emanaldi

EliralE Dantza Konpainiak Xihiko ikuskizuna eskainiko du bihar Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean. Koreografia horretan, dantza eta musika nahastu dituzte konpainiakoek, eta Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, eta Oihan Indart dantzariekin batera, Jokin Irungaray perkusionista eta Arkaitz Miner biolinista arituko dira oholtza gainean. Zitaren harira, Xihiko-ren nondik norakoak jakin eta Eliraleren sorkuntza lanez ere aritzeko, konpainiako koreografo Pantxika […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Atlas Geopoetikoaren lehen tomoa argitaratu du ZTK zigiluak eta joan den ostiralean Hendaian egin zuten liburuaren aurkezpena. Mixel Etxekopar eta Patxi Laskaray argazkilaria izan ziren aurkezpenean. Hala ere, aipatu behar da proiektu berezi horretan, lau lagun hiru egunez herri batean egoten dira, eta bildutakoarekin emanaldi bat eskaintzen dute. 2012tik 2016ra zazpi herritan izan […]

irakurri gehiago →

Jon Garmendia Txuriya-k eta Xabier Solanok elkarrekin egin duten 20 urteko sormen ibilbidearen emaitza da Bat eta bat gara gu deitutako poesia eta musika ikuskizuna. Gaur, Azkainen izango da ikuskizunaz gozatzeko aukera. Emanaldia ipuin laburrek, poemek eta kantuek osatzen dute, Garmendiaren eta Solanoren abilezien osagarri. Larresoron estreinatu eta Saratik pasa ondoren, birak Azkaineko gaztetxean du […]

irakurri gehiago →

Azaroaren 27an, igande honetan, Usopop festibalaren edizio berri bat ospatuko dute Sarako Lur Berri gelan. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, hiru musika emanaldiz gozatzeko aukera izango da: Noiserv artista portugesa, Ekiza eta Bilau euskaldunak. Aipatuko dugu Jurgi Ekiza Willis Drummondeko kantariak bakarkako ihesaldian ondutako diskoko kantak eskainiko dituela bertan, disko hori aurkezteko bira bukatzen ari baita. Baina […]

irakurri gehiago →

Oa-huetak deitzen da haurrei zuzendutako Elirale konpainiaren ikuskizun berria. Dantza, musika eta antzerkia nahastu dituzte bertan hiru interpretek. Lodikroko liburua baliatu dute emanaldia sortzeko abiapuntu gisa. Oihan Indart dantzariak haurren aurrean izan beharreko jokabideaz hitz egin du Radiokulturan eta elkarrizketa horri egin diogu lekua bi astelehenez behingo antzerkiaren atalean.

irakurri gehiago →

Ostegun arratsaldeetan artistei, sormenari, arte adierazpide hainbati begira jartzeko aukera aprobetxatzen dugu. Gaurkoan, agendari tira egin eta emanaldi berezi bat hartuko dugu hizpide. Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna delakoan eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa dela pentsatuta, larunbaterako Jakinduriek mundue erreko dau 2016 bertso zientzia emanaldia antolatu baitute Bilboko Bizkaia […]

irakurri gehiago →

Tartean tartean, euskal antzerkigintzaren atalean, antzerki talde amateurren obrak lantzen ditugu. Gaur halaxe egin dugu EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko kide Itziar Eliasen laguntzaz. Atzo, Azkoitiko Matadeixe gune autogestionatuan Punto, ta punto obra antzeztu zuten Azpeitiko emakumeen antzerki taldeko lagunek. Eliasek antzezlanaren ingurukoak azaltzeaz gain, Alaitz Olaizola zuzendari eta gidoilariari egindako elkarrizketatxoa ere ekarri digu.

irakurri gehiago →

Bi astelehenez behin, euskal antzerkigintzaren bueltako kontuak lantzen ditugu EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasekin batera. Eguberri garaian haurrentzako jostailuen iragarkietan erreproduzitzen den sexu bereizketaren harira, estereotipoak hautsi asmo dituen Eidabe konpainiaren Futbolariak eta printzesak obra ekarri digu gaurkoan, umorez haurrei beste era bateko mezuak helarazteko helburua duen antzerki emankizuna.

irakurri gehiago →

Olatz Zugasti hernaniarrak gaur bertan emanaldia eskainiko du Baionako Herri Antzokian. Urteetan Benito Lertxundiren kontzertuetan aritu ostean, bakarkako kontzertuak eskaintzeko prest da Zugasti. Kantu berriez osaturiko diskoa kaleratu du, eta bertan herriarekiko kezkak eragindako kantak bildu ditu, batzuetan hizkera zuzenarekin, besteetan metaforetan bilduta, horrez gain, bere ukituaz gaurkotu dituen kantu tradizionalen bat edo beste ere […]

irakurri gehiago →

Bihar, Iparraldeko Artistak Seaska-ren alde jaialdia ospatuko dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. 20:00etatik aurrera, Bidaia taldea, Aire Ahizpak, bertsolariak, Begiz Begi, Bilaka, H.Eden, Erramun Martikorena, Kattalin Indaburu eta beste hainbat igoko dira oholtza gainera. Ba horren guztiaren inguruan, H-Eden taldeko kide Maddi Zubeldiarekin egon da Antxeta irratiko esatari Maia Muruaga.

irakurri gehiago →