galdeketa

Ekainaren 18an Euskal Herriko estatus politikoaz egingo duten galdeketako galdera zein izango den jakinarazi du Bortzirietako Eman Bortzekoa elkarteak: Nafar gisa, Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan nahi duzu? Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, aipatu du Baztango Mankomunitateak eta Kaiku kooperatibak egin duten akordioa ere, Baztango esne […]

irakurri gehiago →

2014ko apiriletik orain arte, 142 udalerritan egin dituzte Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko galdeketa ez ofizialak, eta datorren ekainaren 18an beste 24tan izango dira. 142 kontsulta horietan, 549.000 lagunetik 146,500ek eman dute botoa, eta, batez beste, parte hartzea %26,69koa izan da. Baina galdeketen ariketa konkretutik harago, zer nolako eragina du herriz herriko joera horrek? Horri […]

irakurri gehiago →

Ultzamako biogas plantaren aferari buruzkoak ekarri ditu Esan Erran irratiko Lur Gilek gaurko irratien tartera, eta azaldu du Nafarroako parlamentuak ikertu egingo dituela gertaerak. Horrez gain, Atezko Udalak eremu mistotik eremu euskaldunera pasatzeko esakera egin duela ere kontatu du. Halabedi irratiko Igor Goikoleak, berriz, Gasteizko alde zaharreko Ensanche 21eko hiru eraikin okupatuen auzia zertan den […]

irakurri gehiago →

Atzokoa izan zen aurtengo herri galdeketen ilarako beste olatu bat. Guztira, Euskal Herriko 50 herritan baino gehiagotan egin baitzuten estatus politikoari buruzko kontsulta. Orain arte: 142 galdeketa egin dira guztira, 146.500 boto jaso dira, eta denak kontuan hartuta, %26,6ko parte hartzea izan da. Baina atzo galdeketak egin zituzten herri eta eskualde batzuei begira jarri gara […]

irakurri gehiago →

Hainbat izango dira igande honetan hautetsontziekin zita izango duten euskal herritarrak. Batetik, estatus politikoari buruz, erabakitzeko eskubidea praktikan jartzeko aukera izango dute Hego Euskal Herriko 50 bat herritan. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko herritarrek Frantziako presidentetzarako bozen bigarren itzulian bota eman beharko dute. Bi zita horiei erreparatu die Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →

Erabakitze eskubideak olatu ugari izango ditu ikasturte honetan zehar Euskal Herrian; horietako bat maiatzaren 7an. Arabako kasuan, Aramaion iaz egin zuten galdeketa eta igande honetan Urkabustaizko eta Legutioko herritarrek bozkatu ahal izango dute. Ba Legution antolaketa lanetan murgilduta dagoen Josune Agirreri elkarrizketa egin dio Halabedi irratiko Igor Goikoleak.

irakurri gehiago →

50 herritan baino gehiagotan egingo dute estatus politikoari buruzko galdeketa igande honetan, eta horrekin milioi erdi bat lagun inguru izango dira erabakitze eskubidea praktikan jarria izango dutenak. Horretaz Xabier Letonak egindako erreportajea nabarmendu du Argia astekariko Estitxu Eizagirrek gaurko aurrerapenean. Horrez gain, Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzuliaren harira, Jenofa Berhokoirigoinek Fronte Nazionalaren normalizazioaz idatzitakoa ere […]

irakurri gehiago →

Max Sarietako finalista da Martxel Rodriguez dantzari lesakarra, izan ere, aurtengo hogeigarren edizioan, Oskara dantza ikuskizuna da sarietako faboritoetako nagusia, zazpi izendapenekin. Horietako bat, Rodriguez lesakarrak jaso du: gizonezko dantzari onenarena. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko Amaia Eneterreagatk gaurko irratien tartera. Horrez gain, asteburuan egin duten Nafarroa Oinezen barneko Bikin Batin duatloiaz eta ekainaren […]

irakurri gehiago →

Igandean ospatuko da aurtengo Aberri Eguna, eta Independentistak Sareak Gernika aukeratu du horretarako. Apirilaren 26an beteko dira 80 urte faxistek Gernika bonbardatu zutenetik, eta urtemugaz gain, Gernikak baditu beste bereizgarri batzuk ere Independentistak sarearen iritziz: errefuxiatuen egoerarekin edo estatus politikoari buruzko azken herri galdeketekin lotu daiteke. Ba gai horiei guztiei begira jarri dira Bilbo Hiria […]

irakurri gehiago →

ETAk jakinarazi du erakunde armagabea dela dagoeneko. BBC hedabidera igorritako ohar batean eman du armagabetzearen berri. Esan du kontrolpean zituen armak gizarte zibilaren esku utziak dituela, baina, armagabetzeak “bakearen etsaien erasoaldiak jasan” ditzakeelakoan, Baionan bihar egitekoa den ekinbidea jo du berme gisa. Jarri gara gai horri begira eta beste zenbait ere ekarri ditugu gaurko errepaso […]

irakurri gehiago →