emakumea

ZINEMA ITSUA – Prostituzioa

otsaila 28, 2019 | 0 Komentarioak

Munduko lanbiderik zaharrena omen da prostituzioa. Baina ezer gutxi ezagutzen dugu atzean ezkutatzen den errealitateaz. Prostituzioaren egungo ezaugarri nagusienetako bat ikusezintasuna baita. Zinemak noiz behinka tartetxo bat egin dio, eta ikuspegi hau da gaurko Zinema Itsuan landu duguna. Aspaldiko partez Marlene eta Louise elkarrekin aritu gara entzuleen konpainian. Beti bezala, gaueko 21:00etatik aurrera FMko 99.3an!

irakurri gehiago →

Goya sariak banatu dira eta Oscarretarako izendapenak argitaratu dira dagoeneko. Bi jaialdi hauetan nagusitu diren filmak errepasatu ditugu gonbidatu berezi baten konpainian. Gaurkoan gurekin Iraia Elias aktore eta Atalkari ohia izan da. Eta bide batez, filmak betaurreko moreekin aukeratzeko test bat aurkeztu dugu, Bechdel testa.  Ba al dakizue zer den eta zertarako balio duen? Honen […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 50 | Hormetako arrakalen oihua

urtarrila 14, 2019 | 0 Komentarioak

ERRAIETATIK irratsaioaren 50. edizioa ospatzen dugun honetan, 2019. urte berriari ongi etorria eman nahi izan diogu. Horretarako, askotan hizpide izan ez dugun mundu batean murgildu gara, artearen munduan, alegia, Irantzu Lekue artibista gasteiztarraren eskutik. Izan ere, artea da gure gonbidatuaren bizitza goitik behera zeharkatzen duen ardatza. Eta Irantzuk ez du bere burua soilik artista garaikidetzat […]

irakurri gehiago →

Emakumeek ere konposatu dituzte soinu-bandak

azaroa 30, 2017 | 0 Komentarioak

Zinearen Historiaz jardun genuen aurrekoan eta esan genuen soinua sartzeak Zazpigarren Artea irauli egin zuela. Audioa sartzeak, elkarrizketei ez ezik, musikari ere egin zion tokia eta, hain zuzen ere, abestiak izan ditugu protagonista gaurkoan. Izan ere, ba al dago soinuak bere papertxoa ez duen eszenarik? Kontuan izan, isiltasuna ere soinuaren barruan dagoela. Kar, kar. Melodiak, […]

irakurri gehiago →

Agian, entzun duzu zerbait edo nabaritu duzu haize boladatxo batek ilea zertxobait astindu dizula. Ez larritu! Marlene eta Louis izango ziren! Kaskoa eta eskularruak jantzi, eta sidekarrez espazioa eta denbora igaro baitituzte atentzioa eman diguten emakumeak aurkitzeko. Inguruko lagunei galdetuz, izen pila bat bildu dute dagoeneko eta horiei buruz mintzatu dira. Inoiz galdetu diozue zuen […]

irakurri gehiago →

Joan den astean Angela Davis Euskal Herrira etorriko zela jakin genuenetik asko ari gara hitz egiten bisita horrek duen garrantziaz. Bihar izango da hasiera Kartzela kalera! topeketeten baitan Emakumea eta kartzela izeneko jardunaldiak. Gaur ere izango dute saiotxo bat, ordea, eta igandean ere izango da zertaz hausnartua. Horretaz hitz egiteko Giza Eskubideen Euskal Behatokiko Iratxe […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: edoskitzea

azaroa 12, 2013 | 0 Komentarioak

Edoskitze naturalaren praktika aukeratzeko emakumeon askatasunaz hausnartzeko irratsaioa da hau. Edoskitze naturala bai? edoskitze naturala ez? Txarrena emakumeak presionatzea da, edoskitze naturala paradisua bezala saltzea, aukeratzeko askatasuna ez errespetatzea, gure titiekin nahi  duguna egitea defendatzen du Pikara Magazinean Beatriz Gimenok. Artikuluko zenbait ideia ekarri ditugu saio honetara, baita Ttiklik.com webgunetik ateratako Edoskitze Naturalaren onuren zerrenda […]

irakurri gehiago →