feminismoa

Zinema eta feminismoa izan ditugu hizpide Pikarako lagunekin. Santiago Seguraren azken filma, “Sin rodeos” analizatu dugu Maria Castejonekin: estereotipoen apurketa ala erreprodukzioa?

irakurri gehiago →

Hilabetero ohi dugun bezala, Hala Bedi irratiko feminismoen inguruko saioko kideak, O no será/Edo ez da izango saioko kideak izan dira Zebrabidean. Azken asteotan landutako gaien berri eman, emandako hausnarketak azaldu, eta datorren saioan jorratuko dutenaren aurrerapena egin digu Irati Leonek.

irakurri gehiago →

“Pentsionisten eta feministen arteko aliantzak”

martxoa 20, 2018 | 0 Komentarioak

Euskal Herriko Bilgune Feministako kide den Irati Gonzalez Larena izan dugu gurean, pentsiodunen borrokaren inguruan hitz egiteko. Pentsionisten borroka eta borroka feministaren arteko lotura eta ekarpen eta aliantzen inguruan hausnartu dugu, besteak beste.

irakurri gehiago →

Hilabetean behin izaten ditugu gurean Hala Bedi irratiko O no será irratsaioko lagunak. Azken asteotan landu dituzten gaiez aritu gara gaurkoan O no seráko Leire Azkargortarekin: identitateak, hedabide feminsta aliatuak, sorkuntzaren mutil-azioa eta iruditegi feminista, jaiotza sustatzeko ituna eta gure gorputzei erdeinua izan ditugu hizpide, besteak beste.

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Araba aldera jo dugu, Hala Bediko Jon Altza izan baitugu gurean. Hiru gai ekarri dizkigu gaurkoan: Martxoak 3 elkarteak Estrasburgorako bidean babesa izango duela azaldu digu lehenik eta behin. “Euskaltzaletasuna eta feminismoa” ikastaroa gaur bertan hasiko da Oihaneder Euskararen Etxean, eta saioen berri eman digu, ondoren. Azkenik, gaur arratsaldean Helena Maleno ekintzaileari […]

irakurri gehiago →

Iaz bete zituen Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte. “Indar bat gara gu. Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte” izeneko liburuxka batean jaso dituzte egindako ibilbidearen, ekintzen, eta etorkizuneko erronken lagin bat. Miren Arangurenekin izan gara liburuxkan jasotakoari buruz hitz egiteko.

irakurri gehiago →

Gaurkoan Reggie Gates zinemagilearen “Men at war” dokumentalaren berri eman digu Iñaki Kasaresek. Gaur egun matxismoak dituen aurpegi ezberdinez dihardu dokumentalak, eta guk ere mikromatxismoei buruz hausnartzeko tartea hartu dugu.

irakurri gehiago →

Argiaren aurrerapena izan dugu Estitxu Eizagirreren eskutik asteazkenero ohi dugun bezala. Gaurko hiru erreportairi buruz aritu gara. Lehenik eta behin, Montpellierreko erraustegiak eragindako minbizi eta kalteen inguruan aritu gara. etxaldeko emakumeek Antzuolako Pikunieta baserrian izango duten auzolanaz aritu gara ondoren. Azkenik, Adrian Orr-en Niñato filma izan dugu hizpide, erresistentziarik oinarrizkoenaren erretratua.

irakurri gehiago →

Ostegun feministak abiatuko dira hirugarrenez bihar Gasteizen. Hilean behin antolatutako hitzaldi zein tailerrak barnebiltzen ditu proiektu honek. gaurkoan, Gasteizko Bilgune Feministako kide den Alazne Beltran de Lubiano izan dugu gurean, aurtengoan zer aurkituko dugun azaltzeko. Biharkoan, Lolita Chavezen hitzaldia antolatu dute, arratsaldeko 18:30etan Gasteizko Landatxon.

irakurri gehiago →

Kaixo, zure hilekoa naiz!

urtarrila 11, 2018 | 0 Komentarioak

Bada ez dakigu konturatu zareten, baina, bai, Atalkariok zuen hilekoak gara! Kaixo! Ezaguna egin al zaizue izenburua? Eta jarraian jarri dugun irudia? Duela urte batzuk, iragarki batek horrelaxe irudikatu zigun emakume batzuok hilero izaten dugun odoljarioa: traje eta kapelatxo gorri dotore eta moñoñoaz lagundurik, bere burua neska bati aurkeztera etorri zen. Eta hori nahikoa ez […]

irakurri gehiago →