bat aitzakia har tuta gure txikienen eta gazteenen hezkuntzaz aritzeko irratsaioa duzu hau. Saio honetan garapen esparru ezberdinak kontuan izanik haur eta gaztetxoen ezaugarri afektiboak, sozialak, psikologikoak… ezagutuko ditugu, haiekiko hurbilpena eta ezagupena errealagoa eta ulergarriagoa izan dadin. Hik hasi eta Guraso.com ataritean argitaratutako artikulu ezberdinak oinarri harturik, edukietan sartuko gara […]

irakurri gehiago →