errefuxiatuak

Irratien tartean Tolosaldera jo dugu Ataria irratiaren eskutik. Tolosan ireki duten errefuxiatuentzako zentroa, V. Ataria Pilota txapelketaren finala, eta “Arrakalak” musika proiektua izan ditugu hizpide Ataria irratiko Iñigo Terradillosen eskutik.  

irakurri gehiago →

Larunbatean, Urtarrilaren 26an, manifestazioa deitu du Irungo Harrera Sareak, “Euskal Herria harrera herria” lelopean. Mugan migratzaileek bizi duten egoera latza eraldatu eta errefuxiatuak lagundu asmoz sorturiko herritar talde honetako partaide den Oihana Galardirekin hitz egin dugu, migratzaileen egoeraren eta larunbateko manifestaldiaren berri izateko.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar Euskal Herrira jo dugu  Gure Irratiaren eskutik. Baionara iristen diren migratzainleentzat ireki duten harrera gunea, Mauleko abere hiltegiaren auzian atera berri den epaia eta Zinegin festibala izan ditugu hizpide, besteak beste, Ihintza Arrietarekin.

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herrira jo dugu gaurko Irratien tartean. Baionako Herriko Etxeko ezkerraren banaketa, errefuxiatuen aferaren aurrean sortu den elkartasun uholdea, eta Kaleko Arte Festibala izan ditugu hizpide Ihintza Arrietarekin.  

irakurri gehiago →

Bilbora jo dugu Irratien tartean, 97 irratiko Patxi Gaztelumendiren eskutik. “Paya” konpartsako hainbat kideren anekdota bat ekarri digu lehenik eta behin, eta Bilboko auzoetara begira jartzeko tartea hartu dugu ondoren. Izan ere, errefuxiatuen eskubideen aldeko mugimendu zabala izaten ari da, auzoz auzoz zabaldu dena, eta azken egunotan kanpaldi bat ere burutzen ari dira. Azkenik, Urriaren […]

irakurri gehiago →

Irailaren 28, 29 eta urriaren 28an egingo da Zinemaldi Alternatiboa Donostian. Hamargarren edizioa da aurtengoa  “eta bost gehi bost, hamar” lemapean, errefuxiatuak eta okupazio mugimendua ekarriko dituzte aurten pantailara. Bertako errealitate eta beharretatik abiatuz, hainbat eztabaida mahaigaineratuko dituzte. Beñat Apalategi izan da Zebrabidean, Zinemaldi Alternatiboko antolatzaileetako bat, aurtengo edizioaren berri emateko.

irakurri gehiago →

Bilbo aldera jo dugu irratien tartean. Bilboko Udalean sinatutako Mugikortasun Ituna, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna eta CEARek plazaratutako datuak, eta Gastronomiako oskarrak izan ditugu hizpide Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalarekin.

irakurri gehiago →

ARGIAren aurrerapena | ZAD, Gernika eta errefuxiatuak

apirila 25, 2018 | 0 Komentarioak

Asteazkenero ohi dugun bezala aste honetako Argiaren aurrerapena egin dugu Estitxu Eizagirrerekin. Bretainiako ZADi buruzuko erreportaia izan dugu hizpide lehenik eta behin. Gernikako bonbardaketaren inguruan egindako erreportaiaz ere aritu gara. Azkenik, Ipar Euskal Herrian errefuxiatuen egoeraren inguruan eginiko elkarrizketa bat ere ekarri digu.

irakurri gehiago →

GAUR8aren aurrerapena | Emakumeak protagonista

martxoa 2, 2018 | 0 Komentarioak

Ostiraletan ohi dugun bezala Gaur8aren aurrerapena izan dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. MArtxoaren 8ko greba feministara begira jarri dira aste hontako Gaur8an ere, eta hiru elkarrizketa eta erreportai ekarri dizkigu. Emakume errefuxiatuek bizi duten egoerari buruzkoa, mundu mailan izandako greba eta borrokaldi feminista ezberdinen inguruan egindakoa, eta Euskal Herrian garai ezberdinetan izandako bi borrokaldiri buruzkoa, […]

irakurri gehiago →

Nazioarteko kolaborazioa izan dugu gaurkoan, eta Kolonbiara hurbildu gara Igarki de Roblesen eskutik. Bertako egoera politikoaren berri eman ondoren, datuak mahaigaineratu ditu, eta exiliatuek bizi duten egoeraz hitz egin digu. Felipe Polania ekintzaile politikoaren hitzak ere hurbildu ditu Zebrabideara.

irakurri gehiago →