esan erran irratia

Irratien tartean, eskualdekako kronikak egiten ditugun atalean, Ultzamaldera joan gara Esan Erran irratiko Itziar Perez Argomanizen eskutik. Lizason eta Larraintzarraren emandako eraso sexistak, Arraizko bentetan izandako istripuak, Euskal Memoriak antolatutako erakusketa, eta agenda hitzorduak izan ditugu hizpide Esan Erran irratiko Itziar Perez Argomanizekin.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ultzamaldera jo dugu Esan Erran irratiko Lur Gilen eskutik. Lehenbiziko ihauteriak, Ultzamaldeko Gazte Eguna, Ultzamaldeko mendi lasterketaren lehen ediziooaren prestaketa, eta “Bideak” dokumentala izan ditugu hizpide gaurkoan.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ultzamaldera jo dugu Esan Erran irratiaren eskutik. Etulainen aurkitutako ezkabako iheslarien hezurren inguruko datu gehiago, urtezahar eta urteberri eguneko ohiturak Ultzama aldean, Latasako Plazaola tren zaharraren geltokiko ostatua kudeatzeko deialdia, zozketa mundiala eta agenda hitzorduak izan ditugu hizpide, besteak beste, Lur Gilekin. Argazkia: amezti.eus  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ultzamaldera jo dugu Esan Erran irratiaren eskutik. Ezkabako prisondegitik ihes egindako hiru errepublikarren hezurren aurkikuntza, eztiak etiketatze argia izateko neurrien eskaera, kastorea Imotz eta Basabururan, eta agenda hitzorduak izan ditugu hizpide Lur Gilekin.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ultzamaldera jo dugu Esan Erran irratiaren eskutik. Euskaraldiaren balorazioa, Ernaizu kooperatibari eta Imozko Udalari emandako sariak, Menditarrak-BRT errugbi taldearen 40 urteurrena eta anda eremuko feminismoaren inguruko jardunaldiak izan ditugu hizpide Lur Gilekin. Argazkia: amezti.eus

irakurri gehiago →

Ultzamaldera jo dugu irratien tartean, Esan Erran irratiaren eskutik. Euskaraldia, indarkeria matxistaren aurkako ekintzak, ‘Euskara eta kirola’ jardunaldietan ateratako ondorioak, eta hainbat kirol txapelketaz aritu gara Lur Gilekin. Argazkia: amezti.eus

irakurri gehiago →

Ultzamaldera jo dugu gaurkoa Irratien tartean. Azken egunetako uholdeak, Belateko tunelen aferaren harira burutuko den kontzentrazioa, ostatuen gorabeherak eta kirol agenda izan ditugu hizpide Esan Erran irratiko Lur Gilekin.

irakurri gehiago →