danele sarriugarte

Ostiralero bezala, sormenaren tartea izan dugu. Joanna Russ idazle eta literatura kritikoaren “Cómo acabar con la escritura de las mujeres” lanaz aritu dira Jon Aranburu eta Danele Sarriugarte.

irakurri gehiago →

SORMENAREN TARTEA | Eider Rodriguez

urria 12, 2018 | 0 Komentarioak

Ostiralero bezala, arte disziplina ezberdinen inguruan hitz egiteko baliatzen dugun sormenaren tartea izan dugu. Gaurkoan, Eider Rodriguez idazlearen inguruan arituko zaizkigu Jon Aranburu eta Danele Sarriugarte.

irakurri gehiago →

SORMENAREN TARTEA | Elena Ferrante

maiatza 4, 2018 | 0 Komentarioak

Elena Ferrante idazleari buruz aritu zaizkigu gaurkoan Jon Aranburu eta Danele Sarriugarte.

irakurri gehiago →

Yaa Gyasi Ghanan jaio zen 1989an, baina haurra zela, AEBetara joan zen bizitzera familiarekin. Han egin ditu ikasketak eta han bizi da. 2009an jaioterrira itzuli zen beka bati esker, eta han ezagutu zituen istorioei tiraka hasi zen Homegoing eleberria prestatzen. Lehen lana du, eta arrakasta handia bildu du. Yaa Gyasi eta Homegoing lanaz aritu zaizkigu […]

irakurri gehiago →

Diego Aldasorok Udako arrats eternala artista liburua plazaratu du Argitaletxea EDO!ren eskutik, ez ohiko formatuan: pospolu kutxa baten forma du liburuak. Yolanda Arrietak, berriz, urteotan pilatu duen esperientzia Aho bete amets saiakeran laburbildu du. Bi idazleekin hitz egin dute Hitzen Uberan atariko lagunek, eta elkarrizketa horiei tiraka izan dugu liburuetan kontatzen denaren berri, gurera batu […]

irakurri gehiago →

Genero beltzaren estiloko lan ugari plazaratu ondoren, Iñaki Irasizabalek beste ildo narratibo bati heldu dio. Politika zikina nobelan, alderdi politiko baten barruko borrokak eta estrategia-jokoak irudikatu ditu. Horretaz hitz egin dute Hitzen Uberan atariko lagunek Irasizabalekin berarekin. Horrez gain, Ainara Gurrutxagarekin ere egon dira. Dejabu panpin laborategiko kidea da Gurrutxaga, eta Arrastoak antzezlana paperera ekarri […]

irakurri gehiago →

Eleberrira ekarri du Arantxa Iturbek hasiera batean taula gainean egiteko sortu zen historia: Koadernoa zuri. Eta Martxel Mariskalek Azken zakatzak poesia liburua plazaratu du Susa argitaletxearen eskutik. Iturberekin eta Mariskalekin hitz egin dute Hitzen Uberan atariko lagunek, eta elkarrizketa horiei tiraka ekarri dugu liburuen edukia, gaurko literaturaren batu den Danele Sarriugarterekin.

irakurri gehiago →

Karlos del Olmok Arestiren nazioa, antzerkia izeneko saiakera plazaratu du Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen eskutik eta apirilaren 4an aurkeztuko du Donostiako Tabakaleran. Aitziber Etxeberriak, berriz, Vietnamera egindako bidaiak eragindako sentipena medio, Vietnamen kokatutako Nomada eleberria idatzi du. Bi liburuen berri izateko, Hitzen Uberan atarikoek idazleei egindako elkarrizketak ekarri ditu gaur Danele Sarriugartek. Horrez gain, antzerki […]

irakurri gehiago →

Korrikaren 20. edizioa hasteko bezperan, doako euskalduntzea bermatzeko instituzioetako aukerez, Onintza Iruretak erreportajea egin eta AEK-ko Mertxe Mujika elkarrizketatu du Argia astekarirako. Estitxu Eizagirre zuzendariak azaldu du zer jaso duen Iruretak, gaurko aurrerapenean. Horrez gain, Danele Sarriugartek Raquel Gutierrez pentsalari eta militante internazionalistari egindako elkarrizketaren berri eman du Eizagirrek. Baita Markel Ormazabalek Zubietako makro-kartzelaren proiektuaz […]

irakurri gehiago →

Ramon Saizarbitoriaren lehen eleberrigintza eman zuen argitara Mikel Hernandez Abaituak 2008an, hura izan zen bere doktore-tesia. Autobiografia kutsuko liburu bat plazaratu zuen ondoren, 2010ean: Azukre xehea, gatz larria izenekoa, eta iaz, nobelaren fikziora itzuli zen Airearen isla-rekin. Kattalin Minerrek, berriz, otsailean argitaratu zuen lehen eleberria: Nola heldu naiz ni honaino. Igartza bekaren fruitua da lana, […]

irakurri gehiago →