bartzelona

Aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu Xabier Izagarekin, ostiralero bezala. Gasteizko gaztetxearen 30. urteurrenaren baitan kaleratu duten liburuaren inguruko erreportajea, Bartzelonako Raval auzoan etorkinen eta errefuxiatuen eskubideak aldarrikatzeko egiten ari diren itxialdiari buruzko erreportajea eta Euskara ari du elkarteak Hernanin abiatu duen kanpainari buruzkoa izan ditugu hizpide, besteak beste, Izagarekin.

irakurri gehiago →

La Borda etxebizitza kooperatibak partaidetzen lehen jaulkipen kanpaina jarri du martxan, Bartzelonan 28 etxebizitzako eraikin bat egiteko. Horri buruzkoak ekarri ditu Koop57 EHko Liher Gonzalezek gaurko ekonomia eta gizarte gaien tartera. Eta aipamena egin dio Garesko Udalak zentral elektriko txiki bat berreskuratzeko abian jarri duen proiektuari ere. Finalista izan baita Germinador social lehiaketan.

irakurri gehiago →

Bartzelonako lagun batzuek Donostiako Garoa liburu dendagatik zorionak emanez bidalitako email mezu bat abiapuntutzat hartuta, liburu dendetan katalogatzeak duen garrantziaren berri eman du Imanol Agirrek gurean. Euren kasuan, katalogatze kromatikoa egiten dutela eta liburuak horizontalki jartzen ahalegintzen direla nabarmendu du. Horrez gain, liburu dendetako liburuak katalogatzeko beste hainbat irizpide baliatzen direla ere azaldu du. Ohi […]

irakurri gehiago →

Itsaso Pagoaga, mini munduen eraikuntzaz, Txapan

azaroa 2, 2016 | 0 Komentarioak

Ba al dakizue zer diren mini munduak? Edo zer den pieza solteen teoria? Itsaso Pagoaga guraso.eus egitasmoko kolaboratzaileak Bartzelonara egindako bidaia bat baliatu dute Txapa irratiko lagunek minimunduak eraikitzea zer den edo zer izan daitekeen ulertzeko. Bartzelonan egin zuten esperimentua. Jolasarekin lotutako proiektuek bat egin zuten bertan, eta Pagoagak Gurasoak irratsaioan eman die horren berri […]

irakurri gehiago →

Igandean jokatuko dute Bartzelonak eta Sevillak futboleko Espainiako Kopako finala Madrilen. Segurtasun dispositiboa antolatu du Espainiako Gobernuko ordezkaritzak eta Kataluniaren independentziaren aldeko banderak debekatzea adostu dute. Mikel Elorza debeku horri begira jarri da bi ostiralez behin gurean egiten duen errepaso kritikoan. Horrez gain, urrutiko nahiz gertuko hauteskundeei jartzen diegun arretaz eta gugan duten eraginaz ere […]

irakurri gehiago →

Maiatzaren 11n, 18:00etan, Oreretako Torrekuan, Jordi Via Bartzelonako Udaleko Ekonomia Sozial eta Kooperatiboko Komisionatuak hitzaldia eskainiko du. Horren berri ekarri du Lanki ikertegiko Maider Iriartek gaurko KooperaRock atalera. Via, gaur egun, ekonomia eredu berriak eta eraldatzaileak garatzen ari den Bartzelonako Udaleko lantaldearen burua da. Eta gaur zortziko hitzaldiaren helburua Bartzelonan garatzen ari diren ekintzen berri […]

irakurri gehiago →

Astearteetan, ekonomia eta gizarte gaien ingurukoak ekartzen ditugu Zebrabidera. Bi astez behin, Koop57-ko Liher Gonzalez izaten dugu gure artean, eta gaurkoan ere hitz egin dugu harekin. Bizkaiko EHNErekin batera antolatuta, hainbat eremutako euskal herritarrek Bartzelonara arteko bidaia egin dute: Urtxintxa eskolako kideak, institutuetako irakasleak, Lanki ikertegiko kideak… bidaia horren helburuez eta han ikusitakoez hitz egin […]

irakurri gehiago →

Asteartero egiten dugun eran, gizarte eta ekonomia kontuei tartetxo bat zabaldu diegu Zebrabidean. Izan ere, prekaritatearen aurkako Correscales lasterketak Bilbo eta Bartzelona batuko ditu otsailaren 18tik 22ra bitartean. Movistar telefono konpainiako langileen iazko grebari lekukoa hartuta, erresistentzia kutxa bat eratzeko asmoa dute. Langile borroka konkretu horrek, ordea, prekarietatearen aurka modu zabalean egiteko helburua ere badu, […]

irakurri gehiago →

Sakanako Beleixe irratiko esatari Alfredo Alvaro batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako kontuak jorratu ditugu harekin: 3 Mugak Batera plataformako kideek Bartzelonara egindako bira, errausketaren aurkako eta zero zabor egitasmoaren aldeko nazioarteko topaketara. Olaztiko porlandegian magnesita egiteko proiektua bertan behera gelditu izana. Olaztiko Egibil harrobia munduko geologoentzako errefrentea bihurtu dela. Terrorismoa gorestea egotzita epaitu […]

irakurri gehiago →

Irailaren 11, Kataluniako Egun Nazionala edo Diada da gaurkoa. 1714an Espainiako Oinordetzaren Gerra bitartean gertatutako Bartzelonaren erorketa gogoratuz ospatzen dute katalanek. Aurten, gainera, irailaren 27ko plebiszito erako hauteskundeen kanpaina hasierarekin bat egin du. Mobilizazio egun berezia, beraz. Info7 irratiko esatari Oinatz Aizpururen laguntzaz, Patxi Gaztelumendi kolaboratzaileak ekarri digu bertako berri.

irakurri gehiago →