gaur8

Ostiralero bezala, aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu, Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. Hiru erreportai eta elkarrizketa izan ditugu hizpide: Maputxeen hizkuntza sustatzeko 2016an sortu zuten Mapuzugunletaiñ elkartearen ingurukoa, Zumaiako “Kalea guztiona da” ekimenari buruzkoa, eta Nazioarteko Inprobisatzaileen Biran parte hartzen ari diren inprobisatzaileei eginiko elkarrizketa, hain zuzen. Argazkia: ARGIA

irakurri gehiago →

Astero bezala, aste hontako Gaur8aren aurrerapena egingo dugu , Amagoia Mujikaren eskutik. Gaurkoan, hiru erreportaje eta elkarrizketa izango ditugu hizpide: Gorbeiako artzainen inguruko dokumentala, Emaizek antolaturiko “Sexualitateak digitalean” ikastaroa, eta igandean izango den Gorren Nazioarteko Eguna.  

irakurri gehiago →

GAUR8 aurrerapena, Xabier Izagaren eskutik

iraila 21, 2018 | 0 Komentarioak

Ostiralero bezala, aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu Xabier Izagarekin. Gaurkoan hiru gai: Siriako Kurdistanera joandako Durangoko emakumeen brigadaren kronika, hitanoa eta generoaren inguruko ikastaro bat, eta Ignaciok Robles, Sudi Arabiara eramateko armak kargatzeko operatibo batean parte hartzeari uko egiteagatik zigortutako suhiltzailearekin izandako elkarrizketa

irakurri gehiago →

Gaur8ren aurrerapena | Hiru bidaia

apirila 13, 2018 | 0 Komentarioak

Ostiralero ohi dugun bezala aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. Gaurkoan hiru bidaia ekarri dizkigu. Migrazioen bidaia, Euskal Herriko Bertsozale elkarteko lehendakari izan den Iñaki Muruaren bidaia, eta Urruñako Naiak bere baitan egindako bidaia. Benetan interesgarria.  

irakurri gehiago →

Ostiralero ohi dugun bezala aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu Xabier Izagarekin. Adin txikiko palestinarren atxiloketa sistematikoen inguruko erreportaia, Arberoako ikastolan abiatutako komunikazio ez bortitza oinarri duen dinamikari buruzkoa, musika automatikoki sortzeko eta sailkatzeko metodoak, eta Gasteizko Judimendi auzoan antolatutako Sugar Kultur Fest izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →

Ostiralero ohi dugun bezala, Gaur8ren aurrerapena izan dugu Xabier Izagaren eskutik. Otxandioko burdingintza tradiozoaren inguruan egingiko erreportaia, Ezpeletako Hiriart familiak Europa eta Asian barrena egingiko urtebeteko bidaia, eta Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari berria den Kepa Sarasolari eginiko elkarrizketaz aritu zaigu Izaga.

irakurri gehiago →

GAUR8aren aurrerapena | Emakumeak protagonista

martxoa 2, 2018 | 0 Komentarioak

Ostiraletan ohi dugun bezala Gaur8aren aurrerapena izan dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. MArtxoaren 8ko greba feministara begira jarri dira aste hontako Gaur8an ere, eta hiru elkarrizketa eta erreportai ekarri dizkigu. Emakume errefuxiatuek bizi duten egoerari buruzkoa, mundu mailan izandako greba eta borrokaldi feminista ezberdinen inguruan egindakoa, eta Euskal Herrian garai ezberdinetan izandako bi borrokaldiri buruzkoa, […]

irakurri gehiago →

GAUR8 aurrerapena Xabier Izagaren eskutik

otsaila 16, 2018 | 0 Komentarioak

Ostiraletan ohi dugun bezala, aste hontako Gaur8aren aurrerapena izan dugu Xabier Izagaren eskutik. Hiru erreportai eta elkarrizketa ekarri dizkigu gaurkoan: Urko Ikardo soziologoari egindako elkarrizketa, izan ere, Hausnartu soziolinguistika sarien X. edizioa irabazi du; Oihana Gaincerain sagardogile eta Sagardo Mahaia Elkarteko lehendakariari eginikoa; eta azkenik, Peli Romarategi 96 urteko gasteiztarrari bere bizitza luze eta emankorrari […]

irakurri gehiago →

Ostiraletan ohi dugun bezala Gaur8aren aurrerapena izan dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. Hiru erreportai ekarri dizikigu gaurkoan: Sufragisten iraultzaren 100. urteurrena, Nevadan izandako bertsolari eta ikertzaileek emakumea eta sorkuntzaren inguruan landutakoaren kronika, eta Yogurinha Borovaren inguruan Izaskun Arandia egiten ari den dokumentala (My way out).    

irakurri gehiago →

Ostiraletan ohi dugun bezala Gaur8aren aurrerapena izan dugu Xabier Izagaren eskutik. Hiru erreportai eta elkarrizketa ekarri dizkigu gaurkoan. Lehenik eta behin Afganistango egoerari buruz Dabi Lazkanoiturburuk egindako erreportaiaz aritu gara. Hezeguneen Nazioarteko eguna dela eta Amagoia Mujikak Urdaibaiko biologo batekin hezeguneen garrantziaz egindako elkarrizketa izan dugu hizpide ondoren. Zeramika garaikideari buruz Gasteizko Kaina tailerreko kideei […]

irakurri gehiago →