eragin

Gazte langileek batera hausnartu eta ekiteko nahiarekin, urriaren 19an Eragin gazte prekarizatuen plataformak No es lo que hay jardunaldiak antolatu ditu Bilboko Karmelan. Eragineko kide Gaizka izan da Bilbo Hiria irratian antolatutakoaren berri ematen.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Bilbora jo dugu Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalaren eskutik. Eragin plataformak apustu etxeen aurka abiatutako kanpaina, Bilbok bizi duen eraldaketa eta hiri ereduaren inguruko eztabaida, eta larunbatean egingo den “Orain presoak” manifestazioaz aritu gara, besteak beste.

irakurri gehiago →

Lukas Barandiaran San Romanek eta Kauldi Iriondok Errekaleorren izandako azken gertakaiez osatutako erreporatajea nabarmendu du Estitxu Eizagirre zuzendariak Argia asteakariaren aurrerapenean. Horrez gain, Axier Lopezek Nafarroan Mozal Legeaz egin den ezarpenaz idatzitakoa, eta Mikel Garciak hezkuntza sistemaren egoerak haurrengan duen eraginaz ondutakoa ere aipatu ditu.

irakurri gehiago →

Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan, igandeko bigarren itzuliari begira azken eztabaida egin dute bart Martxan mugimenduko Emmanuel Macronek eta Fronte Nazionaleko Marine Le Penek, telebistan. Lehenengoz, aurrez aurre izan ziren bi hautagai horiek, eta erabat jarrera desberdinak izan zituzten. Erasoari ekin zion hasiera-hasieratik Le Penek, eta, hori ikusirik, lasaitasun itxura ematen saiatu zen Macron. Giroa bero dago […]

irakurri gehiago →

Duela zenbait aste, aipatu genizuen Ibon Rodriguez gure musika kolaboratzaileak Laboaren belarria izeneko solasaldia eskaini izan duela han eta hemen. Horren bidez, artistaren obran sakontzen du, musikarekin zuen harremana aztertuta jaso zituen eraginetatik eta berak sortu dituen eraginetara. Saio horietan ez da Laboaren musikarik entzuten, baina bai bere unibertsoa azal dezaketen doinuak. Unibertso hori gurera […]

irakurri gehiago →

Mikel Laboaren abestiekin hainbat taldek egindako bertsioak, Txinaurriak bilduman entzun daitezkeenak dira gaurko soinu bandatzat hautatu ditugunak. Eta Laboa mitikoari buruzkoak ekarri ditugu gaurko sormenaren tartera ere. Izan ere, Ibon Rodriguez musika kolaboratzaileak Laboaren belarria izeneko saioaren bidez, artistaren obran sakontzen du, musikarekin zuen harremana aztertuta jaso zituen eraginetatik eta berak sortu dituen eraginetara. Saio […]

irakurri gehiago →

Nolako irudia ematen dute amatasunaz hedabideek eta publizitateak? Eta nolako eragina du horrek ama izan nahi duten zein ez duten emakumeengan? Amatasun bat eta bakarra existitzen garela sinetsarazten al digute? Edo eredu asko eta anitzak badaudela ikusteko aukera dugu? Galdera horiek ekarri ditugu gaurko komunikazioaren tartera, eta erantzuteko edo berriak planteatzeko aukera baliatu dugu Kalaka […]

irakurri gehiago →

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak proposamena egin dio Madrili, proposatu dio elkarlanean adostea independentzia galdeketaren puntuak, baina horrek berak Espainiako gobernurik eza begi bistakoa dela ageriago utzi baino ez du egiten. Badirudi Kataluniako prozesua ari dela indartzen, eta bitartean, PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezek indar independentistekin ere hitz egiteko erakutsi duen asmoak badirudi Madrilen alarma guztiak […]

irakurri gehiago →

Ohiko bideak baliatzen al ditugu albisteak jasotzeko? Orduero irratiko buletinak entzun, egunkaria erosi edo telebistako albistegiak ikusten al ditugu? Edo ohituagoak gaude jada Internet bidez informatuak egotera? Eta, hala izatekotan, zein gailu baliatzen dugu? Ordenagailu bidez irakurtzen ditugu albisteak ala gailu mugikorrekin? Ikerketa bat abiapuntutzat hartuta, galdera horietako zenbaiti erantzuteko aukera izan dugu gaur gurean […]

irakurri gehiago →

Kezka zabalduta dago aspaldian, baina soluzioei buruz gutxiago hitz egin dute orain arte. Euskara ahultzen ari da indar gehien duen lekuan, arnasgune gisa izendatu diren horietan. Jaitsi egin da euskaraz dakitenen portzentajea, euskara lehen hizkuntza dutenena ere bai, eta, hortaz, baita erabilera ere. Arrazoi bat baino gehiago dago aldaketa horren oinarrian, baina ziurra da hirigintzak […]

irakurri gehiago →