elkarrizketa

HIRU KORTXEA: Bidelapurrak taldea gaurko elkarrizketan

urtarrila 19, 2018 | 0 Komentarioak

Bidelapurrak taldeko Ander Solozabal eta Ekaitz Aranberri ziren etortzekoak gaurko programara, baina azkenean telefonoz egin behar izan dugu elkarrizketa. Lehenengokoa musikaren mafiak bahituta eta bestea Londresera azken orduko bidaia eginda (diskografikarekin papeleoa), ez dira agertu Hala Beditik. Haiek ikusteko aukera bihar Helldoradon gaueko 22:00tan, bitartean, entzun 3Kortxeako nobedadeak, berriak eta gomendiak.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Sumisión City Blues gaurko gonbidatuak

urtarrila 12, 2018 | 0 Komentarioak

Asteko albiste musikalak eta zenbait disko berri (Nebrashka, Entzun! liburua, Mice, Atom Rhumba, …) entzuteaz aparte, gaurkoan Pela etorri zaigu Hala Bediko estudioetara. Sumisión City Blues taldeko abeslariak, disko berria oinarri hartuta, elkarrizketa mamitsua eskaini digu. 

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Bultz! taldekoak gonbidatu izan ditugu.

abendua 15, 2017 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Eme taldea, Bi bala, Mirailak, No regret, Pelax eta beste batzuen disko berriak entzun ditugu. Gutizia bezala, Deap Valley taldea izan dugu eta elkarrizketatua Elorrio eta Abadiño artean sortutako Bultz! taldea elkarrizketatu dugu.

irakurri gehiago →

Ez da lehen aldian Koldo Otamendi 3Kortxean elkarrizketatzen dugula. Eta oraingoan ere, MusikaZuzenean webzinea ardatz hartuta, autoekoizpengintza, Durangoko Azoka eta oro har Euskal Herriko musika eszenaz aritu gara.

irakurri gehiago →

Berriak, agenda eta nobedadeetaz (Sofa, Mikel Urdangarin, …) aparte, bisita izan dugu estudioan. Fears Away sortu berri den taldearen bi kide etorri dira gurera, Javi eta Mangui. Taldea, kaleratu duten EPa eta Gasteiz Hardcore Crew izan ditugu mintzangai, besteak beste.  

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Odolkiak taldea gaurko elkarrizketatuak

maiatza 29, 2017 | 0 Komentarioak

Odolkiak taldeko lagunak izan ditugu gaurkoan Hala Bediko estudioetan, haien aurreneko lana “Alza el Vuelo” denaren aurkezpena egiteko. Talde gaztea, gogotsu hasi duena bere ibilbidea musika munduan. Elkarrizketaz aparte, agendari errepasoa, berri musikalak eta ohikoak diren nobedadeak izan ditugu gaurko menuan, tartean, Las Kasettes, Kaskezur, Bilau, Balerdi Balerdi, Igor Arzuaga, Tracción, Jimmy Barnatan eta Big […]

irakurri gehiago →

Diego Aldasorok Udako arrats eternala artista liburua plazaratu du Argitaletxea EDO!ren eskutik, ez ohiko formatuan: pospolu kutxa baten forma du liburuak. Yolanda Arrietak, berriz, urteotan pilatu duen esperientzia Aho bete amets saiakeran laburbildu du. Bi idazleekin hitz egin dute Hitzen Uberan atariko lagunek, eta elkarrizketa horiei tiraka izan dugu liburuetan kontatzen denaren berri, gurera batu […]

irakurri gehiago →

Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketako finala jokatuko da larunbatean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Aurrez aurre ariko dira Tolosaldeko bi talde: Am…ona! Amasa- Villabonako taldea eta Karidadeko benta Asteasuko eta Zizurkilgo taldea. Horren harira, txapelketaren koordinazio lanetan dabiltzanekin eta talde finalistako kide banarekin hitz egin du Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak, eta solasaldi hori dakargu gaurko agendaren tartera.

irakurri gehiago →

Kontserbadoreak agintean daudenez geroztik, asko egin du gora kaleko bortizkeriak Brasilen, sarri, gainera, poliziak ere badu bartea horretan. Gai horri buruz Jose Angel Oriak idatzi duena aurreratu du gurean Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujikak. Horrez gain, Gasteizko Alde Zaharrean duela hamar urte abian jarritako Goian proiektu komunitarioaz, kultur aniztasuna ardatz duenaz, Xabier Izagak bildutakoak ere […]

irakurri gehiago →

Zenbat kostatzen ote da irratian publizitatea jartzea? Berdin kobratzen ote dute irrati guztietan? Eta zein iraupen izaten ote dute irrati iragarkiek? Info7 irratian, adibidez, nola funtzionatzen ote du horrek guztiak? Guk ez dugu interes berezirik, e, baina Gasteizko Halabedi irratiko lagunek bai nonbait. Hargatik, apirileko Irratiak irratia tartea baliatu dute Info7ra deitu eta zalantza guztiak […]

irakurri gehiago →