dokumentala

Gasteizko Euskaraldiaren baitan dokumental bat ekoitzi du Mikel Ezkerrok. Gasteizko euskararen egoerari helduz, arlo ezberdinetako gasteiztarren bizipen eta esperientziak jaso ditu Ezkerrok “11 baino +, Has Gasteizen euskaraz bizitzen” lanean. Urtarrilean estreinatu zuten, eta dagoeneko sarean ikusgai dago trailerra ere.

irakurri gehiago →

Tolosara jo dugu irratien tartean, Ataria irratiaren eskutik. Asteburuan izandako hainbat omenaldi eta Alegiko gaztetxearen 31. urteurrenaren baitan egingo den dokumentalaz aritu gara Iñigo Terradillosekin.

irakurri gehiago →

Ostiraletan ohi dugun bezala Gaur8aren aurrerapena izan dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. Hiru erreportai ekarri dizikigu gaurkoan: Sufragisten iraultzaren 100. urteurrena, Nevadan izandako bertsolari eta ikertzaileek emakumea eta sorkuntzaren inguruan landutakoaren kronika, eta Yogurinha Borovaren inguruan Izaskun Arandia egiten ari den dokumentala (My way out).    

irakurri gehiago →

Barakaldoko Revolta Permanent taldearen “Ultravioleta” lan berriaz aritu gara gaurkoan Iker Aginaga taldekidearekin. Bilbo Hiria irratiko estudioetan izan dugu Aginaga, eta disko berriaren eta “Gazteak euskara zabaltzen” dokumentalaren berri eman digu.

irakurri gehiago →

Miarritzera begira jarri gara Irratien tartean. Bertan iragaiten ari den FIPA (ikusentzunezko saioen nazioarteko festibala) festibalaren baitan aurkeztua izen den “Basahaideak” dokumentalaz Antxeta irratiko lagunek egindako erreportaia ekarri baitugu gurera.

irakurri gehiago →

Zinebi jaialdian estreinatu zuten “Atrapados por la serpiente” dokumentalaren zuzendariari egin diote Bilbo Hiriako lagunek elkarrizketa. Cancer Moon taldearen inguruko dokumentala da, bilakaera pertsonal eta kolektiboak landu dituzte Fierrorekin.

irakurri gehiago →

Gaurko saioan My Way Out (Ni Naiz Naizena) dokumentala ezagutu dugu Eduardo Gaviña eta Izaskun Arandarekin. Dokumentala egiteko diru bilketa egiten dabiltza egunotan. Dokumenetalean generoaren inguruan hausnartuko dute eta Yogurinha Boroba narratzailea izango da. Film honen bidez Yogurinhak publikoa sexualitate eta generoari buruzko hausnarketak egitera gonbidatuko du: Pertsona baten sexualitateak ba al du zerikusirik generoarekin? […]

irakurri gehiago →
no image

Aiszirimola: Hezkuntza komunitarioa

ekaina 16, 2014 | 0 Komentarioak

Ikasturte honetako gure azken aiszirimola duzue hau. Edukiz betetatako saioa izan dugu nerabezaroko maitasunezko nobelak, hezkidetza eta literatura, transexualitatearen inguruko dokumental interesgarri baten berri, sinestesia… Gaurko gai nagusia hezkuntza komunitarioa izan da, hezkuntzako agente guztiak elkarlanean aritzeko garrantzia. Biladi Hadi elkartearen Maite zaitut kantaren bertsio arabiarrarekin agurtuko gara. Bitartean, oso ondo pasa eta zoriontsuak izan!!

irakurri gehiago →