batzuk

KORRIKA: 10. eguna

8 apirila, 2017 | 0 Komentarioak

Gaurkoa, egun osoko azken kronika izango da. Izan ere, ordu gutxi falta dira Korrika Iruñeara heldu eta Otxandion lekuko barruan gorde zuten mezua ezagutu dezagun. Gaurko eguna amaitu orduko, Korrikan zehar ikusi ditugun furgonetek 2415 km eginak izango dituzte. Baina amaiera gertu egoteak, ez du inondik inora esan nahi azken kilometroetan indarrak agortzen ari zaizkigunik! […]

irakurri gehiago →

Zuberoarako bidean harrapatu du gaurko egunsentiak 20. Korrika. Urdinarbetik eta Muskilditik igarota, eguerdian Donaixtitik sartu da berriro Korrika Nafarroa Beherean. 953. lekuko aldaketan Nafarroa Garaian sartuko da berriro Korrika, harako bidean izango da orduotan, aurreikusitakoaren arabera, Baigorritik Erratzura bidean behar baitu. Baina hango kontu zehatzagoak jasotzeko, Arrosa sareko koordinatzaile Ainhoa Villaverderengana jo dugu.

irakurri gehiago →

Irratien tartea zabaldu eta 20. Korrikak asteburuan eman duenaren errepasoan murgildu gara gaurkoan. Dakizuen eran, Ainhoa Villaverde Arrosa sareko koordinatzailea Korrikako ibilbidearen komunikazio jarraipen oparoa egiten ari da, eta asteburuko hainbat bizipen bildu ditu.

irakurri gehiago →

Euskal Herria luze zabalean zeharkatzen du euskararen aldeko Korrikak, aurten, Otxandiotik abiatu da 20. edizioa. Bertakoek hunkituta hartu dute euskararen aldeko jaia herrian abiatzea, hainbeste jende batzeak poza eragin dielako. Baina Otxandiokoez gain, beste hainbat tokitako jendeak ere hartu du erabakia Korrikaren hasierako puntuan egoteko, eta horietako zenbaiten adierazpenak bildu dituzte Arrosa sareko eta Euskal […]

irakurri gehiago →

Martxoaren 30ean hasiko da aurtengo Korrika Otxandion. AEK-koen arabera, herritarrengandik asko jasotzen dute euskara sustatzeko lasterketak irauten duen egunetan eta nahi dute herritarrei zerbait itzultzea ere. Horren adibide izan daiteke joan den astean Iruñean Ikastolen Elkartearekin batera aurkeztu zuten 20. Korrikako unitate didaktikoa. Horri begira jarri gara Asier Amondo Korrikako arduradunarekin.

irakurri gehiago →