greba

Gaurkoan, Bilbora jo dugu irratien tartean Bilbo hiria irratiaren eskutik. Bizkaibuz eta Bilbobuseko langileak egiten ari diren lan uzteak eta aldaketarik egon ezean San Tomas egunerako deitu duten egun osoko greba; eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaz aritu gara Ane Zabalarekin.

irakurri gehiago →

Bilbo aldera jo dugu gaurko Irratien tartean. 97 irratiko Patxi Gaztelumendi izan da Zebrabidean, eta hainbat kontu ekarri dizkigu. Kale kultura buruz aritu gara lehenik eta behin, San Frantziskoko joan etorrian errezitaldia eta Bilbronx izan ditugu hizpide. Guggenheimeko langileen grebaren baitan atera den sentetziaz aritu gara ondoren, eta azkenik, Pabellon 6 antzerki laburrean zikloaren berri […]

irakurri gehiago →

Martxoaren 14 eta 15ean izango dira unibertsitatez kanpoko hezkuntzako langileen lehenengo greba egunak. Hilebeteetan luzatuko da borrokaldi hau, ondoren arlokako borroka aste eta grebak deituko baitituzte, eta ekainean beste greba orokor bat deituko baitute. Steilas-eko kide den Aitor Idigoras izan dugu gurean, egoeraren eta borrokaldien berri emateko. Eskolen segregazio eta Lomce eta Heziberrik planteatutako azterteketen […]

irakurri gehiago →

Tolosaldera jo dugu gaurkoan, Ataria irratiko Iñigo Terradillosekin izan baikara. Aitor Mendiluzeri Iruran egindako omenaldiaz aritu zaigu lehenik eta behin. Tolosaldea Buseko langileek hasi berri duten greba eta Asunción Clinicako mobilizazio eta deialdiak ekarri dizkigu, ondoren. Amaitzeko, amaitu berri den Gipuzkoa Encounter egitasmoaren nondik norakoak ere ekarri dizkigu, aurtengo edizioak markak hautsi baititu.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Bilbo aldera jo dugu, Bilbo Hiria irratiko Ane Zabala izan baitugu gurean. Hiru gai ekarri dizkigute gaurkoan: TAOko greba atzo bertan bukatu izana eta oraingo egoera, atzo Ongi etorri errefuxiatuak taldeak eginiko protesta eta udalari egindako eskakizunak, eta Segurtasun Itunean egingo diren aldaketak izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Hala Bediko Igor Goikolea izan dugu gurean. Hiru gai ekarri dizkigu gaurkoan. Alde batetik, Arabako gizarte esku hartzeko sektoreko mobilizazioez aritu gara, gaur bertan izan duten greba eta hilabetean zehar deituak dituzten beste hainbat mobilizazio ekarri ditu gurera. Beste alde batetik, Gasteizko Alde Zaharreko Korre127 etxe okupatuak bihar bertan izango duen ate […]

irakurri gehiago →

Hezkuntza publikoan hirugarren greba egin zuten herenegun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lakuako Gobernnuak dio langileen erdiek eskasek egin dutela; sindikatuek adierazi dute «oso erantzun zabala» izan duela, nahiz ez duten daturik eman. Martxoan ere egin zuten greba, eta joan den asteartean ere bai. Negoziazioetan aurrerapenik ez dago, ordea, eta hurrengo ikasturteari begira jarri dira. Gatazka […]

irakurri gehiago →

Lukas Barandiaran San Romanek eta Kauldi Iriondok Errekaleorren izandako azken gertakaiez osatutako erreporatajea nabarmendu du Estitxu Eizagirre zuzendariak Argia asteakariaren aurrerapenean. Horrez gain, Axier Lopezek Nafarroan Mozal Legeaz egin den ezarpenaz idatzitakoa, eta Mikel Garciak hezkuntza sistemaren egoerak haurrengan duen eraginaz ondutakoa ere aipatu ditu.

irakurri gehiago →

“Erantzun zabala” izaten ari da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntzako gaurko greba deialdia, sindikatuen esanetan. Gobernu kontseilu osteko agerraldian, Lakuako bozeramaile Josu Erkorekak esan du “errespetatu” egiten dutela deialdia, baina “unearekin desados” daudela. Izan ere, hezkuntza sistemari buruzko eztabaida pil-pilean dago gurean azken hilabeteotan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoaz baino, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaz hitz […]

irakurri gehiago →

Herenegun, EAJk eta PSOEk Espainiako Kongresuari eskatu zioten mozal legea aldatzeko. Lege proposamen bana aurkeztu zuten horretarako, eta babesa eskatu zieten beste alderdiei. Lege horri begira jarri gaitu Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, atzo LOCE erreformaren aurka ikasleek egindako mobilizazioei eta Bakearen artisauek egindako azken adierazpenei ere erreparatu die.

irakurri gehiago →