errepaso

Ugarteko eta Gara Naiz epaiketa, Asiron eta ETAren hildakoen familiekin egindako lanketa, Frantziako Gobernuak euskal presoei dagokienean egingo dituen hurbilketak eta Oxarkoagako auziaz aritu gara Maite Sabalzarekin.

irakurri gehiago →

Estatu nazioaren egiturak krisian daude. Ez dituzte herritarron beahrrak asetzen eta nahiak kontuan hartzen. Ondorioz, haiekiko konfiantza nabarmen gutxitu da. Gure gorputzak ere produkzio gailu bihurtu dira eta sortzen dugun jakintza eta ezagutza kolektiboa merkaturatu dira. Horri guztiari begira jarri eta erakundetzeaz hausnartzeko hautua egin dute Euskal Herriko Bilgune Feministako lagunek, eta horren berri ekarri […]

irakurri gehiago →

Behin baino gehiagotan aipatu dugu aurten betetzen dituela 15 urte Euskal Herriko Bilgune Feministak. Hainbat eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Indar bat dabil hor lelopean, urtemuga ospatu eta aurrera begirako erronkak zehazteko. Baina geroz eta gertuago dago zitarik garrantzitsuenetakoa izango dena: maiatzaren 6an Berriozarren egingo diren Emakume Abertzaleen VII. Topaketa feministena. Zita horri begira jarri […]

irakurri gehiago →

Jendarte zoro honetan muga gehiegi eta akzio gutxiegi ditugula iritzita, bizitza gozatzen hasteko deia egin du Maitane Muñozek MasturbAKZIOA testuan. Horren berri ekarri du Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufiak Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan. Horrez gain, joan den ostiralean hainbat hiriburutan transfobiaren aurka egindako mobilizazioak eta Nafarroako parlamentuan tortura sexistez egindako saioa ekarri ditu gogora. […]

irakurri gehiago →

ETAk jakinarazi du erakunde armagabea dela dagoeneko. BBC hedabidera igorritako ohar batean eman du armagabetzearen berri. Esan du kontrolpean zituen armak gizarte zibilaren esku utziak dituela, baina, armagabetzeak “bakearen etsaien erasoaldiak jasan” ditzakeelakoan, Baionan bihar egitekoa den ekinbidea jo du berme gisa. Jarri gara gai horri begira eta beste zenbait ere ekarri ditugu gaurko errepaso […]

irakurri gehiago →

Herenegun, EAJk eta PSOEk Espainiako Kongresuari eskatu zioten mozal legea aldatzeko. Lege proposamen bana aurkeztu zuten horretarako, eta babesa eskatu zieten beste alderdiei. Lege horri begira jarri gaitu Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, atzo LOCE erreformaren aurka ikasleek egindako mobilizazioei eta Bakearen artisauek egindako azken adierazpenei ere erreparatu die.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko koordinadora feministak, Basakeria heteropatriarkalaren aurka, feminismoa zorroztu lelopean, deialdia egin du martxoaren 8rako, emakumeen nazioarteko egunerako. XXI. mendean basakeria horrek hamaika aurpegi dituela eta horren aurrean feminismoa ezaugarritzeko ahalegina egin dutela azaldu du Bilgune Feministako Idoia Arraizak Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan. Horrez gain, martxoaren 25ean Azpeitian egingo duten ekonomia feministako fororako deialdia eta […]

irakurri gehiago →

Torturaren Aurkako Eguna da gaurkoa Euskal Herrian. Horren harira, Esteban Muruetagoiena medikuari omenaldia egingo diote gaur Oiartzunen. Bertako medikua izan zena 1982ko martxoaren 15ean atxilotu zuten eta hamar egun pasatu zituen Guardia Zibilaren eskuetan. Askatu zutenean torturak jasan izanaren zantzu argiak zituen eta hiru egunera hil zen, bihotzekoak emanda. Haren izena daraman plazan omenduko dutela […]

irakurri gehiago →

Jose Luis de Castro Espetxe Zaintzako epaileak mediku txostenak oinarri hartuta herenegun erabaki zuen Izar alabari senda agiria eman bitartean, ospitalean egon ahal izango duela Sara Majarenas. Horien arabera, gomendagarria da Majarenas euskal presoa bere alabaren ondoan ospitalean egotea horrek senda agiria jaso artean. Alaba ospitaleratuta dago urtarrilean aitak labankadaz eraso zionetik. Kasu horri eta […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte betetzen ditu aurten. Urteurrena ospatzearekin batera, Euskal Herriaren burujabetza feministarako bidean sakontzeko eta aurrerapausoak emateko aprobetxatu nahi dute urtea. Gatazkaren konponbidean ikuspegi feminista txertatzeko duten ildoaren barnean, emakumezko euskal preso politikoen egoera ikusarazten dihardute. Horren harira, Valladolideko espetxera antolatu duten martxa feminista aipatu du Idoia Arraizak Bilgune kontari-ren gaurko […]

irakurri gehiago →