euskal gatazka

Apirilaren 8an bakearen artisauak milaka izango direla esan zuten armagabetze eguna aurkezteko egindako agerraldian, orain dela bi aste, Baionan. Hilabeteak dira izen horrekin bataiatu zela gizarte zibilak armagabetzerako abiatutako dinamika. Egun historikoaren bezperetan, bakea eraikitzeko artisautzan hasieratik murgildu den Mixel Berhokoirigoinekin hitz egin dute Euskal Irratietako lagunek gaur, eta elkarrizketa hori izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

2017. urteak erabakigarria izan behar duela euskal bake prozesua bideratzeko, hala uste dute bake prozesua indartzeko Foro Soziala osatzen dutenek. Hargatik, presoak eta iheslariak etxeratzeko bide orrian “sakondu” nahi dute IV. Foro Sozialean. Ostiral honetan izango da, martxoaren 10ean, Donostian. Zitaren aurrerapena egite aldera, Foro Sozialeko ordezkari bat Agus Hernan batu da gurera.

irakurri gehiago →

Duela bost urte, 2011ko urriaren 20an iragarri zuen ETA erakundeak jardun armatuaren behin betiko su etena. Egun batzuk lehenago Aieten egindako nazioarteko bake konferentziatik ateratako adierazpenari modu positiboan erantzun zion hala. Hamarkada erdia igarota, orduan ikusten ziren aukeretan egindako aurrerabidea baloratzeko aukera ona iruditu zaigu, baita egin beharrekoak proposatzeko ere. Ariketa hori egiteko, Ikoitz Arrese […]

irakurri gehiago →

Euskal Herrian estatuaren aurkako borroka armatua egitera eraman zuten arrazoiak ez dira patriarkatuaren kontrako borroka armatua egitera daramaten arrazoiak baino legitimoagoak. Aldiz, patriarkatuaren aurkako borroka pedagogiaz eta kantuz armatu behar omen da, goxotasunez eta amatasunez, estatuaren eta kapitalismoaren aurkako borrokan ez bezala. Hitz horiek Lisipe saiakera bildumako lehen liburuaren aurkezpenetik ekarri ditugu gurera, Oihana Etxebarrieta […]

irakurri gehiago →

Zuzeuko lagunek sinesten dute euskal kazetaritza eta kazetariak eurak bultzada beharrean direla, eta halako proiektuak sustatzeko corwdfundinga litzateke Arnasa Luzea. Zapata ederrak bezalakoa omen da arnasa luzeko kazetaritza, eta zapata horiek jantziko dituen kazetaria ere topatu dute. Ibai Agirrebarrenaren Jauzia lana izango da proiektuko lehena. Eta lan hori ezagutzeko gonbidatu dugu gure mikrofonoetara Ibai Agirrebarrena […]

irakurri gehiago →