Gasteiz

Gaurko programaren erroa Joseba Irazokiri egindako elkarrizketa izan da. Galizan duen kontzerturako bidean arrapatu dugu eta besteak beste, “Zu al Zara?” diskoari buruz eta egingo dituen kontzertuen inguruan hitz egin dugu  musikari beratarrarekin. Horrez gain, Final Four handiak eskainiko dizkigun kontzertu molonciak promozionatu ditugu eta beste hainbeste nobedade entzun ditugu. Gora Pablo Laso!

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 57 | Asteroideen zartada

martxoa 27, 2019 | 0 Komentarioak

ERRAIETATIK irratsaioaren azken atal honetan, Gasteizko zein Euskal Herriko euskarazko rap eszenara begira jarri gara, Martin Ziarrusta Ziakhus ume basatiarekin, kaleratu berri duen Asteroide Batzuk diskaren harira. Ziakhusen maskarari agur esan ostean, bidea egiten jarraitzen du gazte hau, eta bere ibilbidea, bere musika, bere mezua eta inguratzen gaituen panorama kultural eta musikala hizpide izan ditugu […]

irakurri gehiago →

Gasteizko Euskaraldiaren baitan dokumental bat ekoitzi du Mikel Ezkerrok. Gasteizko euskararen egoerari helduz, arlo ezberdinetako gasteiztarren bizipen eta esperientziak jaso ditu Ezkerrok “11 baino +, Has Gasteizen euskaraz bizitzen” lanean. Urtarrilean estreinatu zuten, eta dagoeneko sarean ikusgai dago trailerra ere.

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : -Kalakan taldearen Xan Errotabehere musikari ta kantariarekin mintzatu gira iazko Durangoko azokan. Kalakanek egiten dituen kolaborazio aberasgarrietaz aritu gira besteak beste… -Gasteizeko Errekaleor auzoan bizi den Lore Martinez bizkaitarrarekin elkartu gira han autogestioan garatzen duten bizia hobekio ezagutzeko…   Musika : Christian Scott « Walk », Aneika Ara « Jolasa gainezka », Camel Snow Goose […]

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Albisteak, agenda, nobedade musikalak…

urtarrila 18, 2019 | 0 Komentarioak

Gonbidaturik eta gutizia berezirik izan ez dugun honetan hamaika nobedade entzun ditugu gaurko saioan: The Soulbreaker Comany, Eskean Kristö, Izaki Gardenak, Lisabö, Rodeo, Fetitxe, Isuo ta Kezman, Matias Kaplun Quartet, Kill Vynil bilduma … Argazkia: DosPorDos

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 50 | Hormetako arrakalen oihua

urtarrila 14, 2019 | 0 Komentarioak

ERRAIETATIK irratsaioaren 50. edizioa ospatzen dugun honetan, 2019. urte berriari ongi etorria eman nahi izan diogu. Horretarako, askotan hizpide izan ez dugun mundu batean murgildu gara, artearen munduan, alegia, Irantzu Lekue artibista gasteiztarraren eskutik. Izan ere, artea da gure gonbidatuaren bizitza goitik behera zeharkatzen duen ardatza. Eta Irantzuk ez du bere burua soilik artista garaikidetzat […]

irakurri gehiago →

Gasteizek dagoeneko badu emakume, trans eta bollerek sortu eta emakume, trans eta bollerentzako espazioa izango dena. Izan ere, Talka espazio feminista sortu dute, “sisteman arrakala sortzeko” helburuarekin. Talkako kide bat gonbidatu dugu estudioetara, proiektuaren ezaugarriak azaldu eta okupazioaren ondorengo lehenengo egunak nolakoak izan diren azaltzeko, besteak beste.

irakurri gehiago →

Montauk talde gasteiztarrak lan berria aurkeztu du, zazpi kantuz osatutako Geruzak izeneko disko luzea. Abenduaren 23an aurkeztuko dute Erraia zigilupearen baitan egindako lana Gasteizen, Oihaneder Euskararen etxean eskainiko duten kontzertuan. Beñat Goitia, Aitor Garcia de Vicuña, Urko Urzelai eta Gorka Etxeberriak osatzen dute Montauk taldea, eta Beñat Goitia letragile, gitarrista eta abeslaria gonbidatu dugu gurera azken […]

irakurri gehiago →

Musikazale! Aste honetako irratsaioa ere bete betea dator, Gasteizko 7 tabernako Pollo konpletoa 😋  bezala. Asteko albiste musikalak errepasatu ditugu. Zenbait nobedade entzun ditugu, tartean Serrullaren disko berria, edota Izaki Gardenak zein Eskean Kristö taldeen aurrerapen kantuak. Gainera, Mice taldeak Feministon Herriari jarrio dion “Bizi Arnas” abestiaz ere gozatu dugu, zein ederra! Eta elkarrizketaren atalean, […]

irakurri gehiago →

Uda badator, eta udarekin batera herrietako eta auzoetako jaiak. Jai ereduaren eztabaida mahaigaineratzen da, beraz, garai honetan. Jai eredu alternatiboak bultzatzen dira herri mugimenduetatutik? Gaurkoan Zaharraz Harro jaien antolakuntzan dabilen Irati gonbidatu dugu,  euren filosofía, funtzionamendua eta ereduaren inguruan hausnarketa bat egiteko asmotan.

irakurri gehiago →