erreferentzia

Amelia Barquinen lagun baten semea, 11 urtekoa, larri heldu omen zen etxera pasa den astean. Amari kontatu zion lagun baten telefonoan sexu pasarte batzuk ikusi zituela eskolan, lagunartean. Oso bortitza iruditu zitzaion ikusitakoa. Amak elkarrizketa luzea izan zuen semearekin. Barquinen iritziz, semeak zortea du ama feminista duelako. Hala, Kinka blogean, irakasleei zuzendutako lerro batzuk idatzi […]

irakurri gehiago →

Basaurin sortu zen emakumeen lehen jabekuntza eskola, 2003an. Egitasmoak andreen formazioa eta parte hartze soziopolitikoa bultzatzea du helburu, eta ehunka herritarrek parte hartzen dute urtero. Aitzindaria da Basauriko eskola, baina Euskal Herri osoan jarri dira halakoak martxan geroztik. Duten balioaz hausnartu dugu Kalaka komunikazio parekideko Ilazki Gainzarekin.

irakurri gehiago →

“Emakume esploratzailea?”, “gonadun bidaiaria?”. “Hobeto daude etxean, haurrak zaintzen eta gure alkandorak lixatzen!”. Testu hori zeraman nonbait, 1893ko uztailean argitaratutako Punch aldizkari britainiarrean agertutako karikatura batek. Gaur egun, salagarria izango litzateke halako umorea egitea. Baina jarrera baztertzaile horrek eraginda edo, gutako askok ez dugu emakume bidaiarien erreferentziarik, ezta? Ba emakumezko bidaiariez eta horiei eman beharreko […]

irakurri gehiago →

Anton Abbadia saria jasoko zuen atzo iluntzean Kike Amonarrizek, Gipuzkoako Aldundiak emanda. Euskarari egindako ekarpena nabarmendu du epaimahaiak hura saritzeko. Aurrera jarraitzeko «akuilu» modura hartu omen du saria, eta ekitaldian dei argia ere egin du: “Euskara elkargune, lokarri, zoru komun bihurtu behar dugu. Blindatu beharra daukagu”. Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, gonbidatu aproposa izan dugu […]

irakurri gehiago →

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari-ri begira jarri gara, gaurkoan, Oihana Etxebarrietarekin. Segiko kide izatea leporatuta auzipetu eta espetxera zigortu zituzten zazpi gazteetatik aske geratu diren bosten artetik Marina Sagastizabalez hitz egin digu.  Hiru Damatxo egitasmoko lagunek Gure bazka-n Cat Boydi eta Arantza Santestebani egindako elkarrizketak ere aletu dizkigu. Horrez gain, Codegirl […]

irakurri gehiago →