atxilotu

Kurdistanen udaberri hasieran ospatzen duten Newroz jaialdian egoteko asmoarekin, euskal talde bat bertara joan zen duela bi aste. Eta joan den ostegunean jarkin genuen Turkiako poliziak atxilotu egin zuela horietako bat, Eduardo Izarzugaza, hain justu. Kontrol batean atxilotu zuten eta epailearen aurretik pasa ondoren, Turkiatik kanporatu zuten. Ba Bilbo Hiria eta Halabedi Bi irratien artean […]

irakurri gehiago →

Herenegun eguerdian heldu ziren Bilboko Loiu aireportura Begoña Huarte eta Mikel Zuluaga. Joan den astean atxilotu zituzten Igumenitsan, zortzi iheslari ezkutuan Greziatik ateratzen saiatzeagatik. Bi delitu leporatu dizkie fiskalak: “Legez kanpoko immigrazioa sustatzea” eta “arduragabekeria larria” egitea, errefuxiatuak eramateko erabilitako autokarabanak beharrezko segurtasun neurriak betetzen ez zituelakoan. Epaileak ezarritako bermea ordainduta, ordea, aske dira biak. […]

irakurri gehiago →

Herenegun, Gasteizko epaitegian desobedientzia egotzita deklaratzera deituta zeuden zortzi auzipetuak ez ziren epaiketan izan, eta hala, desobendientziaz erantzun zuten Gasteizko Harresian atxilotuak izan ziren zortziek. Ez dutelako uste inolako zigorrik jaso behar dutenik horrelako ekintza bat egiteagatik, oso legitimoa iruditzen zaielako. Epaiketa, hortaz, auzipetuen presentziarik gabe egin zuten, eta bitartean, kanpoan elkarretaratzea egin zuten zenbait […]

irakurri gehiago →

Emakume kurdu askeen kongresua, Van, Rainbow, Adyaman, Cren eta Selis emakumeen elkarteak, Mus emakume etxea, Bursa Panayir emakumeen elkartasunerako elakrtea eta beste 370 elkarte itxi zituen Turkiako Gobernuak joan den astean. Turkiako Emakumeen Mundu Martxak bilera egiten zuen eguna baliatu zuen Ankarak horretarako. Albiste horri eta beste hainbati erreparatu diegu Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia […]

irakurri gehiago →

Rokudenashikoren alu artea

ekaina 9, 2016 | 0 Komentarioak

Alu bat irudikatzeagatik, alu bat neurri handian irudikatzeko kayak bat diseinatzeagatik atxilotua. Hala izan zen Megumi Igarashi artista, Rokudenashiko goitizenez ezaguna. Aluaren artista deskribapenarekin ere bada ezaguna, emakumeen genitaletan oinarritutako pop-art eskulturak eta bestelako lanak egiten dituelako. Japonian badirudi tabua dela alua aipatzea eta irudikatzea. Baina horren guztiaren inguruko xehetasun gehiago ekartze aldera, Gasteizko Halabedi […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufia arduratu da azken Bilgune kontari-n jasotako edukien errepasoa egiteaz. Hasteko, Emaginekin batera kaleratu duten Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa liburuxkaren aurkezpena nabarmendu du. Geure mugetatik kanpora begira jarrita, berriz, duela hiru urte Bangladesheko Rana plazan hil ziren emakumezko langileez, eta Kurdistanen atxilotu dituztn Emakum Askeen Kongresuko kideez oroitu […]

irakurri gehiago →

Atentatu hitzaren esanahaiari eta ematen zaion erabilera interesatuari buruz hitz egin du Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Joan den asteartean Burlatan atxilotutakoen kasuari heldu dio, eta tortura salatzeko egindako mural bategatik inor atxilotzea lekuz kanpokoa dela iritzi dio. Horrez gain, ontzia hondoratuta Lampedusan hil diren ehunka errefuxiatuen gertaera ere salatu du. Amaitzeko, Espainiako Gorteetarako nahiz […]

irakurri gehiago →

Bi ostiralez behin, aktualitateko gaien errepaso kritikoa egitera batzen da Mikel Elorza gurera. Gaurkoan, Arnaldo Otegi espetxetik aske geratu ondoren izan diren adierazpen eta albisteei jarri die arreta. Horrez gain, gertutik bizi beharreko kasua izan duelako, 2007an A8 autobideko trafikoa mozteagatik auzipetu dituzten gazteez hitz egin du. Horietako hiru, Naroa Ariznabarreta, Aritz Azkona eta Ainara […]

irakurri gehiago →

Asteazkeneroko komunikazioari buruzko tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu gaurkoan. Igandean eta astelehenean gazte auzipetuen atxiloketa saihesteko egindako babes dinamikek izandako hedapen zabalaz; zein atzokoan sare sozialetan terrorismoa goratzea leporatuta atxilotu dituztenez hitz egin digu.

irakurri gehiago →

Bost urte igaro dira Euskal Herri osoko 28 gazte atxilotu, inkomunikati, torturatu eta espetxeratu zituztenetik. Segi gazte antolakundeko kide izatea zen leporatzen zieten delitua, eta, iaz, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu zituzten. Joan den asteazkenean, gazteetariko zazpi sei urteko espetxera zigortu zituzten, baita horietako lau atxilotu ere. Gainerako hiruak ez zituzten topatu eta horiekiko elkartasunez iganderako […]

irakurri gehiago →