aurrerapen

Bartzelonan liburu bat aurkeztu behar zuela aprobetxatuta, Leila Khaled ekintzaile palestinarra elkarrizketatu du Koldo Sagastik biharko Gaur8-rako. Palestinako errsistentziaren historia bizia denaren berri ekarri du astekariko arduradun Amagoia Mujikak gaurko aurrerapenera. Dibulgazioaren arlora jota, beste elkarrizketa bat edo bikoitza aipatu du: UEUren Uztaro aldizkaria 100 alera iritsi baita orain gutxi, eta orain arte zuzendaria izan den […]

irakurri gehiago →

Lukas Barandiaran San Romanek eta Kauldi Iriondok Errekaleorren izandako azken gertakaiez osatutako erreporatajea nabarmendu du Estitxu Eizagirre zuzendariak Argia asteakariaren aurrerapenean. Horrez gain, Axier Lopezek Nafarroan Mozal Legeaz egin den ezarpenaz idatzitakoa, eta Mikel Garciak hezkuntza sistemaren egoerak haurrengan duen eraginaz ondutakoa ere aipatu ditu.

irakurri gehiago →

Ana Isabel Ugalde EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, joan den maiatzaren 11n, Gasteizko Letren fakultatean Antzinako Erregimeneko emakume bertsolariak hitzaldia eskaini zuen. Eta horretaz Gaur8 astekarian jaso duten kronika aurreratu du Xabier Izagak gurean. Horrez gain, Andoni Suarez eta Gustavo Iñiguez informatikariek sortutako Trusted Circles aplikazioaz Nerea Gotik egindako erreportajearen berri ere eman du. Amaitzeko, Joseba […]

irakurri gehiago →

Estitxu Eizagirreren eskutik Argia astekariaren aste honetako alean bildutakoaren aurrerapena jaso dugu. Honakoak aipatuko ditu: Urko Apaolazak LABeko idazkari nagusigai Garbiñe Aranbururi egindako elkarrizketa; euskal hiriburuetako haurrek tokiko animaliez duten ezagutzari buruzko erreportajea; eta Kepa Matxainek Post Pum musika loraldiaz idatzitakoa.

irakurri gehiago →

Kontserbadoreak agintean daudenez geroztik, asko egin du gora kaleko bortizkeriak Brasilen, sarri, gainera, poliziak ere badu bartea horretan. Gai horri buruz Jose Angel Oriak idatzi duena aurreratu du gurean Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujikak. Horrez gain, Gasteizko Alde Zaharrean duela hamar urte abian jarritako Goian proiektu komunitarioaz, kultur aniztasuna ardatz duenaz, Xabier Izagak bildutakoak ere […]

irakurri gehiago →

AHT Abiadura Handiko Trena amaituta egoteko epea luzatzeaz eta tren azkarrarekin toki batzuetatik besteetara joateko denbora ez dela hain laburra ohartzeaz gain, prekarietatea gehitzen zaio proiektu erraldoi horri. Hain justu, Urko Apaolazak AHTren eraikuntza lanetako lan baldintza kaskarrez erreportajea egin du Argia astekarirako. Horren berri ekarri du Estitxu Eizagirrek gaurko aurrerapenera. Horrez gain, Reyes Ilintxetak […]

irakurri gehiago →

Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran bertsolariak lau pilotarekin Argentinara joan dira, bertso-pilota dinamikaren harira. Bidaia horren kronika egin du Gaztelumendik biharko Gaur8 astekarirako, eta horren aurrerapena egin du Xabier Izagak gurean. Gurera etorrita, Euskal Herriko Bilgune Feministaren 15. urtemugari erreparatu dio. Egitarauaren barnean, Emakume Abertzaleon VII. Topaketa Feministak egingo baitituzte, bihar, Berriozarren. Amaitzeko, Amagoia Mujikak […]

irakurri gehiago →

50 herritan baino gehiagotan egingo dute estatus politikoari buruzko galdeketa igande honetan, eta horrekin milioi erdi bat lagun inguru izango dira erabakitze eskubidea praktikan jarria izango dutenak. Horretaz Xabier Letonak egindako erreportajea nabarmendu du Argia astekariko Estitxu Eizagirrek gaurko aurrerapenean. Horrez gain, Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzuliaren harira, Jenofa Berhokoirigoinek Fronte Nazionalaren normalizazioaz idatzitakoa ere […]

irakurri gehiago →

Apirilaren 29 an, Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurren ekitaldien harira, milaka lagun bildu nahi dituzte Gernikan. Muxikan dute hitzordua, handik Gernikara martxa isila egiteko, errefuxiatuei babesa erakutsi eta orain 80 urte gertatu zena, eta gaur gaurkoz beste hainbat herrialdetan gertatzen ari dena, gogoratzeko. Horren berri jaso du Marijo Deograciasek aste honetako Argia-n, eta hori aipatu du […]

irakurri gehiago →

Joan den larunbatean burutu zen ETAren armagabetzea. Baionan, egun osoan izan ziren hainbat adierazpen, agerraldi eta ekintza. Horren berri jaso dute aste honetako Argia-n eta hori aurreratu du Estitxu Eizagirre zuzendariak gurean . Horrez gain, mugimendu ezkertiarrek feminismoarekiko dituzzten erresistentziez egindako erreportajea eta Nagore Legarreta argazkilariari egindako elkarrizketa ere aurreratu ditu.

irakurri gehiago →