emariak

Ostiralero bezala, aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu, Amagoia Mujikarekin. Yolanda Colom gerrillari guatemalarraren bueltako erreportajea, “Emariak” liburuari buruzkoa (hainbat emakume erreferente biltzen dituena), eta Infraganti harrapatu duten Agustin Belokiri egindako elkarrizketaz aritu gara gaurkoan.

irakurri gehiago →

Zein perfiletakoak dira gure erreferenteak? Zein behar dago emakumeek egindako ekarpenak eta egoerak ikustarazteko? Erreferenteak izateak emakumeen ahalduntzea bultzatuko du? Galdera hauen eta beste hainbaten inguruan hausnartu dugu Kalakako Ilazki Gainzarekin, eta aipatu digunez, hilabeteotan kaleratuko dute “Emariak” izeneko liburua, 12 emakumeren bizi eta ekarpenak bildu eta lehen lerrora ekarri asmoz.

irakurri gehiago →