aurkezpen

Jendarte zoro honetan muga gehiegi eta akzio gutxiegi ditugula iritzita, bizitza gozatzen hasteko deia egin du Maitane Muñozek MasturbAKZIOA testuan. Horren berri ekarri du Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufiak Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan. Horrez gain, joan den ostiralean hainbat hiriburutan transfobiaren aurka egindako mobilizazioak eta Nafarroako parlamentuan tortura sexistez egindako saioa ekarri ditu gogora. […]

irakurri gehiago →

Makulu Ken musika taldea disko berriaren aurkezpenetan murgilduta dabil joan den otsailaz geroztik. Musikalki “euskal afrobeat” izenez definitzen dute euren estiloa eta Kalè Kalè du izena haien estudioko bigarren lanak. Guztira, 15 kantu berri bildu dituzte bertan, guztiak, taldearen sorkuntzak. Ba ostiral honetan, Bilboko Hika Ateneora eramango omen dute beren pozoia, hala iragarri dute taldekoek […]

irakurri gehiago →

Laster beteko dira 80 urte Gernika bonbardatu zutela. Zehazki, 1987ko apirilaren 26an izan zen. Ba urtemugaren harira, Gernikaren egiak izeneko liburuxka ondu du GITE-IPESek, eta aste honetan bertan ekingo die aurkezpenei. Memoria egiteko eta eztabaida soziala sutatzeko tresna izan nahi duen liburuxka horretan jasotakoak aletu ditugu Ibon Meñikarekin.

irakurri gehiago →

Musikaren munduari beti estuki lotuta egon den arren, Maider Zabalegik aurtengo udaberrian aurkeztu du bakarkako lehen lana: Zuei. Alaitz Telletxearekin batera izandako ibilbide oparoa duela 20 bat urte utzi zuen atzera, eta oraingo lanean bakarrik baina ongi lagunduta aritu da. Larunbatean eskainiko du aurkezpen kontzertua Oiartzunen, eta horren harira, Oiartzun irratiko lagunek egin dioten elkarrizketa […]

irakurri gehiago →

Gogoeta prozesu bat amaitu berri du EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Txosten bat onartu dute, Euskal Herri euskaldunari ateak ireki izenburupean, datozen urteetarako lan ildoak zehazteko. Ziklo aldaketari begira jarri dira, eta etzi aurkeztuko dituzte jendaurrean lan ildoak, Euskaraz Bizi Egunean, Arrasaten. Egun osorako egitaraua prestatu dute eta antolaketan buru-belarri dabilen Koldo Zaratek egin digu […]

irakurri gehiago →

Azaroak 28. eguna du gaur, igaro da beste urte batez azaroaren 25a, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna. Milaka lagunek hartu dituzte Euskal Herriko herri eta hirietako kaleak indarkeria matxistaren kontra egindako mobilizazioetan. Antolakuntza eta konpromisoa aldarrikatu ditu mugimendu feministak, emakumeok ere ongi bizitzea merezi dugulako, indarkeriarik gabe bizitzea, alegia. Ba egun horrek utzitakoei eta Bilgune […]

irakurri gehiago →

1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren banderapean, Hego Ameriketako hainbat herrialdetara joan ziren bertako iraultzetan parte hartzeko. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin. Miren Odriozola izan zen euskal herritar horietako bat, guda hartan parte hartu zuen hainbat eratako lanak eginez, eta jarraian hizpide hartuko dugun liburuaren arabera, Laura esaten […]

irakurri gehiago →

Emakume kurdu askeen kongresua, Van, Rainbow, Adyaman, Cren eta Selis emakumeen elkarteak, Mus emakume etxea, Bursa Panayir emakumeen elkartasunerako elakrtea eta beste 370 elkarte itxi zituen Turkiako Gobernuak joan den astean. Turkiako Emakumeen Mundu Martxak bilera egiten zuen eguna baliatu zuen Ankarak horretarako. Albiste horri eta beste hainbati erreparatu diegu Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia […]

irakurri gehiago →

Willis Drummond taldekoek atzo Bilboko Kafe Antzokian egindako disko aurkezpenari begira jarri gara gaurko irratien tartean, Tabula Rasa izeneko lan berria kalean izango baita bihar, eta Willis Drummondek sortu berri duen Tabula Rasa Records zigiluaren lehen erreferentzia izango da. Lan berriak berpizte baten ikurra izan nahi du. Bertan, 90. hamarkadako eszena independente eta alternatiboak, 80ko […]

irakurri gehiago →

Urriaren 26tik salgai dago Errime taldearen lehen maketa Azpeitia, Azkoitia, Zarautz eta Urretxuko hainbat gunetan, 5 euroren trukean. Egindako lanarekin “oso gustura” gelditu dira taldekideak eta oraindik data zehatza ez badakite ere, taldearen aurreneko maketa Azpeitian aurkezteko asmoa dute. Durangoko Azokan ere izango dira, lan berriarekin. Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sorkuntza Bekari esker […]

irakurri gehiago →