gasteizko gaztetxea

Arabara jo dugu irratien tartean, Hala Bedi irratiko Jonen eskutik. Urtarrilaren 1ean Gasteizko Gaztetxean gertatuak, Talka espazio feminista, Ezer Abertzaleko familia baten aurkako erasoa, Mendiolako kontzejuak Olarizuko gurutze frankistaren harira izandako erreakzioak, Final Fourrerako doan lan egiteko jende eskaera eta udan Rojavara joandako euskal brigadista talde baten hitzaldi birari buruz aritu gara, besteak beste.

irakurri gehiago →

Aste honetako irratsaioan albiste musikal eta disko nobedade ugari entzun ditugu, tartean, Hara, Montauk, Baobas Will Destroy Your Planet, Entropia edota Maddi taldeen disko berrienak. Gainera, #gutizia gisa Agorophobia taldearen ibilbideari errepasoa eman diogu. Eta irratsaioaren zatirik handiena TARA taldeko Yenko ta Nagorerekin izan gara, datorren astean Gasteizko gaztetxean izango baitira Muinoko Hotsak berri batean, […]

irakurri gehiago →

OkupaTUgasteiz eguna ospatuko dute Urriaren 6an

iraila 17, 2018 | 0 Komentarioak

Hala Bedi irratiak, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana pilotalekuak eta Errekaleor Bizirik proiektuak 35, 30, 10 eta 5 urte beteko dituzte aurten, hurrenez hurren. Araban eta Gasteizen errotutako proiektu alternatibo eta autogestionatuak dira aipatutako hauek, eta urte luzez egindako lana ospatu eta aurrera begira lanean jarraitzeko eta jendeari proiektuetan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko baliatuko diztuzte urteurren hauek. […]

irakurri gehiago →

Irailaren 7tik 9ra ospatuko da Harrikada festibala Garaion gunean. Musika elektronikoa eta arteak batuko dituen festibal honek Berlin eta Euskal Herria hurbilduko ditu. Bihar, aurkezpen jaialdia antolatu dute, eta antolaketa lanetan dabilen Galder Ruizekin izan gara honen berri izateko, izan ere, Euskal Herriko eta Berlineko artistak bilduko dira bihar Gasteizko Gaztetxean.

irakurri gehiago →

Gasteizko Gaztetxeak 30 urte

apirila 23, 2018 | 0 Komentarioak

Gasteizko Gaztetxeak 30 urte beteko ditu aurten. San Prudentzio egunean izango da urtemuga eguna, Prudentzi eguna, eta hainbat ekintzekin ospatuko dute urteurren berezi hau. Diskoa kaleratu berri dute eta liburua ere bidean da. Leire Martinez de Marigorta, Gasteizko Gaztetxeko kide, izan da Zebrabidean, urtemugaren nondik norakoen berri emateko.

irakurri gehiago →

Araba aldera jo dugu gaurko Irratien tartean. Hala Bedi irratiko Jon Altzarekin izan gara eta ondorengo gai hauek ekarri dizkigu: Hala bediko kazetari bati ezarritako Mozal Legea, Gasteizko Gaztetxearen 30. urtemuga eta honen baitan antolatutako ekimenak, eta Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko gaur bertan burutuko diren ekimenak. Azkenik, “Sahara-Gasteiz” elkarteko presidente den Mohamed Salahren itzuleraren berri […]

irakurri gehiago →