gaztetxe

Aste honetan izan da Kukutza gaztetxea defendatu zuten gazteen aurkako epaiketa. Gaztetxea eraitsi zuten egunean Errekalden atxilotutako hemeretzi laguni istiluetan parte hartu izana leporatzen diete, eta horregatik daude inputatuta. Gaiaren inguruan hitz egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Carro abokatuarekin. Haren hitzei egin diegu lekua eguneko adierazpenen tartean.

irakurri gehiago →

“Hautsetatik jaioberritzekotan da Donostiako Tabako Fabrika zaharra. Donostiaren historia bera bezalaxe, suntsiketatik suspertzen eta aurrera ateratzen asmatu baitzuen, bere burua berriro asmatu eta egun den modukoa izateraino heltzeko, industria jarduera baten egoitza izan zena egun Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren egoitza da. Lau hitz horiek izen-abizenez bataiatzen dute edukiera handiko egitasmo bat, barne hartzen duelarik apustu […]

irakurri gehiago →

Bilbo aldera begira amaitu dugu gaurko saioa, gaztetxeak hizpide hartuta. Izan ere, Kukutzaren aurkako epaiketa izango da datorren astean, eta Donostian Kortxoenearekin gertatzen ari dena ere kontuan izanda, larunbat honetarako gune autogestionatuen aldeko manifestazioak deitu dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan. Ba Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Kukutzarekin Elkartasun Taldeko Hibai Castrorekin hitz egin du […]

irakurri gehiago →

Asteburura begira jarriko gara gaurko elkarrizketaren tartean. Izan ere, Espainiar estatuko Irrati Askeen Topaketa izango da ostiraletik igandera bitartean, Zarauzko Putzuzulo amets fabrikan. Nola ez, irratigintza askean dihardugun guztion intereseko zita izango da, eta horren berri gehiago jakiteko Oreretako Zintzilik irratiko Julen Etxegarairi deitu diogu.

irakurri gehiago →

Berako herriarentzat ahots berri bat izan nahi duen irrati librea, horixe da Kaxerna, eta joan den ostegunean ekin zioten emisioari. Irratien mundutxora batzen diren lagun berriei ongi etorria egitea gustatzen zaigunez, bertako kide Jon Mikel Matxiarena gonbidatu dugu gurera.

irakurri gehiago →

Sakanako Beleixe irratiko esatari Alfredo Alvaro batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako kontuak jorratu ditugu harekin: Lomce legearen kanpo azterketen kontrako protestak; udaberriaren etorrera iragartzeko Sakanako lau herritan jarritako maiatzak; Olaztiko gaztetxearen 20. urtemuga; Iturmendiko sanmigelak; Altsasuko antzerki amateurraren VI. zikloa; zein agenda kontuak nabarmendu dizkigu.

irakurri gehiago →

Bergarako Txapa irrati libreko lagunen ekarpen bati egin diogu lekua Zebrabidean. Kolax saioan Komite Internazionalistetako kide Igor Olabarrietari egin diote elkarrizketa, bihar Kurdistani buruz hitzaldia eskainiko baitu Bergarako Gaztetxean.

irakurri gehiago →

Dena ez denez lege, oztopo eta zigor, Kazetaritza ez da delitua dinamikarekin bat egin eta Bergarako gaztetxetik Txapa irratiaren sintonian saio berezia egin dugunez, bertan emanaldia eskainiko duten artistei ere egin diegu lekua. Napoka Iriak eta Joseba B. Lenoirrek kontzertua eskainiko dute gauean, baina aurrez Berriketan ikuskizunaz gozatzeko parada ere bai. Txalapartaren eta flamenkoaren arteko […]

irakurri gehiago →

Kukutzaren okupazioagatik epaitutako 23 lagunetako bati hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote “agintearen aurkako atentatua” egotzita. Aldiz, epaileak absolbitu egin ditu gainerako auzipetuak, usurpazio deliturik ez dagoela ebatzita. Ba epaiaren balorazioa egiteko Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Carro abokatuari egin dio elkarrizketa.

irakurri gehiago →

Astelehenetan egin ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak hausnarketarako kaleratzen duen Bilgune Kontari astekariaren errepasoa egin dugu gaur ere. Gaurkoan, Idoia Trenor batu zaigu, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: bihar, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna izanik kalera irteteko deia; Hamaika Telebistan gaztetxeetan eta gune autogestionatuetan izaten diren rol eta estereotipoez emititutako erreportajea; Gasteizen eskainiko […]

irakurri gehiago →