elikadura burujabetza

Bidasoa Km0 proiektua abiatu berri da, Hondarribiko eta Irungo elikadura-kateko eragileen artean, tokiko elikadura garapenerako banaketa- sistema sendo bat sortzeko helburuarekin.  Dornaku Lanzekin hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan egitasmo honi buruz.

irakurri gehiago →

Ekonomia sozial eraldatzailearen bueltako gaiak jorratzen ditugu hilabetean behin Koop57ko Liher Gonzalezen eskutik. Gaurkoan, Etxebarrie baserriko crowfundingari buruz aritu zaigu lehenik eta behin. Iruñean egingo den etxebizitza kooperatiben inguruko hitzaldiaren berri ere eman digu, ondoren. Azkenik, Durangon egingo den Berdeago azokan aurkeztuko den “Finantzaz haratago” ponentziaren aurkezpenaz aritu da Liher. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu, Xabier Izagaren eskutik. Hiru erreportaje eta elkarrizketa izan ditugu hizpide: Duela 35 urte Erroman desagertu zen 15 urteko neskatoaren istorioaren azken kapituluari buruzkoa, Bilbon Labore eta IPES elkarteek elikadura burujabetzaren inguruan aste honetan egin dituzten jardunaldiei buruzkoa eta Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaile eta bertsolariari eginiko elkarrizketa, besteak beste.

irakurri gehiago →

Elikadura burujabetza eta finantza burujabetzan sakondu dugu, Oreretako proiektu baten eskutik. “Zituene, pasta obradore kooperatiboa” aukera ederra dugu elikadura burujabetzan pausoak emateko, eta honelaxe azaldu dizkigu Naiara Retegik proiektu honen nondik norakoak.

irakurri gehiago →

Ekonomia sozial eraldatzaileari buruz aritu gara gaurkoan Koop57ko kide den Liher Gonzalezekin. Zehatzago esanda, finantza burujabetza izan dugu hizpide, eta beste arlo batzuetako burujabetzekin duen harremanaz aritu gara. Elikadura burujabetzaren inguruan ere aritu gara, eta honen inguruan dauden hainbat proiekturen berri eman digu. Horietako bat, azkenaldian sortutako Zituene, pasta obradore kooperatiboa.

irakurri gehiago →

Erresuma Batuan elikadura burujabetza eraikitzen

azaroa 16, 2017 | 0 Komentarioak

Euskal Herriko baserritarren delegazio bat nekazarien elkarte The Landworkers’ Allianceren eskutik, Erresuma Batuan elikadura burujabetza sustatzen duten hainbat proiektu ezagutu zituzten, bai komunitateetatik, bai politika publiko konkretuak proposatuz. Gaurko saioan beraien inpresioak partekatu dituzte gurekin. http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2017/11/20171115-Lur-eta-Murmur-UKko-esperientziak.mp3

irakurri gehiago →

Lur eta Murmur: Elikaduraren etorkizuna

maiatza 5, 2017 | 0 Komentarioak

Pasa den astean Gasteizen egon ginen, Elikadura21 Nazioarteko Hizketaldian. 100 hizlari baino gehiagok eztabaidatu zuten, elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkei buruz. Horietako biren aurkezpenak ekarri ditugu: Mamen Cuellar, ISECko kidea eta Saioa Iraola, Bilgune Feministakoa. Zer motako aliantzak sortu? Nola ulertu elikadura osasuntsua? Nola jabetu gure gorputzaz? Hausnarketa hauek eta gehiago gaurko Lur eta Murmur […]

irakurri gehiago →

Baserritar mugimendua Indian

apirila 20, 2017 | 0 Komentarioak

Indian, nekazaritza munduan ere barneratuta daude kasta-sistema eta genero zapalkuntzak. Hala ere, gero eta eztabaida sakonago bat egiten ari da baserritarren mugimenduan, bereziki hegoaldean, honi aurre egiteko eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko. Esti Redondo, agroekologia formakuntzetan aritua, hiru hilabete igaro ditu Indiako La Via Campesinako bi erakundeekin, eta honi guztiari buruz hitz egin dugu berarekin gaurko […]

irakurri gehiago →

ZEIN DA GIPUZKOAKO TOKIKO NEKAZARIEN AZOKEN ERAGINA?

otsaila 24, 2017 | 0 Komentarioak

Gipuzkoako 10 azoketan egindako ikerketaren arabera, azokek emakume aurpegia dute; azoketan saltzen duten baserritarrek eskala txikiko ekoizpen dibertsifikatuak dituzte; eta herritarrak kalitatezko elikagaiak eta bertako produktuak erostera gerturatzen dira. Ikerketa honen ondorioei buruz hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Mirene Begiristain EHUko irakaslearekin eta Landaola – Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioko azoken koordinatzailearekin, […]

irakurri gehiago →

“Gure etorkizunerako eredua agroekologian oinarritzen da”. Eredu honetan feminismoak eta elikadura-burujabetzak ekartzen dituzte bizitza erdigunean mantentzeko behar diren tresnak. Honi guztiari buruz hitz egiten digute Etxaldeko Emakumeen Taldeko kide Malu, Maite, Miriam, Gotzone eta Alaznek, gaurko Lur eta Murmur irratsaioan. https://ia801506.us.archive.org/10/items/20161201LurEtaMurmur/20161201%20LurEtaMurmur.mp3

irakurri gehiago →