bertsolariak

Martxan da Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira

urria 11, 2018 | 0 Komentarioak

Tomasita Quiala kubatarrak eta Araceli Arguello argentinarrak inprobisazio saioak egingo dituzte Euskal Herriko sei herri eta hiritan, hainbat bertsolarirekin batera, urriaren 9tik 14ra, Nazioarteko Inprobisatzaileen Biran. Igandera arte luzatuko den ekimen honetan, kultura ezberdinetako inprobisatzaileak elkartu eta esperientzia aberasgarriak ateratzeko asmoa dute. Nazioarteko bira honen koordinatzailearekin, Jon Agirresaroberekin, izan gara Zebrabidean.

irakurri gehiago →

Ostiraletan ohi dugun bezala Gaur8aren aurrerapena izan dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. Hiru erreportai ekarri dizikigu gaurkoan: Sufragisten iraultzaren 100. urteurrena, Nevadan izandako bertsolari eta ikertzaileek emakumea eta sorkuntzaren inguruan landutakoaren kronika, eta Yogurinha Borovaren inguruan Izaskun Arandia egiten ari den dokumentala (My way out).    

irakurri gehiago →