euskara

Euskal Udalekuak, uda euskaraz bizitzeko aukera

ekaina 25, 2019 | 0 Komentarioak

Udarekin batera datoz udalekuak. Euskal Udalekuak 35 urte baino gehiagoz Goñi, Bernedo eta Abaigar herrietan hezitzaile bolondresei esker aurrera eramaten dituzten udalekuak dira. Bertako bulegari den Virginiak azaldu dizkigu lanketak, transmititzen dituzten baloreak, eta funtzionamendua, besteak beste. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

KORRIKA 21: 5. eguna

apirila 8, 2019 | 0 Komentarioak

Iluntzean Korrika, Bidasoa zeharkatuz, Hendaiatik Hondarribiara eta Irunera iritsi da. Etxalarren, Korrikaren une magiko horietako bat izan da: su artifizialak bota dituzte ongietorri ikusgarria emateko. Hainbeste jenderen euskalduntzean funtsezko izan den Arantzako barnetegiak ere egin du bat Korrikarekin. Igantzi inguruan bertako kideek eraman dute lekukoa. Goizean Sara, Azkaine, Senpere, Zuraide, Ezpeleta eta Ainhoa igaro ditu […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 57 | Asteroideen zartada

martxoa 27, 2019 | 0 Komentarioak

ERRAIETATIK irratsaioaren azken atal honetan, Gasteizko zein Euskal Herriko euskarazko rap eszenara begira jarri gara, Martin Ziarrusta Ziakhus ume basatiarekin, kaleratu berri duen Asteroide Batzuk diskaren harira. Ziakhusen maskarari agur esan ostean, bidea egiten jarraitzen du gazte hau, eta bere ibilbidea, bere musika, bere mezua eta inguratzen gaituen panorama kultural eta musikala hizpide izan ditugu […]

irakurri gehiago →

Urtxintxa eskolako lagunekin hitz egin dugu hilabetean behin ohi dugun bezala. Gaurkoan, hizkuntzari begira jarri gara, zehazki, euskarari begira. Izan ere, aisialdia euskaraz bizitzeak duen garrantzia azpimarratu digu Urtxintxako kide den Samu Pasandinek. Esku artean dituzten proiektuak azaldu dizkigu, eta baita etorriko direnei adi egoteko deia luzatu ere. Enntzun hemen!

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : –Marilou Lapeyrade, Baionako Zizpa gaztetxeko kideak aipatu dizkigu Euskararen hilabetearen karirat antolatuak ziren ekitaldi ezberdinen zergaitia… –Jon Arretxeren Touré pertsonai famatuak bere abenturak segitzen ditu Euskal Herrian « Ez erran deus » liburuan. Beharrik idazleak alderantzizkoa egin du Radiokulturaren mikroan…   Musika : Elvis Presley « Steamroller Blues », The Oh Hellos « Hello my old […]

irakurri gehiago →

‘Bakean dagoena bakean utzi’ bakarrizketa bi ahotsetara sortu dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik: euskara, umorea eta generoa dira saioaren ardatzak, euren egunerokoan ere ardatz dituztelako. Hilabete asko daramatzate Euskal Herritik zehar emakizunak eskaintzen, eta bihar Gasteizen izango dira, Oihaneder Euskararen Etxean.

irakurri gehiago →

Aroaren 10ean Portugaleteko Merkatuan Bizkaiko Gazte Euskaltzaleon Topaketak egingo dira, Topa Gaitezen izenpean. Euskararen inguruan hausnartu, trensa eraginkorretan pentsatu, Euskararen borrokari eta euskaratik antolatuko den Gazte Mugimendu bati zilegitasuna eman, eta Bizkaia mailan gazteei honi buruz hausnartzeko tartea eskainiko diete, besteak beste. Topaketa hauek antolatzen ibili den kide batekin, Mikel Aiartzaguenarekin, hitz egin dugu gaurkoan, […]

irakurri gehiago →

Urriaren 25ean hasiko da Errigoraren kanpaina berria, “5 urte euskarari puzka” lelopean. 5  urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin zutenenetik. AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen, Zazpiak Bat eta Errigora batuta. Euskara, elikadura-burujabetza, auzolana eta Nafarroa hegoaldea lotuta. Eta aurten ere, kanpaina martxan jarri dute, azaroaren 14ra arte luzatuko dena. Errigorako kide […]

irakurri gehiago →

Ofizialtasuna behingoz lortzeko, mobilizazioa izango da urriaren 27an, Iruñean. Nafarrek euskaraz bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu, zonifikazioarekin amaitzea eskatu eta euskara Nafarroa osoan ofiziala egingo duen Lege berri baten beharra plazaratuko da. Kontseiluko idazkari nagusi den Paul Bilbaorekin hitz egin dugu Nafarroako egoeraz, egun dauden baldintza errealez eta aldarrikapenez.

irakurri gehiago →

Aste honetako Argiaren aurrerapena egin dugu, astero bezala, Estitxu Eizagirrerekin. Hiru erreportaje eta elkarrizketa izan ditugu hizpide: Nafarroako zonifikazioa eta hizkuntz eskubideen inguruan eginikoa, pestiziden aurka Frantzian hasi den mugimenduaren inguruako, eta haur eskoletako bi hezitzaileri eginiko elkarrizketa.

irakurri gehiago →