eskola

Aste honetako Kultur Kuboan : – Argazkigintzatik, filmen errealizaziorat pasatu da Itziar Leemans senpertarra. Gure oroitzapenak fikzioan nola parte hartu duen kondatzen gaitu… -Marie Bidart, Hazparneko Soinubila musika eskolaz aritu zauku, eta orokorkiago musikaren erakaskuntzaz gaurregun…   Musika : Bill Conti « Rocky », Christian Scott « Jihad Joe », Mixel Ducau,Jurgi Ekiza « Aitarik […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Bastidako Clarenza elkarteko Maite Garrak « Primaderan » hitzordu berria aurkezten dauku … – Baionako Arte Eskolako erakaslea eta margolaria den Nagore Amenabarro Amezketarraren ezagutza egitea proposatzen dautzuegu … Musika : Mes Aïeux « Train De Vie (Le Surcheval) », Máddji « Dobbelis » eta «Peaceful Peas « Little bird ». Jatorria : Radiokultura

irakurri gehiago →

Basaurin sortu zen emakumeen lehen jabekuntza eskola, 2003an. Egitasmoak andreen formazioa eta parte hartze soziopolitikoa bultzatzea du helburu, eta ehunka herritarrek parte hartzen dute urtero. Aitzindaria da Basauriko eskola, baina Euskal Herri osoan jarri dira halakoak martxan geroztik. Duten balioaz hausnartu dugu Kalaka komunikazio parekideko Ilazki Gainzarekin.

irakurri gehiago →

Jakina da: jolasa eta aisialdia bitarteko ezin hobeak dira balioetan hezteko eta hazteko. Baina nola egiten da hori praktikan? Aurreiritziak alboratu, eskema zaharrak gainditu eta erronka berrietan murgiltzeko ahalegina egiten dute begirale eta hezitzaileak. Etengabeko trebakuntza izan daiteke gakoa, baina ematen ote zaio behar besteko garrantzia kalitatezko trebakuntzari? Bizkaiko Urtxintxa Eskola aisialdi taldeko Amagoia Osinalde […]

irakurri gehiago →

Balletxeko Etxearekin batera, EHNE, Hazitik Hozie, Lekarozko Legate elkartea, Anizko elkartea eta Jo ala Jo taldea elkartu dira eta Baztango agroekologia eskola herritarra jarri dute martxan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eragile bakoitzak ikusi du zer eta nola antolatu eta eragile bakoitza izanen da bere ikastaroaren arduraduna. Ba dinamika horri buruzkoak ekarri ditu Xorroxin irratiko esatari Julen […]

irakurri gehiago →

«Larreko musika» omen da Joseba Tapiarena. «Herri musika, garajekoa, mandiokoa…», musika eskoletatik kanpo ikasten den hori, finean. Egun arlo akademikoan dabiltzan irakasleek dituzten kezkez jabetuta, bere esperientzia, gomendio eta hausnarketak bildu ditu Larreko eskola argitalpenean Tapiak. Horren berri izateko, Bilbo Hiria irratiarekin bat egin dugu, Ane Zabala koordinatzaileak hitz egin baitu Tapiarekin berarekin.

irakurri gehiago →

Leku berriak ezagutu, kirola egin, zinera joan, museoak bisitatu… Aisialdia gozatzeko maiz zailtasunak aurkitzen dituzte aniztasun funtzionala duten pertsonek. Akaso, jendarteak ulertu dugulako gabeziak dituztela eta ohikotzat hartzen diren jarduerak eurentzat arriskutsuak direla. Baina zenbaitentzat arriskutsuak izan daitezkeen jarduerak dituen jendartea bera ez ote da gabeziak dituena? Horretaz hausnartu dugu hezkidetzari aldian aldian irekitzen diogun […]

irakurri gehiago →

Astebete baino gehiago igaro da aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunetik. Asko izan dira egun horren harira egindako aldarrikapenak, adostutako irakurketak eta antolatutako ekintzak. Zenbaitek, gainera, euskarak 365 egun behar lituzkeela ere nabarmendu dute. Guk, euskarak hezkidetzan duen garrantziaz hausnartu nahiko genuke gaur, eta Urtxintxa eskolako Iraide Baskaran batu zaigu.

irakurri gehiago →

Joan den astean, jostailu eta jolas ez sexisten bueltako kontuei begira jarri ginen komunikazioaren tartean, eta Kalaka komunikazio parekideko Ilazki Gainzarekin sexismoa sustatzen duen publizitateari erreparatu genion. Gaurkoan, aisialditik eta hezkidetza ikuspuntutik helduko diogu gaiari, eta horretarako gurera batu da Urtxintxa eskolako Julene Onaindia.

irakurri gehiago →