Erlantz Ibargurengoitia

POTTO: BUELTAN GARA

urria 10, 2019 | 0 Komentarioak

Buletan dugu POTTO irratsaioa, atseden-egunak joan dira eta ikasturte hasieran indartsu etorri zaizkigu Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia bertsoaren mundu marabilloso-magikoa uhinen bidez zabaltzeko asmoz. Aurreneko saio honetan irailaren 12an izan genuen bihotz urraketa izan dute hizpide; Jon Barberena zendu zen 2019ko uda bukaera honetan, eta berari eskaini dizkiote aurreneko minutuak (bertso eta prosa artean). […]

irakurri gehiago →

Azken bala bota dugu POTTO irratsaioan. Erlantz Ibargurengoitiak atsedena behar eta hauxe dugu 2018-2019 ikasturtearen akabuko programa. dena ondo bidean, urrian bueltatuko gara, indarberrituta eta bertso freskoak pendrivean. Plazera izan da beste ikasturte batez bertsoaren mundu maravilloso-magikoarekin jolasean ibili izana. Azken kolpe honetan Ane Zabala etorri zaigu bisitan Piperpolis mundu birtualetik eta elkarrekin komentatu dugu […]

irakurri gehiago →

POTTO: Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa

ekaina 6, 2019 | 0 Komentarioak

Ekainaren 8an, zapatuarekin batera izango da Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa, Saran. Bertan, 2001-2002 urteen artean jaiotako 13 bertsolari gaztek hartuko dute parte final handian eta, gaurko POTTO saioan, zapatuko finalean kantatuko duten bertsolari gazteen kantu-hotsa izango dugu lagun. Ezagutu egingo ditugu oraingo eta etorkizun hurbileko bertsolari gazte handien ahotsak. Horretarako, apirila eta maiatza artean Euskal […]

irakurri gehiago →

Maiatzaren 25ean Bizkaiko bertsolari gazteek hitzordua izan zuten Abadiñoko probalekuan. Zortzikotea taulagainean, Etxahun Lekueren aginduetara. Bizkaiko eskolarteko txapelketaren finala estu joan zen, eta, bertso puntuagarriak kantatuta, buruz burukora heldu ziren Maite Sarasola eta Bittor Altube. Deustuar gazteak bertan bota zituen alerik ederrenak eta etxera eraman zuen Juan Mari Areitio bertsolariak emandako txapela. Algarakidea dugu aurtengo […]

irakurri gehiago →

POTTO: maiatzeko loreak

maiatza 20, 2019 | 0 Komentarioak

Maiatzeko loreak prest ditugu Potto saioan. Gaurkoan Santutxun urtero egiten diren udaberriko bertso-jaialdietara begiratu eta zapatuarekin batera izandako kantu eta errimak ekarri ditugu uhinetara. Lau bertsolari ziren kantatzekoak: Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio. Baina, azkenean, Arkaitz ondoezik izan zen eta haren ordez Ibon Ajuriagogeaskoa izan zen Karmelo plazan; eta Maialen… Robota […]

irakurri gehiago →

Opor- eta atseden-egunetatik bueltan, indarberrituta heldu gara POTTO saiora Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia, bertso-munduak dituen kantu-hotsak ekartzeko prest. Gaurko saioan Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finalarekin gozatu ederra hartu dugu (Durangaldeak Hego Uribe taldeari irabazita), eta, ondoren, bertso-mundu esperimentala aletu dugu, Diman izan baitzen aukerarik halako saioekin gozatzeko. Iban Amorante eta Danele Sarriugarteren kantu […]

irakurri gehiago →

POTTO: Bertso-botika, prest!

apirila 17, 2019 | 0 Komentarioak

POTTO saioaren azken kolpe honetan, Pottopsikotiko-depresiboentzako botika prestatu dugu, ale txikietan banatua:  KORRIKAren harira bi opari txiki (Maialenen mezua + Aroa Arrizubietaren bertsoak), Deustuako jaietako bertso-jaialdia (kantuan bost bertsolari Arkaitz Estiballesen aginduetara: Onintza Enbeita, Igor Elortza, Ander Anakabe, Andoni Egaña eta Jone Uria) eta azken buruko lez, Diman izan zen bertso-poteoa (kantuan Aitor Sarriegi eta […]

irakurri gehiago →

Txapelketitisak harrapatu gaitu eta txapelak banatzea gustuko dugunez, gaurko POTTO saioan Nafarroako eta Arabako bertsolaritza finalez gozatu ederra hartu dugu. Ahizpatasuna kiroldegian izan zen saioan, Julio Sotok eskuratu zuen punturik gehien, eta, hortaz, txapela Gorritira alde egin du (bosgarrenez). Eta, zazpigarren alabak badu txapeldun berria, Abetxukora joan da Arabako txapela, Iñaki Viñasprek aurrenekoz lortu baitu […]

irakurri gehiago →

Arabako Bertsolari Txapelketaren finalaren atarian, Araban egun presente dagoen bertsolaritzaren ekosistema ekarri dugu uhinetara. Aintzane Irazusta bertsozale eta urte askoan txapelketaren gai-jartzaile izandakoa elkarrizketatu dugu, prosa bideratuan. Era berean, zapatuarekin batera Gasteizko Printzipal Antzokian taulagainean izango diren sei bertsolarien kantuak aurkeztu eta sailkapen-fase zein finalerdietako lan eta ariketa batzuk ekarri ditugu. Hurrengo saioan, txapelketitisak beteko […]

irakurri gehiago →

Beste POTTO bat aireratu dugu, Bilbo Hiria irratian. Gaurkoan Nafarroako bertsolari txapelketa aztertu dugu (finalean kantatuko duten bertsolarien ariketa bana eskaini) eta Eneko Fernandez elkarrizketatu. Prosa eta bertso-kantuak + agenda-proposamena

irakurri gehiago →