Grezia

ATALKA,KITZIKA: Zer da erotika?

azaroa 10, 2017 | 0 Komentarioak

Zer da erotika? Zer ulertzen dugu hitz hori entzutean? Galdera horri erantzuteko, kalera irten gara jendearen iritzia galdetzera. Bestalde, greziar klasikora bidaiatu dugu, eta desirek gure jendartean izan eta duten lekua ere aztertu dugu. Hori nahikoa ez, eta zinema erotikoaren historia, musika aukeraketa zaindua eta fikzioak izan dira entzungai gure lehenengo saioan. Hortaz, Kim eta […]

irakurri gehiago →

Hilabeteak daramatzagu errefuxiatuez hizketan, azken egunotan, Donald Trump AEBetako presidenteak eraiki asmo dituen harresiek erakarri dute gure arreta. Baina Europan ere badira errefuxiatuei euren bidea oztopatu eta ezerezera kondenatzen dituzten harresiak. Horren aurrean, zenbait euskal herritarrek boluntario gisa ekarpena egitea erabaki dute, eta urte hasieran hizpide izan genituen Begoña Huarte eta Mikel Zuloaga. Ba egunotan […]

irakurri gehiago →

“Banekien gogorra izango zela, baina sekula ez nuen pentsatu halako tamainako basakeria ikustera iritsiko nintzenik”. Hitz horiekin definitu du Begoña Cestau Sakanako Mankomunitateko immigrazio teknikariak joan den Eguberrietan Greziako gaizki izendatutako errefuxiatuen kanpamenduetan, Salonikan, sentitutakoa. Haren esperientzia ezagutu eta Greziako egoera gordina gurera hurbildu asmoz, Zebrabiderako gonbita egin diogu.

irakurri gehiago →

Errefuxiatuen egoera jasanezinaren aurrean hipokresia erakusten duten instituzioen eta euskal gatazkaren konponbiderako aitzakiak bata bestearen atzetik jartzen dituzten ordezkarien aurrean, iniziatiba propioari heldu eta aldaketarako urratsak egitea erabaki dute zenbait euskal herritarrek. Horregatik egin dira ezagunak Begoña Huarte eta Mikel Zuluaga, Igoumenitsako portuan atxilotu zituztenak, zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekartzen saiatzen ari zirela. Edo horregatik […]

irakurri gehiago →

Herenegun eguerdian heldu ziren Bilboko Loiu aireportura Begoña Huarte eta Mikel Zuluaga. Joan den astean atxilotu zituzten Igumenitsan, zortzi iheslari ezkutuan Greziatik ateratzen saiatzeagatik. Bi delitu leporatu dizkie fiskalak: “Legez kanpoko immigrazioa sustatzea” eta “arduragabekeria larria” egitea, errefuxiatuak eramateko erabilitako autokarabanak beharrezko segurtasun neurriak betetzen ez zituelakoan. Epaileak ezarritako bermea ordainduta, ordea, aske dira biak. […]

irakurri gehiago →

Hondarribiko sei emakumek herrian arropak eta dirua bildu eta Greziako Katsikas errefuxiatuen kanpalekura joan ziren maiatzean Asier Perez Karkamo kazetaria lagun zutela. Han ikusi eta ikasi dutenaz eta aurrerantzean euren elkartasuna bideratzeko dituzten asmoez Nagore Belastegik egindako erreportajea nabarmendu du Xabier Izagak Gaur8 astekariaren aurrerapenean. Horrez gain, Jose Angel Oriaren erreportaje bat ere aurreratu du, […]

irakurri gehiago →

Idomeni hustu dute. Kazetariak atera dituzte lehenbizi, inork ez zezan kontatu; gero, laguntzera joandako sendagileak, iheslariek ere ikus zezaten zentzu gutxi zeukala Europaren atari horretan irauteak, desesperantzaren eta esperoaren arteko atalasean. Gainontzekoa nekeak eta etsipenak egin dute: askok nora zihoan ere ez zekiten autobus batean sartzea onartu dute, eta norbaiten sinadura baten menpe utzi dute […]

irakurri gehiago →

Azken hilabeteotan etengabe aktualitatean dagoen gaia baita errefuxiatuen krisia delakoa. Europaren ateetan abandonatuta dauden ehunka lagunen argazkiak ikusten ditugu hedabideetan, geure herrietan harrera egin beharko geniekeela ere hartzen dugu ahotan, baina praktikan ez dugu pauso handirik ematen. Zenbaitek, ordea, iniziatiba hartu eta lanean dihardute. Horren adibidea da Zarauzko Solidaritate Koordinadorako hainbat kidek sortu zuten Hotz […]

irakurri gehiago →

Duela zenbait aste jakin genuen UPNren esku zegoen aurreko Nafarroako gobernuak aurkeztutako salaketa baten ondorioz, Nafarroan ETBren emisioa eteteko agindu zuela Espainiako Industria Ministerioak. Gai horri heldu dio Urtzi Urkizu kazetariak gaurko komunikazioaren tartean. Horrez gain, atzoko Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna kontuan hartuta, Mozal Legea baliatuta isuna jarri dioten Axier Lopez kazetariaren kasua eta prentsa […]

irakurri gehiago →

Greziara begira jarri gara gaurko elkarrizketaren gartean, bertako lekukotza zuzena jasotzeko. Joan den ostiralean, Halabediko Jon Aranburuk aurreratu zigun euren irratiko zenbait lagun Greziara joatekoak zirela, bertako egoeraren inguruko kazetaritza lanak egitera. Besteak beste, Idomeniko errefuxiatuen egoeraren inguruko testigantzak jasotzen ari dira, eta horretan ari da Igor Goikolea esataria ere, asteazkenero gurean izaten duguna. Ba […]

irakurri gehiago →