EH musika

TOPA IN TOPO #006 Oiartzun

16 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Hemen dago Topa in Topo-ren 2. denboraldiko 2. bidai musikatua. Gaurkoan Oiartzungo bidea hartuko dugu eta azken hiru urteetan OiartzuaRock jaialdian jo duten talde eta bakarlariak entzungo ditugu. Gaurkoan gainera, jaialdi honi buruz hitz egiteko prest, Endika Loiolarekin topatu gara geltokian gure zai! Topa In Topo #005 Oiartzun (gonbidatua: Endika Loiola) .: Hilabeteko diska: The […]

irakurri gehiago →

TOPA IN TOPO #005 Usurbil

29 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Hemen dago Topa in Topo-ren 2. denboraldiko 1. bidai musikatua. Gaurkoan Usurbilgo bidea hartuko dugu eta talde batzuk salbu, azken 10 urteetan herri horrek emandako talde eta bakarlari batzuk entzungo ditugu. Topa In Topo #005 Usurbil .: Hilabeteko diska: Managaitz & Fly Shit “Gaztaroko erokeria bat baino gehiago” .: Hurrengo geltokia… Usurbil: Larrua Truk / […]

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Dupla bikote aguraindarra gurean

18 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Larunbat honetan Muinoko Hotsak berri bat ospatuko da Gasteizko gaztetxean eta bertan Durangoko Mocker’s hirukotea eta Aguraingo Dupla izango dira oholtza gainean. Disko nobedade, elkarrizketa eta bestelakoetaz gozatzeaz gain, Dupla taldeko Beñatekin izan gara, taldearen nondik norakoak jakiteko gogoz.

irakurri gehiago →

Aurreko astean jai hartu ostean, poltsikoa nobedade eta albistez beteta ekarri dugu gaurkoan. Ohiko menuari La Banda del Abuelo taldearekin elkarrizketa eta gutizia tartean Blowfuse taldea gehitu dizkiogu! On egin!  

irakurri gehiago →

Gaurkoan MICE etorri zaigu Hala Bediko estudioetara. Ez da lehen aldia Miren Narbaiza gurera hurbiltzen dena, aurrez, Napoka Iria edota Joseba B. Lenoir bandetako kide bezala ere etorri izan da. Oraingoan, bere bakarkako egitasmoa aurkeztera etorri zaigu, MICE. Proiektuari buruz aritu gara, eta nola ez, igandean Gasteizko Artium museoan eskainiko duten zuzenekoari buruz ere.

irakurri gehiago →

Los Señora talde gasteiztarrak “Contra la Naturaleza” disko berria kaleratu zuen duela gutxi, eta lau haizetara zabaldu gabe, agur esan digu. Puerto de Santa Marian Paco Locorekin grabatua, 7 abestitako artelan ederra argitaratu dute LP eta CD formatu ezberdinetan. Gainera, asteko albisteak eta D-Tox, Libe, Liher, Giante eta Azken Aukera taldeen azken lanak entzun ditugu, […]

irakurri gehiago →

Giante talde berria da, baina, taldekideak, ez. Jefe Chirparen errautsetatik sortua, “This is fine” diskoa kaleratu berri dute, post-hardore doinuak biltzen dituzten 12 pilula eder. Horretaz gain, albisteak errepasatu eta disko berri asko ere entzun ditugu, tartean, Morau, Azken Aukera, Los Señora, Marlik, Liot, Bidelapurrak, No Regret eta aurrez aipaturiko Giante.

irakurri gehiago →

No Regreat talde gasteiztarrak “Eres Polvo” kaleratu zuen duela gutxi, eta disko hori zein taldearen nondik norakoak izan ditugu mintzagai. Bestalde, asteko albiste musikalak eta zein disko nobedade ugari ere entzun ditugu.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Albiste eta disko berri betekada

2 otsaila, 2018 | 0 Komentarioak

Astero legez, albiste musikalak errepasatu ditu irratsaio hasieran, eta ondoren, zenbait disko berri entzun, tartean, Abereh, Skasti, Birkit, Vulk, Libe, Pelax, Azken Aukera, Faltons, Nebrashka eta Bidelapurrak. Gaurkoan ere, musikaz ugari gozatu dugu.

irakurri gehiago →

Aste honetako irratsaioan asteko albiste musikalak errepasatu, eta Birkit, Azken Aukera, Bashoan, Sharon Jones edota Matadero Records zigiluaren zenbait disko entzun genituen. Eta bestalde, PJ Harvey handiaren “Tu bring you my love” izango genuen gutizia bezala.

irakurri gehiago →