diru

Euskarazko hedabideek jasotzen dituzten laguntza publikoei buruzkoak dakartzagu gaurko komunikazioaren tartera. Inoizko laguntzarik eskasena eman diola Lakuako Gobernuak Berria egunkariari jakin genuen atzo. Egunkariarentzako laguntza gehiago gutxitu duela berriro: 2013tik 2018ra, 300.000 euroko jaitsiera izan da, %20koa. Aurrekontuan gero eta pisu txikiagoa dute diru laguntzek. Egoera hori eta hedabideen bueltako beste zenbait konturi erreparatzeko batu […]

irakurri gehiago →

Atzo, urriak 17, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna izan zen. Milioika lagunek prekarietate, pobrezia edo miseria egoeretan bizirauten dutela gogora ekartzeko eguna. Datuak eskandalagarriak dira: besteak beste, 17.280 pertsona gosez hiltzen direlako egunean munduan eta Europar Batasunean 123 milioik pobrezia egoeretan bizirauten dutelako. Populazioaren ia laurdena, alegia. Mundu mailako aberastasunaren metaketa desorekatuak dakartzan pobrezia eta desberdintasun […]

irakurri gehiago →

Aste gutxian trap queen ezaguna bihurtu omen da Tania Chanel abesalri gaztea. Lelo indartsuko abestiak egiten ditu, eta diruaz, kaleaz zein emakume independenteez idazten ditu kanten hitzak. Ba artista hori ezagutzeko aukera izan dugu gaurko saioan, zehazki, Halabedi irratiko Jon Aranburuk hitz egin du Chaneli buruz Ibon Rodriguez musika kolaboratzailearekin.

irakurri gehiago →

Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzarik ezingo da gehiago eskatu uztailaren 1etik aurrera Gipuzkoan –seme-alabak dituztenen kasuan, abenduaren 31ra arte luzatuko da epea–. Diputazioak dio prestazio ekonomiko horrek ez duela gizarteratzeko balio eta kendu egin du, baina bizirauteko gutxieneko errenta bat eta politika integratzaileak elkarren osagarri direla uste dute arloko eragileek. Mikel Garciak kazetariak horretaz egindako erreportajea nabarmendu […]

irakurri gehiago →

Bilbon, urriaren 24an, Alternatiben Herria egitasmoak izango dituen gastuei aurre egiteko antolatzaileak diru bilketa jarri dute martxan gaur, crowdfunding kanpaina erraldoia abiatuta. Lantaldeak urteak daramatza alternatibak lantzen, eta “guztion laguntza” eskatu dute orain. Ba gaiaren inguruan, komunikazioaren tartera batzen zaigun Xabier Landabidea kolaboratzaileak hitz egin digu gaur.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin. Gaurkoan, iazko eremu horretan izan zituzten uholdeen urtemugaren harira, larunbatean Elizondon egingo duten ekitaldia; herrietan abian diren eta etorriko diren festak; Xorroxin irratiak dirua lortzeko abiatuko duen laguntzaile kanpaina; zein Nafarroako ikastolen aldeko Nafarroa Oinez festaren ingurukoak ekarri dizkigu.

irakurri gehiago →

Eguraldi onak lagunduta, jende asko elkartu zen atzo Senperen, 32. Herri Urratsen. Ziburuko Kaskarotenea ikastola eraikitzeko izango da bertan bilduriko dirua. Seaskako arduradunek euskarari lehentasuna emateko eskatu diete arduran politikoei, eta Paxkal Indo lehendakariak Info7 irratian baloratu du atzoko eguna. Haren hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.

irakurri gehiago →

Xaloa telebistak hedatu egingo du 1997tik Baztan-Bertiz arana-Malerreka bueltan duen emisioa, eta abenduan ekingo die Iruñerrian emititzeko lehen probei. Hori posible izateko, diru bilketa kanpainan murgilduta daude orain, eta horretaz guztiaz hitz egin dugu Xaloa telbistako kudeatzaile Ioseba Igarabiderekin.

irakurri gehiago →

Halabedi irratiko Jon Aranburu eta Esan Erran irratiko Josu Marti batu zaizkigu gaurko Zebrabideko irratien tartera, eta Gasteiz zein Ultzama bueltako kontuak ekarri dizkigute: Javier Maroto Gasteizko alkatearen bueltako azken ateraldiak; Ultzaman ikusgai den antzinako emakumeen diru zorroetatik abiatutako erakusketa; zein Halabedi eta Esan Erran irratien nobedadeak aipatu dizkigute, besteak beste.

irakurri gehiago →

Gaurko tertuliara Itziar Arteaga eta Izar Mendiguren batu zaizkigu, eta Abiadura Handiko Trenaren azpiegitura eraikitzeko lanek sortutako zuloez aritu gara hizketan. Herritarron dirua zertan xahutzen duten, eta horren aurrean zein jarrera hartu beharko genukeen hausnartu dugu, besteak beste.

irakurri gehiago →