Euskal musika

Gaurko irratsaioan, ohiko lez, albisteak, agenda eta disko nobedadeak errepasatu ditugu. Gainera, Physis versus Nomos taldeko Beñat Antxustegi elkarrizketatu dugu, proiektuaren bigarren diskoa den “Arraro nioenean” artelanari buruz hitz egiteko.  

irakurri gehiago →

ZINEMA ITSUA – Urteari dantzan eman diogu hasiera

urtarrila 10, 2019 | 0 Komentarioak

Dagoeneko, urte berrian hasita bagaude ere, oraintsu estreinatu diren bi film izan ditugu hizpide Zinema Itsua saioan. Batetik, urtarrilaren 9an estreinatu zen Lou, dantzan jo eta ke, oinak lehertu nahian dokumentalaz aritu gara. Horretarako, Louise ez ezik, Lagun Izoztua eta Lopandere gurekin izan dira,  ekoizpenaz eta bizipenez hitz egiteko. Barrutik, ordea, gauzak desberdin ikusten dira eta filma […]

irakurri gehiago →

80, 90 hamarkadetan, Euskal Herrian sortutako mugimendu musikalean, izan ziren talde batzuk bere garaian ohiartzun handirik izan ez zutenak, edo ez zirenak horren famatuak egin. Gustoko genituen ohietariko talde batzuk ekarri ditugu gaurkoan, emozionalki lotura zuzena dauzkatenak gure nerabezaroarekin… Eskorbuto, Ama say, M-ak, Zarama, ok korral, julio kageta, los Raros, Los scooters, Balerdi-Balerdi. Beti ere […]

irakurri gehiago →

Antxeta irratiak Pauline eta Juliette bikotearen “Hegaldaka” izeneko disko berriaz egindako erreportaia ekarri dugu gurera. Gaur arratsaldeko 20.30etan Benito Lertxundiren kontzertua baino lehen arituko dira, Baionako Antzokian.  

irakurri gehiago →

  taldea izan dugu gaurko protagonista eta disko berriaz eta laster ekingo duten biraz aritu gara. Horrekin batera, Christina Rosenvingeren gutizia ere izan dugu. Nobedadeen atalean, Gatom, The Soulbreaker Company, Sas… nobedade berri berriak.

irakurri gehiago →

Artayorran: #255 Zea Mays eta Willis Drummond !!

azaroa 19, 2016 | 0 Komentarioak

Labetik atera berri!! Zea Mays-“Harro” eta Willis Drummond- “Tabula rasa”  aizkorakada berriekin datoz; azaroaren  eta 16an, hurrenez hurren, aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Bilboko Kafe Antzokian ; hori berori hona dakarguna gehi Willis Drummonden bi kanta zuzenean bertan. Rock´n Roll!! Egurre!!

irakurri gehiago →

ARTAYORRAN: #254 INUN

azaroa 4, 2016 | 0 Komentarioak

Mikel Inunziaga INUN (Zornotza, 1983)  “Da Nola” (Autoprod, 2016)  estudioko bigarren lanagaz dator; irratira etorri zaigu berbetan eta zuzenean ere jo digu kanta bat. “Berreginez” kaleratu zuen 2014an eta bigarren lan sendoagoagaz dator. “…ez da zer, da nola.”

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Maldanbehera taldearen disko berria

urria 28, 2016 | 0 Komentarioak

Ikasturteko bigarren saioan Maldanbehera talde gasteiztarra izan dugu gurean eta disko berriaz eta taldearen ibilbideaz aritu gara. Hortaz gain, asteroko berriak eta zenbait nobedade ere ekarriko ditugu. Baita aste honetako gomendioa ere: The National.

irakurri gehiago →

ARTAYORRAN: Artayorran #252

urria 20, 2016 | 0 Komentarioak

Gaur emango diogu hasiera gure 8. denboraldiari. 252 saio eta matraka ematen jarraitzeko prest! Urria ez da urria musika kontuetan; orbelarekin batera datoz lan berriak udazkenean: Neighbor, Zea Mays, Inun, Izaro, Begiz Begi, Starblues eta Etxeren berrienak. Egurre!!

irakurri gehiago →

ARTAYORRAN: #251FETITXE(Distentzien artean,2016)

uztaila 8, 2016 | 0 Komentarioak

Aitz Gabiria, Ekain Bilbao, Jon Ibarra eta Ibai Aranguren dira Fetitxe. Ugao-Arrigorriaga inguruetakoak dira; 2012an bildu ziren eta lehenengo lan luzea ateratzeko sasoia heldu zaie. Bilboko Irala auzoko Koba Estudioan grabatu dute JM Sampedro “Xanpe”-ren gidaritzapean. Rock! Egurrreeee!

irakurri gehiago →