espainia

Espainiako hauteskundeen biharamunean emaitzei erreparatzeko tartea hartu dugu. Jule Goikoetxearen eskutik hauteskundeek utzitako egoeraren analisia egin dugu. Goikoetxeak gobernagarritasun eza aipatu digu gako garrantzitsu gisa, besteak beste. Eskuin muturra, soberanisten indar erakustaldia, maiatzeko hauteskundeak… izan ditugu hizpide. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioak amaiera eman dio Subilla Gasteizko Armentia 2 putzuaren ingurumen eragineko ebaluazio txostenari: Lakuako Gobernuak putzuak ingurumenean izango duen inpaktuaren txosten arrunta egin behar duela ebatzi du hark. Berriztu! Arabako kideek adierazi dutenez, Subilla Gasteizko putzua onartua izan dadin, proiektuak esposizio publiko eta alegazio faseak bete beharko ditu. Mugimenduko kidea den Luis […]

irakurri gehiago →

Iñigo Cabacasen heriotzarekin lotzeagatik Ugarteko izenez ezagutzen den ertzainburuak salaketa jarri du Cabacasen familiaren abokatuaren, GARA eta NAIZ hedabideen eta bertako bi kazetariren aurka. Maite Sabalzak albiste hori baloratu du gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, Espainiako Gobernuak eta Lakuak adostutako kupoaren gaineko akordioaz, nafar errejimenak ekainaren 3rako Iruñean deitutako manifestazioaz eta Berriozarko topaketa feministez hitz […]

irakurri gehiago →

Suitzako Justiziak onartu egin du, azkenean, Nekane Txapartegi Espainiara estraditatzea, Madrilek eskatu bezala. Txapartegi 1999an atxilotu eta espetxeratu zuten, eta preso egon zen tartean torturatu egin zutela salatu zuen. Estradizioa baimendu duten epaileen iritziz, Txapartegik ez du “modu sinesgarrian frogatu ahal izan” torturatua izan zela, eta Espainiak ere ez zituen salaketa horiek “behar bezala aztertu”. […]

irakurri gehiago →

Espainiak Euskal Herria “anomaliatik” ikusten duela azaldu du Uxoa Anduaga soziologoak Berria egunkarian. Hortik aterata, Euskalduna naiz, eta zu?-ren moduko gatazkak izaten direla. Euskalduna posizio ahulean dagoelako Espainiaren aurrean eta umore bateko esanak irain gisa hartu eta zigor ditzaketelako espainiarrek. Gaurko tertulian, halako zalapartak modu interesatuan sortzearen atzean dagoenaz hausnartu dugu Sonia Gonzalez eta Mikel […]

irakurri gehiago →

Gaur Emakumeen Nazioarteko Egunaren biharamuna izan arren, egun seinalatuaren harira Sakanan antolatutako ekintzen errepasoa egin du Beleixe irratiko Maider Beteluk irratien tartean. Horrez gain, larunbatean egingo duten Sakanako stock azoka eta Etxarri Aranazko gaztetxearen hamargarren urtemuga ekarri ditu agenda arlotik. Amaitzeko, June Kintana disko jaurtitzailea, Espainiako txapelduna dela azaldu du.

irakurri gehiago →

Herenegun jakin genuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi duela Kataluniako 2017ko erreferendumerako erabakia. Bide penala martxan jar dezakeela ohartarazi du, prozesu subiranista bideratzen duten politikarien kontra. Katalanek argi dute diseinatutako bide orriari eutsiko diotela, hala ere. Berri horri eta beste zenbaiti betaurreko kritikoekin erreparatzeko, Mikel Elorza batu da gurera.

irakurri gehiago →

Espainiako Konstituzioa Euskal Herriarentzat “kartzela” dela salatu dute gaur Durangon, Independentistak sarearen deialdiari jarraituz eginiko martxan. Independentziaren aldeko oihu artean abiatu da protesta, eta Santa Ana plazan egin dute amaierako ekitaldia. Izan ere, Espainiako 1978ko konstituzioaren urtemuga ospatzen da gaurko egunez. Baina bada orain gutxi independentzia zalantzan jarri duenik ere gurean, mundu globalizatu batean independentzia […]

irakurri gehiago →

LOMCE legearen hemendik aurrerako aginduak impassean utzi eta “itun nazionala” iragarri du Espainiako presidenteak. Edo beste era batera esanda, PP, Ciudadanos, PSOE eta ahal balitz beste alderdi txikiagoren baten babesa bilatuko duen hezkuntza lege berri bat, frankismoaz geroztik Hego Euskal Herrian aplikatu beharko den zortzigarrena. Zer espero dezakegu, baina, Madrilen agintea dutenen interesetara diseinatutako enegarren […]

irakurri gehiago →

Duela bost urte, 2011ko urriaren 20an iragarri zuen ETA erakundeak jardun armatuaren behin betiko su etena. Egun batzuk lehenago Aieten egindako nazioarteko bake konferentziatik ateratako adierazpenari modu positiboan erantzun zion hala. Hamarkada erdia igarota, orduan ikusten ziren aukeretan egindako aurrerabidea baloratzeko aukera ona iruditu zaigu, baita egin beharrekoak proposatzeko ere. Ariketa hori egiteko, Ikoitz Arrese […]

irakurri gehiago →