gorka urbizu

Berri Txarrak taldeak atera berri duen Infrasoinuak diskoaren inguruan hitz egiteko aukera izan dugu Zebrabidean haiekin. Estudioetan izan ditugu hirurak eta azken urteetako ibilideaz, disko berriaz, letrez, soinuez eta etorkizunaz aritzeko aukera izan dugu, besteak beste.

irakurri gehiago →
no image

Peiremans, kantuek bizirik mantendu duten taldea

azaroa 12, 2015 | 0 Komentarioak

Ostegunetan sormen kontuei begira jartzen gara, eta gaur ere halaxe egin dugu. Gaurkoan, musika kontuak ekarri ditugu. Ez baita erraza hamar urtez kantu batzuek jendearen memorian irautea; are zailagoa taldeak zuzenean jotzen ez badu. Bada, Peiremansen kasuan, kantuek mantendu dute bizirik taldearen izena. Horretaz eta beste kontu askori buruz hitz egin zuen Halabedi irratiko esatari […]

irakurri gehiago →

Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenak duela hilabete agindu zigun Berri Txarrak musika taldeko Gorka Urbizuri elkarrizketa egingo ziola martxoko Mirarikeriarako. Kostata eta komeria dezente ibilita, baina lortu du halamoduzko elkarrizketa bat osatzea Urbizurekin, eta hori izan dugu entzungai gaurko saioan.

irakurri gehiago →

Otsaileko azken saioa umorez amaitzeko, Oiartzun irratiko Mirari Martiarena batu zaigu, eta hausnarketarako baliatzen duen Mirarikeria tartean murgildu gaitu. Gaurkoan, Argia sariez, Zebrabidean zozketatzeko genituen sarreren bueltan jasan duen soborno ahaleginaz, zein beste hainbat jenderi helarazi nahi zizkion mezuez hitz egin digu.

irakurri gehiago →

Aste honetako Argia aldizkarian landu dituzten gaien aurrerapena egin digu Estitxu Eizagirrek gaurko saioan: Berri Txarrak musika taldeko Gorka Urbizuri eginiko elkarrizketa; 100.000 sinadura aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean frackinga debekatzeko herri ekimen legegilea martxan jartzeko, eta Legebiltzarreko alderdi bakoitzaren jarrera biltzen duen erreportajea; eta Lix Lopez maiari eginiko elkarrizketa.

irakurri gehiago →