gorka salces

Netflix-ekin eskandalua iritsi da Cannesera. Telebistarako propio ekoiztutako plataformaren bi film lehiaketarako hautatu ondoren, Cannesek erabaki du datozen edizioetan zine aretoetan emango diren filmak hartuko dituela. Erabakiak aldeko eta kontrako iritziak jaso ditu. Duela astebete, Kristina Zoritak idatzi zuen hori Pantaila handian blogean. Era askotako polemikak sortu dira zinemaldi horretan, eta horietako bat hausnarketarako baliatu […]

irakurri gehiago →

Gaur, hainbat aldiz esan dugu 80 urte bete direla gaur Gernika bonbardatu zutenetik. Ondorioz, 80 urte bete ditu Pablo Picassoren Guernica koadroak ere, eta aurten beteko dira 25 koadro hori Madrilgo Reina Sofia museora eraman zutenetik. Horren harira, Suena Guernica proiektua jarri du martxan Radio 3 irratiak. Horri guztiari begira jarri gara gaurko komunikazioaren tartera […]

irakurri gehiago →

Errusiako Iraultza, 1917ko otsailean Nikolas II.a tsarraren erregimena irauli zutenetik urte berean boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tarteari ematen zaion izena da. Gaurko komunikazioaren tartean horri begira jarri gara, Russia Today hedabideak Twitter bidez orduko gertaerak dibulgatzeko dinamika bitxia abiatu baitu. Horren berri eman eta gurean egon diren antzeko adibideak ekarri dizkigu […]

irakurri gehiago →

Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak joan den urtarrilean aurkeztu zuen ikus-entzunezkoen sektorearen liburu zuria, Kataluniako Parlamentak egindako enkarguari erantzunez. Horri buruz hitz egin dugu gaurko komunikazioaren tartean, Gorka Salcesek ekarri baitu gaia gurera.

irakurri gehiago →

Galesek 20.779 km²-ko azalera eta 3.063.456 biztanle ditu. 2011n eginiko azken erroldaren arabera, horietatik %19k galesa edo cymraeg hitz egiten dute ingelesaz gain. Biak dira hizkuntza ofizialak eta distantzia linguistiko handi samarra dago bien artean. Baina nola daude hedabideak han? Eta zer nolako alderatzea egin daiteke euskal panoramari begira jarrita? Alderatze hori egin dute 2016ko […]

irakurri gehiago →

A nosa terra galego hutsezko astekaria 1907an argitaratu zen lehen aldiz, eta Galizian aro berri bati ekiteko aukera eskaini zuen, galizierari atxikitako idealak hedatzeko aukera eman baitzuen. Sortu zeneko mendeurrenaren harira, Gorka Salcesek idatzizko hedabide horri buruzkoak ekarri ditu gaurko komunikazioaren tartera.

irakurri gehiago →

Zer topatzen dugu sareko edo aplikazioetako bilatzaileetan basque hitza sartuta? Egunotan ikusi ditugu Googlen hitz hori sartuta barruko arropetan ageri diren emakume gorputzen argazkiak. Eta Telegramen? Edo zein alde egon daiteke basque ordez Spain bilatuta? Horri guztiari buelta bat eman diogu gaurko komunikazioaren tatean Gorka Salcesekin.

irakurri gehiago →

BBC Alba telebista kateari buruzkoak ekarri ditugu gaurko komunikazioaren tartera. Osoki Eskoziako gaeleraz emititzen duen Eskoziako telebista katea da hori, bere jabea BBC telebista enpresa da eta Alba hitzak Eskoziako gaeleraz Eskozia esan nahi du. Ba horren inguruko albiste bati tiraka, hizkuntza gutxituetako telebista kateez hausnartzeko, Gorka Salces batu zaigu gaur.

irakurri gehiago →

Gaztetxoen kezka nagusietako omen da sakelako telefonoa galtzea. Hala dio ikerketa batek, eta helduoi galdetuta ere, emaitza ez litzateke oso bestelakoa izango. Teknologiaren atzaparretatik ihes egitea gero eta zailagoa da egunerokoan, baina opor garairako terapia berri bat ari da zabaltzen, desintoxikazio teknologikoa, hain justu. Gorka Salcesek, gure komunikazioaren tartean gaur estreinatu den lagunak, udako oporretan […]

irakurri gehiago →

Hiru astez behin egiten duenez, komunikazio kontuei buruz aritzera batu zaigu gaur Xabier Landabidea kolaboratzailea. Gaurkoan, Koldo Diazekin eta Gorka Salcesekin batera Euskal Hedabideen Urtekarirako ondu duen Euskarazko komunikabideen kontsumoa eta Internet: euskal audimetrien alde kualitatiboa artikuluaz hitz egin digu.

irakurri gehiago →