gasolina usaina

GASOLINA USAINA | 2-Tone

urria 22, 2019 | 0 Komentarioak

Hilabetero ohi dugun bezala, Gasolina usaina kolaborazioa eduki dugu Igarki de Roblesen eskutik. 40 urte atzera eta Erresuma Batura eraman gaitu Igarkik, 2-tone Records-en sorrerara, hain zuzen ere. Garaiko egoera politiko eta soziala ezagutzeko hainbat gomendio ekarri dizkigu uhinetara, kultura munduari erreparatuz: 2-Tone Recordsek ateratako lanak, Queremos disturbios, no trabajo fanzinea eta GB84 eleberria. Entzun […]

irakurri gehiago →

GASOLINA USAINA | The Social Power of Music

iraila 23, 2019 | 0 Komentarioak

Hainbat kultur mugimenduren inguruko datu eta doinuak ekarri zizkigun joan den ikasturtean Igarki de Roblesek Gasolina Usaina kolaborazioan. Aurten ere izango dugu gurean hilabetero. Eta gaurko kasuan, Social Power of Music diska liburuaz aritu zaigu, barnebiltzen dituen lau disketan aurki ditzakegun doinuak ere uhinetara ekarriz. Gozatu!  

irakurri gehiago →

GASOLINA USAINA | Jon Savage

ekaina 27, 2019 | 0 Komentarioak

Jon Savage idazle, kazetari eta ikertzaile kulturala hartu du gaurkoan oinarri Igarki de Roblesek Gasolina Usaina kolaborazioan. Bere ibilbidea ezagutu, eta bere lanen berri eman digu, besteak beste. Azpikulturen ikerkuntzan egindako lanak eta kaleratutako sorkuntzak izan ditugu hizpide, besteak beste. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

GASOLINA USAINA | Nina Simone

ekaina 6, 2019 | 0 Komentarioak

Nina Simone izan du oinarri Igarki de Roblesek Gasolina Usaina kolaborazioan hainbat sorkuntza kultural ekartzeko uhinetara. “Víctima de mi hechizo-Memorias de Nina Simone-” liburutik tiraka, musika beltzaren pertsonai garrantzitsu batzuen inguruan sortutako pieza kulturalak ekarri dizkigu: Nina Simoneren “Four womens”, “What happened, Miss Simone?” dokumentala, “Remastered: Two Killings of Sam Cooke”… Entzun hemen!

irakurri gehiago →

GASOLINA USAINA | Charles Manson

maiatza 7, 2019 | 0 Komentarioak

Kolaborazio berri bat estreinatu dugu, Igarki de Roblesen eskutik. Gertakari zein pertsonai jakin bat oinarri harturik, inguruan sortu edo izandako mugimendu kulturalen inguruan arituko zaigu Igarki hilabetero. Gaurkoan, Charles Manson izan dugu oinarri. Ez galdu!

irakurri gehiago →