berri txarrak

Irratien tartean Bilbo aldera jo dugu 97 irratiaren eskutik. Berri Txarrak taldeak prentsaurrekoa eskaini du Kafe Antzokian, kontzertu berezia emango baitute uztailaren 14an Kobetamendin. Arratsalde osoko egitaraua egongo da, eta aurreratu dutenez gonbidatu bereziak ere igoko dira taldekideekin batera oholtza gainera. Prentsaurrekoan azaldutakoen berri eman digu 97 irratiko Patxi Gaztelumendik. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

SORMENAREN TARTEA | Berri Txarrak eta BTXcrew

apirila 5, 2019 | 0 Komentarioak

Agur biraren baitan, hainbat kontzertu eskaintzen ari da Berri Txarrak taldea. Izugarrizko arrakasta izaten ari dira, sarrerak erosteko ilara luzeak sortuz. Beude biraren baitan, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan kontzertua eskaini zuten, eta Zebrok bertaratu egin ginen haiekin hizketaldi bat izan asmoz. Oholtza gainean aritzen diren hiru taldekideez gain, crew osoa dute kontzertu eta birak aurrera […]

irakurri gehiago →

Gaurko urrezko kantua, Who Knows Where The Time Goes?, Ingalaterrako Sandy Dennyk Fairport Convention bere talderako konposatu zuen 60ko hamarkadan, baina 1968an Judy Collins kanadarrak egin zuen bertsioa entzun dugu. Aurten berriro grabatu du, Stephen Stillsekin batera kaleratu duen Everybody Knows disko berrian. 60ko urteetan Stillsek, bere bikotea zelarik, Suite Judy Blue Eyes kantua egin […]

irakurri gehiago →

Berri Txarrak taldeak atera berri duen Infrasoinuak diskoaren inguruan hitz egiteko aukera izan dugu Zebrabidean haiekin. Estudioetan izan ditugu hirurak eta azken urteetako ibilideaz, disko berriaz, letrez, soinuez eta etorkizunaz aritzeko aukera izan dugu, besteak beste.

irakurri gehiago →

Bilbo Hiria Irratiaren 20. urteurrenean disko berezia egin nahi izan dugu, Josu Zabala lankidearen gidaritzapean. Bikoteka antolaturik, euskal sortzaileek beren kantuan bertsio berriak eskaintzen dizkigute bertan. Gure buruari gorazarre eginez, gaurko urrezko kantua guztion artean ekoitzi dugun Gora gu eta gutarrak aukeratu dugu. Ane Zabala (gure boss), Josu Zabala eta Anje Duhalderekin egin dugu berba […]

irakurri gehiago →

Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenak duela hilabete agindu zigun Berri Txarrak musika taldeko Gorka Urbizuri elkarrizketa egingo ziola martxoko Mirarikeriarako. Kostata eta komeria dezente ibilita, baina lortu du halamoduzko elkarrizketa bat osatzea Urbizurekin, eta hori izan dugu entzungai gaurko saioan.

irakurri gehiago →
no image

Berri Txarrak-en ‘Denbora da poligrafo bakarra’

azaroa 27, 2014 | 0 Komentarioak

Berri Txarrak talde mitikoaren hogeigarren urtemuga medio, ikusmin handia sortu du taldearen Denbora da poligrafo bakarra disko hirukoitzak. Gasteiz bueltan ibili direla aprobetxatuta, Halabedi irratiko Jon Aranburuk elkarrizketa mamitsua egin die.

irakurri gehiago →

Aste honetako Argia aldizkarian landu dituzten gaien aurrerapena egin digu Estitxu Eizagirrek gaurko saioan: Berri Txarrak musika taldeko Gorka Urbizuri eginiko elkarrizketa; 100.000 sinadura aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean frackinga debekatzeko herri ekimen legegilea martxan jartzeko, eta Legebiltzarreko alderdi bakoitzaren jarrera biltzen duen erreportajea; eta Lix Lopez maiari eginiko elkarrizketa.

irakurri gehiago →