elkarte

Aste honetako Kultur Kuboan : -Lisabö Irungo talde famatua berriz hor dugu lan berri batekin, zale ainitzen poza berriro piztuz. « Txap » gitarista eta kantariarekin mintzatu gira itzultze prozesu hortaz… -Atharratzeko Prefosta elkarteak Aguxti Xahoren etxea biziaraztea erabaki du, kidea den Joana Hoquik erraiten daukun bezala… Musika : Nekfeu « Avant tu riais », David Fray « Chopin, Nocturne OP.48 […]

irakurri gehiago →

Trainspotting 1996 urteko filma eskoziarra da. Danny Boylek zuzendu zuen eta Irvine Welshek idatzitako eleberrian oinarritzen dena. Filmak Edinburgoko heroinomano talde baten bizitza deskribatzen du. Drogari, sexuari eta bizitzari buruzko hainbat hausnarketa egiten du. Ba bi hamarkada igarota, filmaren protagonistak berriz bildu dituzte orduko toki berean bigarren zatia egiteko. Duela zenbait egun estreinatu zen Edinburgon, […]

irakurri gehiago →

Malas Compañías eta Karola elkarteek, Bilboko Udalaren eta Zaporeak elkartearen laguntzarekin, zirku emanaldi solidarioa egingo dute gabon hauetan Bilbon. Emanaldia abenduaren 29an izango da Bilborocken, 18:00etatik aurrera. Sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai eta etekinak Greziako Chios irlan errefuxiatuekin lan egiten duten proiektu solidarioetara bideratuko dira. Mikel Pikaza da Malas Compañías taldeko kideetako bat eta […]

irakurri gehiago →

Siriako errefuxiatu bati laguntza emateagatik ezaguna egin zen Irungo Adiskidetuak elkartea, nahiz eta atzetik urte askotako bidea duen etorkinei laguntza juridikoa eskaintzen. Egunero-egunero pasatzen dira bertatik Euskal Herrira etorri berriak laguntza bila. Idoia Ikardo da elkarteko abokatuetako bat eta Antxeta irratiko Aitziber Zapirainek harekin izandako solasaldia ekarri dugu gaurko irratien tartera.

irakurri gehiago →

Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak atzoko irratien tartean aurreratu zigunez, De Miguel ustelkeria auziaren inguruko mahai ingurua antolatu du Adi elkarteak gaurko, 19:00etan Aldabe gizarte etxean izango da. Auzi horretako paperetan EAJko izen ugari agertu dira paperetan eta De Miguelek enpresa ugari kontrolatzen zituela argi geratu da. Hala ere, gaurko mahai inguruan gaia gertutik jarraitu […]

irakurri gehiago →

Hainbat hilabetez aktibitatea etenda izan ondoren, Ipar Euskal Herriko Planning Familial egitura berriz martxan jarriko dute aurki, Baionan egoitza berria lortu baitute elkarteko kideek. Ba hori eta beste hainbat gai gurean jorratzeko Gure Irratiko esatari Ihintza Arrieta batu zaigu. Horrez gain, giza eskubideen nazioarteko egunerako Etxerat elkarteak egindako elkarretaratze deia ere nabarmendu du. Kultura arlotik, […]

irakurri gehiago →

Bizkaiko zahar etxeetako egoiliarren familiak elkarte bat sortzen ari zirela jakin genuen azaro hasieran. Enpresen eta langileen arteko gatazkaz harago, senideei eskaintzen dieten arreta ez dela behar bezalakoa uste baitute. Ba joan den ostiralean, Bilbon aurkeztu zuten Babestu izeneko elkartea, eta euren asmoen berri jakiteko, elkarte horretako Xabier Monreal batu da gaurko saiora.

irakurri gehiago →

Sexologiaren ikuspuntuak, sexuen ezberdintasunak ez du inolaz ere pertsonen sexuarengatik baztertzea edota haien harremanak hierarkizatzea nahi izan; alderantziz, hezkuntza sexualaren barneko osagaiak dira hezkidetza, genero indarkeriaren prebentzioa, harreman afektibo osasuntsuen lanketa, sentimendu eta emozioen garrantzia. Hilean behin hezkidetzaz aritzeko zabaltzen dugun tartean, sexuen hezkuntzari begira jarri gara Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegirekin.

irakurri gehiago →

Emakume kurdu askeen kongresua, Van, Rainbow, Adyaman, Cren eta Selis emakumeen elkarteak, Mus emakume etxea, Bursa Panayir emakumeen elkartasunerako elakrtea eta beste 370 elkarte itxi zituen Turkiako Gobernuak joan den astean. Turkiako Emakumeen Mundu Martxak bilera egiten zuen eguna baliatu zuen Ankarak horretarako. Albiste horri eta beste hainbati erreparatu diegu Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia […]

irakurri gehiago →

Bihar hasi eta azaroaren 13ra bitartean, dispertsioaren errealitatea jendarteratzeko bira egingo du Etxeratek. Euskal preso politikoen senide eta lagunak biltzen dituen elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu elkartasuna landu eta dispertsioa salatzeko. Gizartea informatu eta euren lanari bultzada eman nahi diote bira horrekin, euskal gizarteari normalizazio, bake eta biolentziarik gabeko bidean aurrera egitea oztopatzen dioten dispertsioaren […]

irakurri gehiago →