bizikidetza

Bihar, 15:45 aldera, 80 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik. Urtemuga borobila medio, memoria historikoa berreskuratu eta gertatutakoaren inguruko hausnarketa sakona egite dihardute hainbat eragilek hilabete honetan. Gertatu zena ez ahaztu eta salatzeaz gain, sarraskiaren harira Pablo Picassok margotutako koadroak eta Gernika herriak berak sinbolismoa hartu dute azken asteotan. Badirudi kolore askotako aldarriak igortzeko plaza […]

irakurri gehiago →

Bihar, Bakegintza eta bizikidetza, emakume politikariak mintzo solasaldia egingo dute Zarauzko Modelo Aretoan. EAJko Nekane Iribarrek, EH Bilduko Naiara Carvajalek eta Ahal Duguko Pili Zabalak parte hartuko dute bertan. Ba solasaldi horren ingurukoak gurera ekartzeko, Arraio irratiko lagunekin bat egin dugu, gela arroxeraino hurbildu baitzaie Ainize Muniozguren xehetasunak eskaintzera.

irakurri gehiago →

Emakume kurdu askeen kongresua, Van, Rainbow, Adyaman, Cren eta Selis emakumeen elkarteak, Mus emakume etxea, Bursa Panayir emakumeen elkartasunerako elakrtea eta beste 370 elkarte itxi zituen Turkiako Gobernuak joan den astean. Turkiako Emakumeen Mundu Martxak bilera egiten zuen eguna baliatu zuen Ankarak horretarako. Albiste horri eta beste hainbati erreparatu diegu Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia […]

irakurri gehiago →

Xabier Izaga batu da gaur Gaur8 astekariaren biharko alea aurreratzeko. Hasteko, pelikula baterako argumentua izan daitekeen Marokoko ustelkeria kasu bitxi baten inguruko erreportajea nabarmendu du. Jarraian, Orereta ikastolan bizikidetzara iristeko zubiak eraikitzeko abian duten egitasmoaren berri ekarri du. Amaitzeko, lupus gaixotasuna duen Miren Amestoyren elkarrizketa aipatu du Izagak, bere bizipenekin liburu bat idatzi berri baitu […]

irakurri gehiago →

Astearteroko ekonomia eta gizarte gaien inguruko tartera Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola batu zaigu gaur, eta Euskal Herriko bizikidetza ereduen inguruko datuak zein bilakaera ekarri dizkigu.

irakurri gehiago →

Gizartearekiko betebehar bat badutela sentituta, euskal gatazkak Irunen, Hendaian, Hondarribian zein Biriatun eragindako ondorioei erreparatu eta bizikidetza jardunaldiak antolatu dituzte Antxeta irratiak eta Lokarrik. Ostegun honetan hasi eta hilaren 19an amaituko dira, eta horien inguruko xehetasunak ekarri dizkigu Antxetako koordinatzaile Aitziber Zapirainek.

irakurri gehiago →