guaixe

Sakanaren berri izan dugu Beleixe irratiko Maider Beteluren eskutik. Urrutiko ingeles ikasketetako tutoretzak Altsasun, Etxarri Aranatzeko feria, Sakanako hegaztiak ezagutzeko hitzaldi eta bisita gidatuak, kirolak eta agenda izan ditugu hizpide, besteak beste.

irakurri gehiago →

Sakana aldera jo dugu gaurko irratien tartean, Beleixe irratiaren eskutik. Altsasuko auziak ekarritako erreakzioak, memoria, kirolak eta herrietako festak izan ditugu hizpide Maider Betelurekin.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Sakana aldera jo dugu. Beleixe irratiko Maider Betelurekin izan gara, eta hainbat kontu ekarri dizkigu: Ezkurdia eta Zabaletaren garaipena, Lakuntzako gaztetxearen 50. urteurrena, Altsasuko auzia, Ama Lur azoka eta jardunaldiak eta agenda hitzorduak.

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Sakanara jo dugu. Beleixe irratiko Maider Betelu izan da Zebrabidean, eta asko dira Sakana aldean esku artean dituzten kontuak: Martxoaren 8ko greba feminista, AHTaren aurkako alegazioak, Altsasuko auzian dauden berriak (kartelaren aurkezpena, epaileen izendapena eta Altsasu martxan, besteak beste), emakume errefuxiatuen errealitatea ezagutzeko dokumentala eta kirol kontuak ekarri dizkigu.

irakurri gehiago →

Joan den ostegunean Arakilen egindako Biomasa jardunaldia aipatu du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gaurko irratien tartean. Altsasun beilatokia zabaltzeko asmoaren bueltan sortu den talde bati buruz ere hitz egin du. Aurrera begira jarrita, tokiko elikadura sustatzeko antolatu duten marrazki lehiaketa eta  azaroaren 19an tokiko produktuekin egindako pintxoak dastatzeko izango den aukera nabarmendu ditu. Horrez […]

irakurri gehiago →

Sakanako Beleixe irratiko esatari Alfredo Alvaro batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako kontuak jorratu ditugu harekin, besteak beste: Altsasun, larunbatean, 18:00etan, manifestazioa eginto dutela, orain gutxi izandako txakur pozoitzeak salatzeko; Uharte Arakilen eta Olaztin San Migel festak ospatu behar dituztela; eta igande honetan Sakanako bizikleta eguna ospatuko dutela, Ziordiatik Irurtzunera arteko ibilbidean Sakana osoa […]

irakurri gehiago →

Sakanako Beleixe irratiko esatari Alfredo Alvaro batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako kontuak jorratu ditugu harekin: Sakanako euskalgintza saretzera bidean egin duten bigarren batzar deialdia; Donostiako Askegunean parte hartu izanagatik auzipetutako gazte altsasuarraren aldeko dinamika; zein oraindik badirauten inauteri ospakizunak.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartera Sakanako Beleixe irratiko esatari Alfredo Alvaro batu zaigu, eta hamaika kultur hitzordu eta eskaintza ekarri dizkigu Zebrabidera: Lakuntzako kultur etxearen irekiera; Altsasuko kintoen errege-erreginak; Venancio Amillano altsasuarraren Oroitzapenak erakusketa; nabarmendu ditu Alvarok, besteak beste.

irakurri gehiago →