eredu

Hezkuntza publikoan hirugarren greba egin zuten herenegun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lakuako Gobernnuak dio langileen erdiek eskasek egin dutela; sindikatuek adierazi dute «oso erantzun zabala» izan duela, nahiz ez duten daturik eman. Martxoan ere egin zuten greba, eta joan den asteartean ere bai. Negoziazioetan aurrerapenik ez dago, ordea, eta hurrengo ikasturteari begira jarri dira. Gatazka […]

irakurri gehiago →

Lukas Barandiaran San Romanek eta Kauldi Iriondok Errekaleorren izandako azken gertakaiez osatutako erreporatajea nabarmendu du Estitxu Eizagirre zuzendariak Argia asteakariaren aurrerapenean. Horrez gain, Axier Lopezek Nafarroan Mozal Legeaz egin den ezarpenaz idatzitakoa, eta Mikel Garciak hezkuntza sistemaren egoerak haurrengan duen eraginaz ondutakoa ere aipatu ditu.

irakurri gehiago →

Haurdunaldi subrogatua toki urrunetako kontua zen lehen; lehenbiziko lerroko albistea da egun. Asteburuan Berria egunkarian irakurri ahal izan dugunez, ugaritzen ari dira Euskal Herrian ere era horretan jaiotako haurrak. Atzerrian sortuak dira, bertan ezin baita praktika hori egin. Gaia gerturatu ahala, prozedurak etikatik eta justiziaren arlotik sortzen dituen galderen ertzak zorroztu dira; etxe barrura begira, […]

irakurri gehiago →

Kilometroak Gipuzkoako Ikastolen jaia da. Badirudi, gero eta zabalduago dagoela ikastolen aldeko jaiek egokitzea behar dutela, eta eredu berri bat eskaintzeko asmoz, duela urtebete prozesu bat martxan jarri zuten hainbat lagunek. Konbentzituta daude prozesu horretatik atera daitezkeen ondorioak Euskal Herrian ospatzen diren edozein jaietarako ere baliagarri izan daitezkeela. Horregatik ausartu da Mikel Egibar azterketa hori […]

irakurri gehiago →

XVI. mendeko moralisten arabera, haur bat ongi hezteko komenigarria zen lehen urteak amarekin eta etxeko emakumeekin igarotzea. Eta gaur egun? Nolako pentsamendua dugu gurasotasunaz eta gurasoen rolaz? Aitatasunaz hausnartzen al dugu amatasunaz bezainbeste? Eta nolako eragina du horrek umeen heziketan? Horiek dira gaurko hezkidetzaren tartera ekarri ditugun puntuetako batzuk, eta horietaz hitz egin dugu Harremanak […]

irakurri gehiago →

Jendez betetako kaleak, argazki kamera eskutan hartu eta eraikinei begira dauden atzerritarrak, turismo bulegoaren ateko ilra luzeak edo auto stopa egiten duten bide ertzeko nomadak. Turismoa aipatu, eta burura etortzen diren irudiak izan daitezke horiek. Baina irudien atzean zer dago? Zein onura eta kalte ditu turismoak? Edo zein da onura eragiten duena eta zein kaltegarria? […]

irakurri gehiago →

Euskal Herria kolektibotasunetik eraikitzeko, herritarren bizitzak erdigunean jartzeko apustua egin eta eztabaidak sortzeko asmoz, kanpaina bat jarri dute abian hainbat kolektibok, Desazkundea eta bizitza ona sarea osatzen duten hainbat kolektibok. Joan den aste amaieran egin zuten kanpainaren aurkezpen publikoa eta sare horretako partaide den Mugarik Gabe elkarteko ordezkari Lorea Undagoitia batu da gurera.

irakurri gehiago →

Euskalduna naiz, eta zu? telebista saioak identitate estereotipoen inguruko hautsak harrotu ditu azken egunotan. Esanguratsua da ETBk utzi ziola saioa emateari, baina sarean topatutako Espainiari buruzko atalak zalaparta sortu du eta handik ere kentzeko eskatu dute PSE-EEk eta COVITEk. Lakuako Gobernuak ere hitz egin du gaiaz, eta esan du han espainiarrei buruz agertzen diren estereotipoak […]

irakurri gehiago →

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko Lanki ikertegiak Mexikoko Pueblako Unibertsitatearekin garatutako proiektu bati erreparatu behar diogu segidan. Proiektuak Mexikon ekonomia sozial eta solidarioko egitasmoak sustatzea du xede, formazioa, aholkularitza eta elkarlana oinarri izanda. Ba horri buruzko xehetasunak Lanki ikertegiko ordezkari Mirene Zufiaurrek ekarri ditu gurera.

irakurri gehiago →

Biharko, Hezkuntza Plataformen Topaguneak topaketak antolatu ditu, Gasteizen. Topaketa horien helburua ebaluzio sistema eztabaidara ekartzea izango da, eta hausnarketa kolektibo hori herritarrekin eta hezkuntza komunitatearekin elkarlanean egitea ere nahi dute. Ba bihar Gasteizen izango denaren aurrerapena egiteko hiru gonbidatu batu dira gurera: Ikoitz Arrese, Leire Barrera eta Blanka Martinez de San Vicente.

irakurri gehiago →