egun

EGUN ERO KANTUZ – Aritz Gorostiaga Eskubi

azaroa 8, 2019 | 0 Komentarioak

Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Gaurkoan, Aritz Gorostiaga Eskubi izan dugu gonbidatu: Latasako (Imotz) alkatea da bera, eta gaur egun Bi Ahizpak Bideo produktora dauka martxan. Bere bizitza (eta fonoteka) zinemari oso lotua […]

irakurri gehiago →

Apirilaren 8an bakearen artisauak milaka izango direla esan zuten armagabetze eguna aurkezteko egindako agerraldian, orain dela bi aste, Baionan. Hilabeteak dira izen horrekin bataiatu zela gizarte zibilak armagabetzerako abiatutako dinamika. Egun historikoaren bezperetan, bakea eraikitzeko artisautzan hasieratik murgildu den Mixel Berhokoirigoinekin hitz egin dute Euskal Irratietako lagunek gaur, eta elkarrizketa hori izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

Gaur Emakumeen Nazioarteko Egunaren biharamuna izan arren, egun seinalatuaren harira Sakanan antolatutako ekintzen errepasoa egin du Beleixe irratiko Maider Beteluk irratien tartean. Horrez gain, larunbatean egingo duten Sakanako stock azoka eta Etxarri Aranazko gaztetxearen hamargarren urtemuga ekarri ditu agenda arlotik. Amaitzeko, June Kintana disko jaurtitzailea, Espainiako txapelduna dela azaldu du.

irakurri gehiago →

Leire Marta lagunarekin, Greziara joan zen oporretan. Sare sozialen bidez zabaldutako argazkiak, txantxak, hitz samurrak… ikusitakoan norbaitek galdetu zuen ea elkarrekin dauden. Ez, ez dira bikote, ezta maitaleak ere. Lagunak dira. Joanesek haren bikotekide ohi Perugatik munduko gizonik ederrena dela esaten du. Kale berberean bizi dira eta oporrak elkarrekin pasatzen dituzte. Herriko jendea txutxu-mutxuka aritzen […]

irakurri gehiago →

Alderdi eskuindarrek Frantzian egindako hauteskunde primarioen bueltakoak nabarmendu ditu Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gaurko irratien tartean. Horrez gain, Garapen kontseiluaren bilakaeraz aurkeztu berri duten txostena aipatu du. Baita Jagon jardunaldietan elkargo berria sortzen denerako zehaztu beharreko hizkuntza politikaz egindako adierazpena ere. Hizkuntza politikarekin lotuta, frantses parlamentuan gaur aurkeztuko den hizkuntza lege berriari buruzkoak ekarri […]

irakurri gehiago →

Hamabost egunez hainbat ekintza egin ondoren, asteburuan burutu da Baxe Nafarroako Euskararen Urtaroaren egitaraua. Bertan ateratako gogoeten berri ekarri du Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek irratien tartera. Makean ospatutako amnistiaren egunaz, eta Bizi mugimenduak egin dituen gogoeta egunez ere hitz egin du. Horrez gain, Laia txokolategiari Parisen eman dioten sariaz eta Kintoan barna mugaz gaindiko […]

irakurri gehiago →

Uriaren 24an, astelehenean, liburutegien eguna ospatuko denez, gaia parera etorri zaio Garoa liburu dendako Imanol Agirreri gaurko literaturaren tarterako. Hasteko, jende askok nahasten baditugu ere, liburutegiak eta liburu dendak ez direla gauza bera nabarmendu du, baina bien arteko zuzeneko elkarlana onuragarria dela. Horrez gain, gomendio gisa, William Finneganek idatzitako Años Salvajes liburua gomendatu du.

irakurri gehiago →

Atzo, urriak 17, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna izan zen. Milioika lagunek prekarietate, pobrezia edo miseria egoeretan bizirauten dutela gogora ekartzeko eguna. Datuak eskandalagarriak dira: besteak beste, 17.280 pertsona gosez hiltzen direlako egunean munduan eta Europar Batasunean 123 milioik pobrezia egoeretan bizirauten dutelako. Populazioaren ia laurdena, alegia. Mundu mailako aberastasunaren metaketa desorekatuak dakartzan pobrezia eta desberdintasun […]

irakurri gehiago →

Antzerki egunak biziko dituzte Usurbilgo herritarrek eta bertaratuko duten guztiek irailaren 22tik 25era bitartean. Gure arimei bazka eman behar zaielakoan antolatu dituzte Jauzi egunak. Antzerkiaren hainbat alde lantzeko asmoa dute eta egitaraua osatzerakoan antzerki lanez gain hitzaldi eta ikastaroak ere izan dituzte kontuan. EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak parte hartu du antolaketan eta bertako Itziar […]

irakurri gehiago →

Astean zehar Zebrabidean aipatu dugunez, bihar OlatuKoop sareak urtemuga ospatu eta sakontze eguna ospatuko du Zarauzko Lakari gunean. Horri helduta, Lakari zer den ezagutzeko aprobetxatu nahi izan dugu Zarautza egin dugun bisita, eta bertako kide Leire Udaberekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →